34. ALDIZKARIA - 2005eko martxoaren 21a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.3. Nahitaezko Desjabetzapenak

I R U Ñ A

E D I K T U A

Lerrokaduratik kanpoko patioaren desjabetzapena kale Nagusiko 4an. Desjabetzeari ekiteko behar diren tramiteen onespena, eta horretarako kredituaren atxikipena, 28.454,44 eurokoa.

Iruñeko Udalak, 2005eko martxoaren 3an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

"Osoko bilkuran hartutako PLE 04-MAI-06 (20/CU) erabakiaren bidez hasiera eman zitzaion kale Nagusiko 4an lerrokaduratik kanpo dagoen patioaren desjabetzapenari, eta hari buruzko behin betiko okupazioaren deklarazioa onetsi zen osoko bilkuran hartutako PLE 04-ABU-05 (9/CU) erabakiaren bidez; orain ikusirik beharrezkoa dela okupatzea desjabetzapenaren xede den ondasuna, eta ikusirik, baita ere, espedienteko txostenak, honako hau erabaki da:

1. Ahalmena ematea Hirigintza eta Etxebizitza Alorreko zinegotzi delegatu Juan Luis Sánchez de Muniáin Lacasia jaunari eta Enrique Maya Miranda jaun funtzionarioari, bietako edozeinek sina ditzan okupazio aurreko aktak, adostasunekoak, ordainketakoak eta okupaziokoak, bai eta desjabetzapena bururatzeko behar den beste edozein agiri ere.

2. Kreditu atxikipen bat onestea 30/43110/ 622060 kontusailean, 28.454,44 eurokoa, kale Nagusiko 4ko lurzatiaren muturrean 52 metro karratu desjabetzeko.

3. Nafarroako Gobernuari eskatzea desjabetzapenak ukitutako ondasunaren okupazioa presakoa dela, kontuan hartuz Kondestablearen jauregia zaharberritzeko obrak egin behar direla 2006ko abenduaren 31 baino lehen, Europako Erkidegoen Batzordearen abenduaren 31ko C (2001) 2777 erabakiari jarraikiz.

4. Erabaki hau argitaratzen da Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, legez jakinarazpen balioa izan dezan interesatu ezezagunentzat, halakorik baldin bada, eta legezko jakinarazpena egiten saiatuagatik halakorik egitea ezinezkoa gertatu den kasuan daudenentzat, bai eta Foru Komunitatean editatzen diren bi egunkaritan eta Udalaren iragarki oholean ere, eta espedientean interesatua dagoenari bakarka jakinaraztea."

Ebazpen honen kontra, errekurtso hauetariko bat aurkez daiteke, hautara:

_Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

_Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo bestela,

_Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Argitara ematen da Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruz indarra duen Legearen 59.4 artikuluan eta 59.5 artikuluaren a) idatz-zatian (azaroaren 26ko 30/1992 Legea) eta aplikatzen ahal den gainerako legerian xedatutakoa betez, izan litezkeen interesatu ezezagunentzat eta, legeak dioen bezala saiatuta ere, jakinarazi ahal izan ez zaienentzat jakinarazpen balioa izan dezan.

Iruñean, 2005eko martxoaren 8an._Alkatea, Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: L0503938