34. ALDIZKARIA - 2005eko martxoaren 21a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

BERRIOZAR

2004ko aurrekontu orokor eta bakarreko aldaketak. Hasierako onespena

Berriozarko Udalak, 2005eko otsailaren 2an egin osoko bilkuran, besteren artean, honako erabaki hau hartu zuen:

Ikusirik Kontu Hartzailetzaren txostena, non adierazten baita 2004ko aurrekontu orokor eta bakarrean zenbait aldaketa (transferentzia eta kreditu handitzeak) egin beharra dagoela, ondokoa erabaki da:

Lehenbizikoa._Hasiera batez onestea 2004ko aurrekontu orokor eta bakarrean egin beharreko aldaketak.

Bigarrena._Erabakia idazkaritza orokorrean ikusgai edukitzea, 15 egun balioduneko epean, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Udaleko oholean argitaratu ondotik, herritarrek eta interesatuek espedientea aztertu eta bidezko juzgatzen dituzten erreklamazioak aurkez ditzaten. Erreklamaziorik egin ezean, erabakia behin betikotz onetsitzat hartuko da.

Hirugarrena._Aurrekontuko aldaketak, behin betikoz onetsitakoan, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean emanen dira argitara eta egun horretan berean hartuko dute indarra. Uztailaren 2ko 6/1990 Legearen 333.1 artikuluko errekurtsoak aurkeztu ahalko dira, aurrekontuko aldaketa horien behin betiko onespenaren aurka.

Berriozarren, 2005eko otsailaren 2an._Alkatea, Benito Ríos Ochoa.

Iragarkiaren kodea: L0502662