34. ALDIZKARIA - 2005eko martxoaren 21a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.1. Lurraldearen antolamendua eta hirigintza

115/2005 EBAZPENA, otsailaren 28koa, Herri Laneko zuzendari nagusiak emana, "Zaragoza-Altsasu trenbidean 227/573 k.p.ko trenbide-pasagunea kentzea, Iturmendiko mugapean" izeneko eraikuntza proiektuaren jendaurreko aldia ebatzi eta proiektua behin betikoz onesten duena.

Herri Laneko zuzendari nagusiak abenduaren 22an emandako 673/2004 Ebazpenaren bidez "Zaragoza-Altsasu trenbidean 227/573 k.p.ko trenbide-pasagunea kentzea, Iturmendiko mugapean" izeneko eraikuntza proiektuari onespen teknikoa eman zitzaion, desjabetzapen espedientea hasi zen eta proiektuak ukituriko ondasun eta eskubideen zerrenda jendaurrean jarri. Ebazpen hori 2005eko urtarrilaren 17ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen (7. zk.).

Jendaurreko aldian ez da inolako alegaziorik aurkeztu, ez proiektuan azaldutako konponbideari, ez eta proiektuak ukituriko eskubide eta ondasunen zerrendari ere.

Azkenik, adierazi beharra dago, nahitaezko desjabetzapenari buruzko legedian aurreikusitako ondorioetarako, proiektua behin betikoz onesteak berekin dakarrela uztailaren 6ko 780/2001 Errege Dekretuaren 235.7 artikuluan adierazitakoa, hau da, obren exekuzioak ukituriko lurren onura publikoa eta interes soziala deklaratzea eta proiektuak ukitutako ondasunak presaka okupatu beharra.

Hori horrela, Proiektu, Trenbide eta Obra Hidraulikoen Zerbitzuak adierazi eta proposatutakoarekin bat, eta Herri Lan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak martxoaren 2ko 207/2004 Foru Aginduaren bidez emandako eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. "Zaragoza-Altsasu trenbidean 227/573 k.p.ko pasagunea kentzea, Iturmendiko mugapean" izeneko eraikuntza proiektuaren jendaurreko aldia ebaztea.

2. "Zaragoza-Altsasu trenbidean 227/573 k.p.ko trenbide-pasagunea kentzea, Iturmendiko mugapean" izeneko eraikuntza proiektua behin betikoz onestea. Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua 686.931,76 eurokoa da, eta 5 hilabetean egin behar dira lanak.

3. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Foru Komunitateko egunkari batean argitaratzea.

4. Ebazpen hau Proiektu, Trenbiide eta Obra Hidraulikoen Zerbitzura, Bide eta Eraikuntza Zerbitzura, Desjabetzapen Atalera eta Iturmendiko Udalera igortzea, behar diren ondorioak sor ditzan.

5. Ebazpen honek ez du administrazio bidea agortzen, eta haren aurka interesatuek gora jotzeko helegitea jarri ahalko dute, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina.

Aurreko lerroaldean xedatutakoa deusetan ukatu gabe, ebazpen honek administrazio publikoendako administrazio bidea amaitzen du. Dena den, administrazioek ebazpenaren kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko dute, Nafarroako Auzitegi Nagusiko arlo bereko Salari zuzendua, jakinarazi edo Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik bi hilabeteko epean. Horrek ez du alde batera uzten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan aurreikusitako moduan eta epean.

Iruñean, 2005eko otsailaren 28an._Herri Lan zuzendari nagusia, José Luis Echávarri Arraiza.

Iragarkiaren kodea: F0503876