34. ALDIZKARIA - 2005eko martxoaren 21a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Eskaintza Publikoa, oposizioak eta lehiaketak

LESAKA

Deialdia, Lesakako Udalaren administrari laguntzaile izateko lanpostu bat betetzeko, oposizio-lehiaketa bidez eta lan-kontratuarekin

Lesakako Udalak, 2004ko abenduaren 10ean egin bilkuran, onetsi zuen Lesakako Udaleko administrari laguntzaile izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez eta lan-kontratuarekin betetzeko deialdia eta haren erregelamenduzko tramitazioa.

O I N A R R I A K

1._Arau orokorrak.

1.1 Deialdi honen xedea da Lesakako Udaleko administrari laguntzaile izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzea.

1.2. Hautaprobak gainditu ondoan, deialdi honen xede den lanposturako izendatzen den langilea D maila edo taldean sartuko da, eta plantilla organikoan eta Lesakako Udalaren lan-hitzarmenean eta gainerako xedapen aplikagarrietan ezarritako lansariak eta osagarriak hartuko ditu, eta atxikirik geldituko da Udalak hasieran erabakitzen duen departamentu edo erakunde autonomora, gero, nahi badu, hori aldatzen ahal badu ere.

1.3. Izendapenak nomina eta plantillako lan-kontratudun finko bilakatuko du izendatua, eta Gizarte Segurantzako araubide orokorrean inskribatu eta kidetuko dira, araubide horretan aurreikusitakoaren babesean.

2._Izangaiek bete beharreko baldintzak.

2.1. Oposizio-lehiaketa honetan onartuak izateko, izangaiek baldintza hauek bete beharko dituzte eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean:

_Espainiako herritarra izatea edo Europar Batasuneko estaturen batekoa edo, Europar Batasunak izenpetu eta Espainiako estatuak berretsitako nazioarteko itunen arabera, langileen joan-etorri askea aplikatzekoa zaion estaturen batekoa.

Orobat, espainiarren eta Europar Batasuneko bertze estatuetako edo aipatu nazioarteko itunek ukitutako estatuetako herritarren ezkontideek hartzen ahal dute parte, zuzenbidez bereizita ez badaude; halaber, haien ondorengoek eta ezkontidearenek, zuzenbidez bereizita ez badaude, hogeita bat urtetik beherakoak badira, edo gorakoak baina haien kontura bizi direnak.

_Adinez nagusi izatea.

_Eskola-graduatuaren titulua, lehen graduko Lanbide Heziketarena edo baliokidea izatea.

_Karguaren eginkizunetan aritzea galarazten dion eritasunik edo akats fisiko edo psikikorik ez izatea.

_Eginkizun publikoak betetzeko ezgaitua edo gabetua ez izatea, eta inongo administrazio publikoren zerbitzutik berezia ez izatea.

2.2. Lanpostua eskuratzen duten izangaiek aipatutako baldintza horiek betetzen dituztela frogatu beharko dute, deialdi honetako bederatzigarren oinarrian ezartzen diren epean eta moduan. Baldintzak bete beharko dituzte, hain zuzen ere, eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean, eta horien jabe beharko dute izan oposizioaldiak dirauen bitartean eta izendapena egiten den arte.

3._Eskabideak.

3.1. Deialdi honetan parte hartu ahal izateko eskabideak Lesakako Udaleko erregistro orokorrean aurkeztu beharko dira (Plaza Zaharra, 1, 31770 Lesaka) hogeita hamar egun naturaleko epean, hura Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita. Eskabideak lotu beharko zaizkio deialdi honetan argitaratzen den ereduari, zeina Infolocalen bitartez eskuratzen ahalko baita, 012 telefonoa markatuz, Nafarroatik deitzen bada, edo 948.637.005, Nafarroaz kanpotik deituz gero. Haietan izangaiek adierazi beharko dute eskatutako baldintza guztiak betetzen dituztela eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean.

3.2. Deialdi honetako zazpigarren oinarriaren arabera epaimahaiak baloratu beharko dituen merezimenduak alegatu beharko dituzte izangaiek.

3.3. Alegatzen diren merezimenduak frogatzeko, agiri jatorrizkoak zein behar bezala konpultsatuak aurkeztu beharko dira, horrela egin ezean ez aurkeztutzat joko baitira. Dokumentazio hau aurkezten ez bada eskabideetarako ezartzen diren epean eta moduan, merezimenduak ez dira baloratuko.

3,4. Eskabidearekin batera ondoko agiriak aurkeztu beharko dira:

_Izangaiek alegaturiko merezimenduak egiaztatzen dituztenak, zazpigarren oinarrian ezarritakoaren arabera ordenatuak.

_Espedientea formalizatzeko eta azterketa eskubideetarako udal diruzaintzain 5 euro ordaindu izanaren ziurtagiria.

Honako hauek ez dute tasarik ordaindu beharko:

a) Ehuneko 33ko edo gehiagoko ezgaitasun aitortua dutela frogatzen duten pertsonak, organo eskudunak luzaturiko jatorrizko agiriaren edo behar bezala konpultsaturiko fotokopiaren bidez.

b) Hautapen proben deialdia egin aurretik hilabetez edo luzaroago lan-eskatzaile gisa inskribaturik egon diren pertsonak. Salbuespen hau izateko baldintza izanen da kasuko epean eskainitako inolako lan egokiri uko egin ez izana eta lanbide sustapen, prestakuntza edo eraberritze ekintzetan parte hartzeko uko egin ez izana justifikaturiko arrazoirik ez badago. Hori dena Enplegu Bulegoak luzaturiko agirien bidez egiaztatuko da.

3.5. Eskabideak aurkezteko epea ezin da luzatu.

3.6. Ezintasun aitortua duten lehiatzaileek, ariketak egin ahal izateko denbora edo baliabideetan egokitzapenik behar badute, zilegi izanen dute eskabidean eskatzea, eta, hartarako, aparteko orri batean adierazi beharko dute nolako ezintasuna duten eta zer egokitzapen eskatzen duten. Horrekin batera, legeen arabera ezinduak direla frogatzeko agiria ere aurkeztu beharko dute, organo eskudunak emana.

4._Izangaien onarpena eta erreklamazioak.

4.1. Eskabideak aurkezteko epea bukatutakoan, alkatetzak ebazpena emanen du onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onesteko, eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzeko aginduko du.

4.2. Izangai baztertuek hamar egun balioduneko epea izanen dute, behin-behineko zerrenda Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik, erreklamazioak aurkezteko eta egindako akatsak zuzentzeko.

4.3. Erreklamazioetarako epea bukatutakoan eta erreklamazioei erantzun ondoren, alkateak ebazpena emanen du onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesteko, eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzeko aginduko du. Ebazpen horretan probak non, zein egunetan eta zer ordutan hasiko diren adieraziko da.

5._Epaimahaia.

5.1. Epaimahaiak kide hauek izanen ditu:

Mahaiburua: Juan Fermín Michelena Larralde, Lesakako Udaleko alkatea.

Ordezkoa: Laura Yanci Michelena, Lesakako Udaleko lehen alkateordea.

Mahaikidea: Angel Diez del Villar, Nafarroako Gobernuko Toki Administrazioko Departamentuak izendatua.

Ordezkoa: José Vidal Cobos, Nafarroako Gobernuko Toki Administrazioko Departamentuak izendatua.

Mahaikidea: Mercedes Melero Echauri, Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioak izendatua.

Ordezkoa: María Jesús Eugui Iráizoz, Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioak izendatua.

Mahaikidea: -.

Ordezkoa: -.

Mahaikidea: Modesto Maia Larretxea, Lesakako Udaleko administrari-ofiziala, bertako langileek hautatua.

Ordezkoa: Elsa Tapia Legaria, Lesakako Udaleko kontu hartzailea, bertako langileek hautatua.

Mahaikide idazkaria: Lesakako Udalekoa, Andoni Esparza Leibar.

Ordezkoa: María José Larrayoz Ariztegui, Igantziko eta Arantzako Udalen Batasuneko idazkaria.

Epaimahaia hautapen-probak hasi baino lehen eratuko da.

5.2. Epaimahaia ezin izanen da eratu, ezta aritu ere, gutienez ere kideen gehiengo osoa bertan ez bada.

5.3. Epaimahaiak gehiengoz erabakiko ditu deialdiaren oinarriak ulertu eta aplikatzerakoan sor daitezkeen afera guztiak.

5.4. Epaimahaiak aholkulari adituak hartzen ahalko ditu, proba guztietarako nahiz batzuetarako. Aholkulari horiek beren espezialitate teknikoetan baizik ez dira ariko eta horietan bakarrik emanen diete laguntza epaimahaikoei.

6._Oposizio-lehiaketaren nondik norakoak.

6.1. Oposizio-lehiaketa bi fasetan eginen da, lehiaketa lehenbizi eta oposizioa gero, oinarri hauetan adierazten den gisara.

6.2. Oposizio-lehiaketa 2005eko maiatzean hasiko da, 4.3 oinarrian aipatu ebazpenak ezarriko dituen egunean, tokian eta orduan.

Gero epaimahaiak, behar den garaian, hurrenez hurren eta erregelamenduaren arabera iragarriko ditu gainerako proba edo ariketak.

7._Lehiaketaldia.

7.1. Lehiaketaldia ez da baztergarria izanen, eta 30 puntu eskuratzen ahalko dira, gehienez, II. eranskinaren arabera eta honela banaturik:

_Egiten diren zerbitzuak: 20 puntu gehienez.

_Ikasketa tituluak: 10 puntu gehienez.

7.2. Epaimahaiak edozein unetan eska ditzake lehiatzaileek aurkeztutako merezimenduen gaineko argibideak eta datu osagarriak.

Epaimahaiak baremoaren atal bakoitzean izangaien merezimenduak baloratuko ditu. Epaimahaiak ez du inoiz aintzat hartuko izangaiak aurretiaz azaldu eta agiri bidez frogatu gabeko merezimendurik, eta ezin izanen du atal bakoitzerako ezarritako puntuazioa baino handiagorik eman.

7.3. Lehiaketaldia amaitzen denean, epaimahaiak Udalaren iragarki oholean jarriko du izangaietako bakoitzak lortutako puntuazioa. Argibide hori Infolocalen bitartez eskuratzen ahalko da, 012 telefonoa markatuz, Nafarroatik deitzen bada, edo 948637005 217 012, Nafarroatik kanpotik deituz gero.

Oposizio-lehiaketako puntuazio osoa, lehiaketaldian lortutako puntuazioaren eta oposizioaldian lortutakoaren batura izanen da.

8._Oposizioaldia.

8.1. Ondoko ariketa hauek egin beharko dira oposizioaldian:

a) Lehenbiziko ariketa: euskaraz jakitea, ahoz nahiz idatziz. Ez dute egin beharko EGA titulua edo baliokidea dutenek.

b) Bigarren ariketa: idatzizko proba egitea III. eranskineko gai zerrendako gaien gainean; galdera sorta bati erantzutea izanen da; erantzuteko zenbait aukera emanen dira, baina horietariko bakarra izanen da zuzena.

c) Hirugarren ariketa: idatzizko proba egitea IV. eranskineko gai zerrendako gaien gainean; galdera sorta bati erantzutea izanen da; erantzuteko zenbait aukera emanen dira, baina horietariko bakarra izanen da zuzena.

d) Laugarren ariketa: proba praktiko bat egitea, testu prozesatzailearekin. Idazketaren abiadura eta zuzentasuna baloratuko dira.

e) Borzgarren ariketa: proba psikoteknikoak egin beharko dira, izangaiak lanpostuaren soslai profesiografikoaren eskakizunei noraino egokitzen zaizkion neurtu beharrez.

Proba horietarik, lehenbizikoa Bortzirietako Euskara Mankomunitateak eginen du eta borzgarrena, berriz, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko Psikologia Aplikatuaren Zerbitzuak. Bi entitate horietako teknikariek lehiatzaile bakoitzari ematen dioten puntuazioa oposizio-lehiaketako epaimahaiarendako loteslea izanen da.

8.2. Oposizioko ariketak baztertzaileak izanen dira, eta haien balorazioak 70 puntu eginen du, gehienez, honela banaturik:

_Lehenbiziko ariketa: ez du puntuaziorik izanen; kalifikazioa gai edo ez gai izanen da. Bazterturik geldituko dira gai kalifikazioa eskuratzen ez duten izangaiak edo aipatu titulazioa aurkezten ez dutenak.

_Bigarren ariketa: gehienez ere 25 puntu, eta bazterturik geldituko dira 12,5 puntu erdiesten ez dituzten izangaiak.

_Hirugarren ariketa: gehienez ere 15 puntu, eta bazterturik geldituko dira 7,5 puntu erdiesten ez dituzten izangaiak.

_Laugarren ariketa: gehienez ere 10 puntu, eta bazterturik geldituko dira 5 puntu erdiesten ez dituzten izangaiak.

_Borzgarren ariketa: gehienez ere 20 puntu, eta bazterturik geldituko dira 10 puntu erdiesten ez dituzten izangaiak.

8.3. Oposizioko bigarren eta hirugarren ariketak egun berean egiten ahal dira, epaimahaiak erabakitzen duen bezala egin ere.

Epaimahaiak Herriko Etxeko iragarki oholean argitara emanen ditu kalifikazioak, bai eta oposizioko hurrengo ariketa noiz, non eta zer ordutan eginen den ere, gutxienez ere berrogeita zortzi ordu lehenago.

8.4. Ariketa bakoitzerako dei bakarra eginen da. Izangaiek Nortasun Agiri Nazionala eraman beharko dute edo, bertzenaz, epaimahaiaren iritziz onargarria den bertze nortasun agiriren bat. Oposiziotik kanpo geldituko dira agertzen ez direnak.

9._Probak gainditzen dituztenen zerrenda, agirien aurkezpena eta dokumentazioa eramatea.

9.1. Izangaien kalifikazioa bukaturik, epaimahaiak argitaratuko ditu probak gainditu dituztenen zerrenda, guztira lorturiko puntuen hurrenkerari jarraituz, izangai bakoitzak lehiaketaldian eta oposizioaldian lorturiko kalifikazioak batuta, eta deialdiko lanpostua betetzeko puntuaziorik altuena duten izangaien aldeko izendapen proposamena. Proposamen hori Udalaren iragarki oholean argitaratu beharko da.

9.2. Proposatutako izangairen batek espresuki uko egiten badio bere izendapenari, ulertuko da izendapen proposamenean sartzen dela gainditu dutenen zerrendako hurrengoa edo hurrengoak.

9.3. Izendapen proposamena jakinarazi eta ondoko 30 egun naturaleko epean, proposatutako izangaiak ondoko agiriak ekarri beharko ditu Herriko Etxera:

_Nortasun Agiri Nazionalaren fotokopia konpultsatua.

_Deialdiaren 2. oinarrian eskatu den tituluaren fotokopia konpultsatua edo titulua lortzeko eskubideen ordainagiriarena.

_Osasun ziurtagiri ofiziala, karguaren eginkizunak betetzea eragotziko liokeen akats fisiko nahiz psikiko edo eritasunik ez duela erakusten duena.

_Eginkizun publikoetarako ezgaitua edo gabetua ez izatearen, eta inongo administrazio publikoaren zerbitzutik bereizia ez izanaren zinpeko aitorpena.

_Nafarroako Foru Eraentza errespetatzeko, Konstituzioari eta legeei men egiteko eta karguaren eginkizunak zintzo betetzeko zina edo agindua.

_Txanda murriztura aurkezten direnek, gainera, beren lehengo administrazioaren ziurtagiria ekarri beharko dute, deialdiko 2.1.2. atalean eskatzen diren baldintzen gainekoa.

9.4. Aipatu epearen barrenean, eta aski arrazoituriko ezinbertzeko kasuetan izan ezik, aipatu agiriak aurkezten ez dituena ezin izanen da izendatu eta, beraz, egintza guztiak deuseztaturik geldituko dira, betiere eskabidea faltsutzeagatik legokiokeen erantzun beharra galarazi gabe.

9.5. Aurreko atalean aurreikusitako kasuan, alkateak puntuazioen zerrendan, 9.1. atalean aipatzen den horretan, ondo-ondotik heldu den izangaiarekin beteko du lanpostua, eta harekin aurreko ataletan adierazi bezala jokatuko da.

9.6. Izangaiek espresuki hala eskatuz gero, aurkezturiko agiriak berreskuratzen ahal dituzte, erreklamaziorik edo errekurtsorik paratu ez bada betiere. Agiriak eramateko eskaera hiru hilabeteko epean aurkezten ahalko da, izendapenerako ebazpena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta bertze hiru hilabeteren buruan.

Aurreko atalean ezarririko epea agiriak eraman gabe bukatzen bada, ulertuko da izangaiak uko egin diola agiriak eskuratzeari, eta horretarako eskubidea galduko du eta agiriak suntsituko dira.

Erreklamazio edo errekurtsoren bat aurkeztu baldin bada, aurkezturiko agiriak gorde eginen dira, ikuskatu eta aztertzeko. Agiriak eramaten ahalko dira erreklamazioaren edo errekurtsoaren tramitazioak horretarako aukera ematen duenean.

9.7. Probak gainditu dituzten izangaiekin zerrenda bat eginen da, lortutako puntuazioaren araberakoa, handienetik tikienera, Lesakako Udalak egin litzakeen aldi baterako kontratazioetarako.

Zerrenda horrek lau urteko iraupena izanen du.

10._Izendapena eta jabetza hartzea.

10.1. Alkateak, ebazpen baten bidez, Lesakako Udaleko administrari laguntzailea, lan-kontratudun, izendatuko du aitzineko atalean ezarritakoa betetzen duen izangaia.

10.2. Izendapen hori Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da.

10.3. Izangai izendatuek hilabeteko epea izanen dute lanpostuaren jabetza hartzeko, izendapena jakinarazten denetik hasita. Epe horretan lanpostuaz jabetzen ez badira, ezinbertzeko kasuetan salbu,Lesakako Udaleko langile izateko eskubide oro galduko dute. Hori gertatuz gero, alkateak gainditu dutenen zerrendan, 9.1. atalean aipatzen den horretan, ondo-ondotik heldu den izangaiarekin beteko du lanpostua, eta harekin ere aitzineko ataletan adierazi bezala jokatuko da.

11._Errekurtsoak.

11.1. Deialdi honen aurka, nahiz bere oinarrien eta aplikazio egintzen aurka, errekurtso hauetakoren bat paratzen ahalko da, aukeran:

_Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

_Legeria orokorrean ezarritako administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, arlo horretako organo eskudunari zuzendua, bi hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita, organo egileari aldez aurretik errekurritzeko asmoa dagoela adierazita.

_Gora jotzeko errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

11.2. Epaimahaiaren egintzen aurka gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahalko da, alkateari zuzendua, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazi ondoko hilabetearen barrenean.

Lesakan, 2004ko abenduaren 10ean._Alkate udalburua, Juan Fermín Mitxelena Larralde.

I. ERANSKINA

Eskabide eredua

Izena: ...................., adinez nagusi, Nortasun Agiri Nazionalaren zenbakia: ................, bizilekua (herria, probintzia, karrika, posta kodea): ...................................., telefonoa: ...................

Zure aitzinera azaldu eta adierazten dut:

Lesakako Udalaren administrari laguntzaile izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez eta lan-kontratuarekin betetzeko deialdian onartua izatea eskatzen dudala.

Indarra duten xedapenetan ezarritako ezintasunik ez dudala.

Deialdiko baldintza guzti-guztiak betetzen ditudala eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean.

Azterketa eskubideak ordaindu ditudala, 5 euro osotara, deialdian ezarritako moduan ordaindu ere, eta horren gordekina erantsi dudala, edo erantsitako agirien bidez frogatzen dudala tasa ordaintzetik salbuetsita nagoela.

Ezgaitasuna dudala eta, beraz, behar ditudan egokitzapenak eskatzen ditudala, haietarako arrazoiak adierazita. (Bertze orri batean azaldu behar dira eskatutako egokitzapenak eta haietarako arrazoiak).

Ezgaitasuna frogatzen duen agiria aurkezten dudala, erakunde eskudun batek emana.

Eskabide honi erantsitako orri kopurua

Horrenbertzez,

Eskatzen dizut eskabide hau ontzat eman eta, horren ondorioz, arestian aipatutako deialdian onar nazazula.

.................(e)n, 2005eko .............aren ....(e)an.

(Eskatzailearen sinadura)

LESAKAKO UDALEKO ALKATE UDALBURUA.

II. ERANSKINA

Merezimenduak baloratzeko baremoa

1._Egindako zerbitzuak.

a) Udalerrietan administrari-ofizial edo administrari laguntzaile gisa betetako lanpostuak: 6 puntu lan egindako urte bakoitzeko (0,5 puntu hilabeteko).

b) Bertzelako administrazio publikoetan administrari-ofizial edo administrari laguntzaile gisa betetako lanpostuak: 3 puntu lan egindako urte bakoitzeko (0,25 puntu hilabeteko).

Zerbitzu urteak osoak ez badira, zerbitzuak zenbat egunetan egin diren, horren arabera emanen zaie puntuazioa izangaiei.

Lehenbiziko atal honi dagokion puntuazioa gehienez ere 20 puntu izanen da.

2._Ikasketa tituluak:

a) Profesional administratiboaren edo profesional informatikoaren familiako titulua edukitzea: 6 puntu.

b) Goi mailako Batxilergoko eta goi mailako teknikariaren bertzelako tituluak edukitzeagatik: 4 puntu.

c) Gradu erdiko titulazio akamikoa edukitzeagatik: 2 puntu.

Merezimendu gisa alegatu eta baremoaren barrenean balorazio zehatza duten titulu akademikoak lortzeko beharrezkoak diren maila apalagoko tituluak ez dira baloratuko. Orobat, ez da baloratuko 2.1 oinarrian ezarritakoaren arabera deialdian parte hartzeko ezinbertzeko baldintza den titulua.

Lehenbiziko atal honi dagokion puntuazioa gehienez ere 10 puntu izanen da.

III. ERANSKINA

Oposizioaldiko bigarren ariketarako gaien zerrenda

1. gaia._Espainiako 1978ko Konstituzioa. Sorrera eta ezaugarriak. Egitura eta edukia. Estatuaren lurralde antolamendua.

2. gaia._Toki Administrazioa. Udala: biztanleria, eskumenak, antolaketa eta funtzionamendua. Nafarroako toki entitateak.

3. gaia._Erregelamendua: kontzeptu orokorra. Udal ordenantza eta erregelamenduak: baldintzak eta motak.

4. gaia._Administrazio prozeduraren ezaugarriak eta printzipio orokorrak. Prozedura hastea eta bultzatzea. Legitimazioa.

5. gaia._Administrazio prozedura: txostenak eta motak. Alegazioak: motak, kasuak eta formak. Interesatuak.

6. gaia._Administrazio egintzen jakinarazpena. epeak eta moduak. Argitalpena: modua eta kasuak.

7. gaia._Administrazioarekiko errekurtsoak: Ezaugarriak eta legezko araubidea. Nafarroako berezitasunak.

8. gaia._Udal aurrekontuak: egitura. Onesteko eta aldatzeko bideak.

9. gaia._Nafarroako administrazio publikoen zerbitzuko langileen estatutuaren testu bategina: Langileen egitura eta langile motak.

10. gaia._Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea. Udalen baliabideak. Tasak.

IV. ERANSKINA

Oposizioaldiko hirugarren ariketarako gaien zerrenda

1. gaia._Funtsezko kontzeptuak oinarrizko informatikaz: hardwarea, softwarea eta sistema eragileak. Funtsezko kontzeptuak Internetez eta posta elektronikoaz.

2. gaia._Funtsezko kontzeptuak Windows 98 eta Windows NT Workstation inguruneez. Mahai gaina eta haren elementuak: programa kudeatzailea; Windows arakatzailea: kontrol panela; inprimaketa kudeatzailea; 'Hasi' botoia; 'Hasi' karpeta; ataza barra; 'Exekutatu' komandoa; NT erabiltzaileak; NT zerbitzari batekin konektatzea.

3. gaia._Testu-prozesadoreak: funtsezko kontzeptuak. Microsoft Word 97 Windowserako: lan eremua; idatzi eta editatzea; testuaren formatua; orriaren diseinua eta konposizioa; estiloak; txantiloiak; tresnak; taulak; artxiboen kudeaketa; eremuekin lan egitea; inprimatzea.

4. gaia._Kalkulu orriak: funtsezko kontzeptuak. Microsoft Excel 97 Windowserako: funtsezko kontzeptuak, laneko liburuak, orriak, gelatxoak, geloatxoak eta komandoak hautatzea, datuak sartzea, formulak eta estekak sortzea, funtzioak erabiltzea, kalkulu-orri bat editatzea, formatuak, grafikoak, inprimatzea.

5. gaia._Datu baseak: funtsezko kontzeptuak. Microsoft Access 97 Windowserako: Oinarriak. taulak, kontsultak, formularioak, txostenak; inprimatzea.

Iragarkiaren kodea: L0502432