34. ALDIZKARIA - 2005eko martxoaren 21a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

MUGIRO

Lizitazio iragarkia

Nafarroako Administrazio Publikoen kontratuei buruzko ekainaren 16ko 10/1998 Foru Legean xedatutakoa aplikatuz, Mugiroko Kontzejuak, 2005eko otsailaren 24an egindako batzarrean, erabaki zuen ondoko ezaugarriak dituen lehiaketa publikorako deia egitea:

Kontratuaren xedea: Mugiroko eskola zaharretan, etxebizitza eta estalkia zaharberritzeko obrak.

Adjudikatzeko modua: prozedura irekia, presako lehiaketa bidez.

Kontratazio aurrekontua: 132.487,03 euro, BEZa barne.

Egiteko epea: sei hilabete.

Aurkeztu beharreko agiriak: klausula administratibo partikularren pleguan zehazten direnak.

Proiektua eta klausula administratibo partikularren plegua lizitatzaileen eskura daude Copistería Copian (Pio XII.aren etorbidea, 13, Iruña, 948-272728 telefonoa).

Proposamenak non eta noiz aurkeztu: Larraungo Udalaren erregistroan (Aralar kalea, 5, Lekunberri), 13 egun naturaleko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita.

Proposamenak non eta noiz ireki: Mugiroko Kontzeju Etxean, proposamenak aurkezteko epea amaitu ondoko larunbatean, 12:00etan.

Mugiron, 2005eko martxoaren 2an._Kontzejuko burua, María Ignacia Sorabilla Barberena.

PROPOSAMEN EREDUA

Izena: ..............................., adinez nagusia, herria: ................, helbidea: ......................., nire izenean (edo ................ ordezkatuz, helbidea: ............................); jakinik ..........(e)ko ..... Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean agertu zela Mugiroko eskola zaharretan etxebizitza eta estalkia zaharberritzeko obrak presako lehiaketaren bidez eta prozedura irekian adjudikatzeko iragarkia, eta ezaguturik proiektua eta lizitazioa arautzen duten klausula administratibo eta partikularren plegua, hitz ematen dut obra horiek eginen ditudala, agiri horiei hertsiki lotuz, diru kopuru honen truke: .............................. euro (..... euro).

Mugiron (Larraun), 2005eko ................aren ..........(e)an.

Iragarkiaren kodea: L0503749