34. ALDIZKARIA - 2005eko martxoaren 21a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

BUÑUEL ALDEKO GIZARTE ZERBITZU OINARRIZKOEN MANKOMUNITATEA

Etxez etxeko laguntza zerbitzuaren 2005eko tasak. Behin betiko onespena

Mankomunitateko Batzarrak, 2004ko abenduaren 2ko bilkuran, etxez etxeko laguntza zerbitzuaren tasak onetsi zituen, 2005eko urtarrilaren 1ean indarra hartuko dutenak. Espedientea jendaurrean egon zen 30 egunez, onespenaren iragarkia 2004ko 156. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, abenduaren 29an, argitaratu ondoren, eta epe horretan ez bizilagunek ez interesatuek ez dute erreklamazio edo oharrik batere aurkeztu; hortaz, behin tetikoz onetsitzat jo dira.

Hona hemen tasak:

Lanbidearteko gutxieneko soldata (L.G.S.) baino gutxiagoko dirusarrerak: salbuetsiak.

L.G.S.aren % 60 baino gehiagoko eta % 75 bitarteko dirusarrerak: 7,28 euro.

L.G.S.aren % 75 baino gehiagoko eta % 90 bitarteko dirusarrerak: orduko kostuaren % 25.

L.G.S.aren % 90 baino gehiagoko eta % 105 bitarteko dirusarrerak: orduko kostuaren % 35.

L.G.S.aren % 105 baino gehiagoko eta % 120 bitarteko dirusarrerak: orduko kostuaren % 45.

L.G.S.aren % 120 baino gehiagoko eta % 135 bitarteko dirusarrerak: orduko kostuaren % 55.

L.G.S.aren % 135 baino gehiagoko eta % 150 bitarteko dirusarrerak: orduko kostuaren % 65.

L.G.S.aren % 150 baino gehiagoko eta % 165 bitarteko dirusarrerak: orduko kostuaren % 75.

L.G.S.aren % 165 baino gehiagoko eta % 180 bitarteko dirusarrerak: orduko kostuaren % 85.

L.G.S.aren % 180 baino gehiagoko eta % 195 bitarteko dirusarrerak: orduko kostuaren % 95.

L.G.S.aren % 195 baino gehiagoko dirusarrerak: orduko kostuaren % 100.

Kostua, orduko: 7,61 euro.

Buñuelen, 2005eko otsailaren 9an._Mankomunitateko burua, Carlos Zamora Sola.

Iragarkiaren kodea: L0502473