34. ALDIZKARIA - 2005eko martxoaren 21a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

A R T A X O A

Lan-kontratudun finkoak Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuan sartzeko prozesua

Artaxoako Udalak, 2005eko urtarrilaren 28an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

Udal honek, 2004ko irailaren 24an egin bilkuran, erabaki zuen Udalaren lan-kontratudunak Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuan sartzeko prozesua abiaraztea, bi hilabeteko epea irekiz, erabakia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen zenetik hasita, 2004ko azaroaren 10ean izan baitzen, langile interesatuek eskabideak aurkez zitzaten.

Epe horretan langile hauek aurkeztu zituzten eskabideak udal bulegoetan:

_Juan Antonio Garciandía Satrústegui.

_José Javier Martinena Vital.

_María Laura Oficialdegui Zudaire.

Horiek horrela, ikusirik Idazkaritzak horren inguruan prestatutako txostenak, betiere Nafarroako toki entitateetako lan-kontratudun langile finkoak Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuan sartzeko Erregelamendua onesten duen uztailaren 5eko 258/2004 Foru Dekretuaren 4. artikuluan ezarritakoarekin bat, eta ikusirik, orobat, Toki Administrazioko Departamentuak prestatutako txosten osagarria.

Ondokoa erabaki da bertaratutako guztiak ados egonik:

Lehenengoa._Udaleko lan-kontrudun finkoak, ebazpen honen eranskineko zerrendakoak, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuan sartuko direla onestea; hori guztia uztailaren 5eko 258/2004 Foru Dekretuaren 5. artikuluan aurreikusitakoaren arabera.

Bigarrena._Funtzionario bilakatzen diren langileek ordura arte aplikatu zaien gizarte segurantzaren eta aurreikuspenen sistema bera izanen dute eta lanpostu berari atxikita segituko dute.

Hirugarrena._Langile horiei aplikatuko zaizkien lansariak Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuan eta hori garatzeko xedapenetan funtzionarioentzat ezarrita daudenak izanen dira.

Laugarrena._Langile guztiak egun berean sartuko dira egiazki, hau da, 2005eko urtarrilaren 1ean.

Bosgarrena._Ebazpen hau interesatuei igorriko zaie eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean emanen da argitara, zerrenda batean zehaztuz lanpostuak eta bakoitzari dagozkion maila, antzinatasuna eta funtzionario gradua.

E R A N S K I N A

_Juan Antonio Garciandía Satrústegui, zerbitzu anitzetako enplegatua. Atezaina. D maila. Antzinatasuna: 1995eko urriaren 9a. 2. gradua.

_José Javier Martinena Vital. Zerbitzu anitzetako enplegatua. Behargina, 2. mailako ofiziala. Antzinatasuna: 2000ko uztailaren 24a. 1. gradua.

_María Laura Oficialdegui Zudaire. Administrari laguntzailea. D maila. Antzinatasuna: 2004ko azaroaren 18a. 1. gradua.

Argitara ematen da, interesatuek jakin dezaten.

Artaxoan, 2005eko otsailaren 10ean._Alkatea, Pedro María Egea Ortiz.

Iragarkiaren kodea: L0502600