34. ALDIZKARIA - 2005eko martxoaren 21a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

T U T E R A

Krediku bereziak eta kreditu gehikuntzak behin betikoz onetsirik, Udalaren 2004ko aurrekontu arruntean

Tuterako Udalak, 2004ko azaroaren 29an egin osoko bilkuran, kreditu berezien eta kreditu gehikuntzaren espedientea onetsi zuen Udalaren 2004ko aurrekontu arruntean, osotara 1.660.864,16 euro egiten baitu.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 214.2 artikuluaren arabera, delako espedientea aurrekontuak bezala tramitatu eta onetsi behar da, informazioari, erreklamazioari eta publikotasunari buruzko tramite eta beharkizunei dagokienez. Aipatutako lege bereko 202. artikuluan xedatutakoari jarraituz, 2005eko urtarrilaren 21eko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen Udalak 2004ko azaroaren 29ko osoko bilkuran onetsitako espedientearen hasierako onespenaren iragarkia.

Udalaren 2004ko aurrekontu arrunteko kreditu berezien eta kreditu gehikuntzaren espedienteak (osotara 377.605,70 eurokoa) jendaurreko epean inolako alegaziorik jaso ez duenez, behin betikoz onetsita gelditu da, eta, 202.3 artikuluari jarraikiz, argitara ematen da aipatu gehikuntzen iragarkia, kapituluka laburturik:

Gastuetako bajak:

A._Eragiketa arruntak:

2._Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 466.100,00 euro.

4._Transferentzia arruntak: 1.500,00 euro.

B._Kapital-eragiketak:

6._Inbertsio errealak: 54.000,00 euro.

Gastuetako altak:

A._Eragiketa arruntak:

1._Langileen ordainsariak: 3.000,00 euro.

2._Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 231.656,51 euro.

3._Finantza-gastuak: 280.000,00 euro.

4._Transferentzia arruntak: 62.943,49 euro.

B._Kapital-eragiketak:

6._Inbertsio errealak: 1.604.864,16 euro.

Dirusarreretako altak:

A._Eragiketa arruntak:

5._Ondareko dirusarrerak: 110.000,00 euro.

B._Kapital-eragiketak:

6._Inbertsio errealak besterentzea: 1.155.567,65 euro.

7._Kapital transferentziak: 395.296,51 euro.

Laburpena:

Gastuetako bajak: 521.600,00 euro.

Gastuetako altak: 2.182.464,16 euro.

Aldea: -1.660.864,16 euro.

Dirusarreretako altak: 1.660.864,16 euro.

Argitara ematen da orok jakin dezan, eta ohartarazten da behin betiko onespen honen kontra hauetako bideren bat erabil daitekeela:

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Auzitegi Nagusiari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita.

Tuteran, 2005eko otsailaren 8an._Ogasunaren, Kalitatearen eta Baliabide Antolaketaren zinegotzi delegatua, José María Navarro Fandos.

Iragarkiaren kodea: L0502476