34. ALDIZKARIA - 2005eko martxoaren 21a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.2. Kontratazio administratiboa

66/2005 EBAZPENA, otsailaren 22koa, Ekonomia eta Europako Aferen zuzendari nagusiak emana, 2005-2006 urteetan, ibilgailuentzako gasolioa, Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuarentzako berunik gabeko gasolina (98 NO) eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta bere erakunde autonomoetako bulegoetako berokuntza sistemarako gasolioa erosteko kontrataziorako esparru-akordioaren espedientea onesten duena.

1._Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Ekonomia eta Ogasun Departamentua.

b) Espedientea izapidatzen duen bulegoa: Kontratazio eta Aseguruen Atala.

c) Espedientearen zenbakia: 3/2005.

2._Kontratuaren xedea:

a) Xedearen deskripzioa: 2005-2006 urteetan, ibilgailuentzako "A" gasolioa, Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuarentzako berunik gabeko gasolina (98 NO) eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta bere erakunde autonomoetako bulegoetako berokuntza sistemarako gasolioa banatuko du(t)en enpresa edo enpresak hautatzea.

b) Zenbat unitate eman behar diren:

c) Lote kopurua eta horren araberako banaketa: 3.

d) Aurkezteko tokia: ikus baldintzen agiria.

e) Aurkezteko epea: ikus baldintzen agiria.

3._Izapidaketa eta esleitzeko prozedura eta modua.

a) Izapidaketa: arrunta.

b) Prozedura: irekia.

c) Modua: lehiaketa.

4._Hasierako aurrekontua.

Aipatutako hornidura egiteko kalkulatu den gastua, esparru-akordioak irauten duen eperako, litezkeen luzapenak barne direla, 7.550.000 eurokoa da: "A" gasoliorako 640.000 euro, berunik gabeko 98 NO gasolinarako 1.130.000 euro eta berokuntzarako gasoliorako 5.780.000 euro.

5._Bermeak: baldintzen agirian eskatutakoak.

Behin-behinekoa: ez da eskatuko.

6._Agiriak eta argibideak jasotzeko lekua.

a) Entitatea: Kontratazio eta Aseguruen Atala.

b) Helbidea: Yanguas y Miranda kalea, 27, 2.a.

c) Herria eta posta kodea: Iruña, 31003.

d) Telefonoa: 848-422972.

e) Telefaxa: 848-422968.

f) Interneteko helbidea: http://www.cfnavarra.es/suministros

g) Agiriak eta argibideak jasotzeko azken eguna: 2005eko apirilaren 23a.

7._Kontratistaren berariazko betebeharrak: baldintza agirian eskatutakoak.

8._Eskaintzak aurkezteko tokia eta egun-orduak.

a) Aurkezteko azken eguna: 2005eko apirilaren 25eko 14:30 arte.

b) Aurkezteko tokia: Ekonomia eta Ogasun Departamentuko Erregistroa (Iruñeko Gaztelugibel kaleko 9a, 31007 posta kodea) eta 30/1992 Legeko 38. artikuluko 4. idatz-zatian aipatzen diren beste tokiak.

c) Aurkeztu beharreko agiriak: baldintza agirian azaltzen direnak.

d) Eskaintzen balio-denbora:

e) Aldagaien onarpena: ez.

9._Eskaintzak irekitzeko tokia eta egun-orduak.

a) Entitatea: Kontratazio eta Aseguruen Atalaren bulegoak.

b) Helbidea: Yanguas y Miranda kalea, 27, 2.a.

c) Herria eta posta kodea: Iruña, 31003.

d) Eguna: 2005eko apirilaren 28a.

e) Ordua: 9:00ak.

10._Bestelako argibideak.

Iruñean, 2005eko otsailaren 22an._Europako Aferen eta Plangintzaren zuzendari nagusia, José Angel Zubiaur Carreño.

Iragarkiaren kodea: F0503917