34. ALDIZKARIA - 2005eko martxoaren 21a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

A N T S O A I N

Ordenantzak behin betikoz onetsirik

Antsoaingo Udalak behin betikoz onetsi dituen ordenantza fiskalen eta prezio publikoei buruzko arauen aurka inolako erreklamaziorik, kexarik edo oharrik jaso ez denez horretarako epean, eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 326. artikuluan ezarritakoa betez, haien testu osoa argitara ematen da Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean.

Antsoainen, 2005eko martxoaren 8an._Alkatea, Alfredo García.

ORDENANTZA FISKAL OROKORRA

0. ordenantza

I. KAPITULUA

Oinarri orokorrak

Xedea.

1. artikulua. Honako Ordenantza fiskal orokor honen xedea da udalerri honetako zerga araubidea osatzen duten ordainarazpen guztiendako arauak eta oinarri orokorrak finkatzea. Ordenantza honen arauak ordenantza partikular bakoitzaren osagarritzat hartuko dira, azken horiek berariaz arautzen ez duten orotan.

Zergaren orokortasuna eta interpretazio murriztailea.

2. artikulua. Tokian tokiko ordenantza fiskalek eta bai toki ogasunei buruzko foru legeek ere _halakorik beharrezkoa ez izateagatik ordenantza partikularrik onetsi ez den kasuetan_, agintzen duten bezala, zergak ordaintzeko obligazioa, guztion betebeharra da, eta ukitzen ditu pertsona fisiko zein juridiko oro, eta bai eskubide eta betebehar fiskalak dituzten nortasun juridikorik gabeko subjektuak ere.

Ezin izanen dira aplikatu foru lege batean espresuki ezartzen diren hobari fiskalak baizik, eta, era berean, ez da onartuko inolako analogiarik, zergapeko egintzaren edo zerga salbuespen edo hobarien eremua bere muga hertsietatik haratago hedatzeko.

Aplikazio esparrua.

3. artikulua. Ordenantza fiskalak Antsoaingo udalerri osoan ezarriko dira, indarra hartzen duten unetik beretik indargabetu edo aldatzen diren arte.

II. KAPITULUA

Zerga harremanaren elementuak

Zergapeko egintza.

4. artikulua. Zergagaia izaera juridikoa edo ekonomikoa duen betebeharra da, ordainarazpen bakoitza finkatzeko behar den ordenantzan zehaztutakoa, eta hura gauzatzeak zerga ordaintzeko obligazioa sorrarazten du.

Ordenantza fiskal partikular bakoitzak osatuko du zergapeko egintzaren zehaztapena, lokabetasunerako arrazoiak zein diren eta zerga ordaindu beharra zer baldintzetan sortzen den aipatuz.

Ordainarazpenak erroldatu, matrikulatu edo erregistratu egin beharko dira, baldin eta, beren ezaugarriak direla medio, zergapeko egintzak jarraitutasunez gertatzen badira.

5. artikulua. 1. Subjektu pasiboa pertsona natural edo juridiko oro da, baldin eta Legearekin bat zerga-prestazioak betetzeko obligazioa badu, zergadun gisa nahiz horren ordezko bezala.

Zergaduna pertsona natural edo juridikoa da, Legearen arabera zergapeko egintzatik sortutako tributuaren zama bere gain hartzen duena.

Zergadunaren ordezkoa da, Legearen aginduaren ondorioz, haren ordez zerga betebeharren prestazio material eta formalak betetzera behartuta dagoen subjektu pasiboa.

2. Zergapeko egintza bati titular bi edo gehiago batera egokitzeak berarekin ekarriko du horiek elkarrekin beharturik izanen direla, Udal Ogasunari begira, salbu eta Legeak, tributua erregulatzean, kontrakoa xedatzen badu.

Zerga erlazioaren aldaezintasuna.

6. artikulua. Subjektu pasiboaren eta zerga betebeharraren gainerako elementuak ez dira partikularren egintza edo hitzarmenen eraginpean aldatzen ahal.

Egintza eta hitzarmen horiek ez dute eraginik izanen udal administrazioan, berekin dakartzaten ondorio juridiko-pribatuak ukatu gabe.

Helbide fiskala.

7. artikulua. Pertsona fisikoendako zerga ondorioetarako helbidea bere ohiko bizitegia izanen da; pertsona juridikoendako, aldiz, bere egoitza soziala, betiere bertan baldin badago zentralizatua haren administrazio kudeaketa eta negozioen zuzendaritza. Horrela ez bada, aipatu kudeaketa edo zuzendaritza kokatzen den tokira igorriko dira afera horiek.

Udal administrazioak beren egoitza fiskala aitor dezaten eskatzen ahal die subjektu pasiboei. Subjektu pasibo batek helbidea aldatzen duenean, tributu administrazioari jakinarazi beharko dio, horretarako aitorpen berezia eginez. Administrazioari dagokionean, helbide aldaketak ez du ondoriorik sortuko zerga aitorpen hori aurkezten ez deino. Administrazioak egiaztapen egokiaren bitartez zuzentzen ahal du subjektu pasiboen egoitza fiskala.

Karga-oinarria.

8. artikulua. Tributuei buruzko ordenantzetan, zorra zehazteko oinarritzat zerga-oinarriak hartzen direnean, horiek zehazteko behar diren bitartekoak eta metodoak paratuko dira.

9. artikulua. Likidazio-oinarritzat hartuko da zerga-oinarrian, hala egokituz gero, eginiko murrizketen emaitzak, murrizketa horiek tributua arautzen duen legean edo dagokion ordenantza fiskalean xedaturik daudenean.

Kuotaren zehaztapena.

10. artikulua. Tributu-kuota hauetako bat izanen da, dagokion ordenantza fiskalaren arabera:

a) Hartarako espres zehaztutako kopuru finkoaren arabera.

b) Tarifa bat aplikatu eta horren ondoriozko kopurua.

c) Bi prozedura horiek batera aplikatu eta horien ondoriozko kopurua.

d) Oinarriari karga-tasa bat aplikatu eta horren ondoriozko kopurua.

e) Kontribuzio berezien kasuan, haiek arautzen dituen ordenantzan aipatzen diren banaketa-irizpideei jarraikiz, subjektu pasibo bakoitzari zerga-oinarriaren atal bat egoztearen ondorioz ateratzen den kopurua.

Tributu-zorra.

11. artikulua. Tributu zorra subjektu pasiboak udal administrazioari zor dion diru kopurua da. Kopuru horretan tributu kuota sartzen da eta, hala behar denean, ondoko kontzeptuak gehitzen zaizkio:

a) Oinarrien edo kuoten gainean legez exijitzen ahal diren errekarguak.

b) Berandutza-korritua, sortzen den aldi horretan indarra duena.

c) Tributuei buruzko 13/2000 Lege Orokorreko 52. artikuluko 3. idatz-zatian aurreikusitako errekarguak.

d) Premiamenduko errekargua.

e) Diru bidezko zerga-zehapenak.

Tributu zorra ordaintzeko erantzukizuna.

12. artikulua. Erantzukizuna tributu zor osoari dagokiona izanen da, zehapenak kenduta. Ordea, premiamenduko errekargua bakarrik exijitzen ahalko zaio erantzuleari Ordenantza honen 17. artikuluaren 1) atalean araututako kasuan.

13. artikulua. Tributuei dagokien arau-hauste baten egile edo laguntzaile diren pertsonek orok elkarrekin eta batera erantzun beharko diete tributu obligazioei.

14. artikulua. Tributuei buruzko 13/2000 Foru Lege Orokorraren 25. artikuluak aipatzen dituen entitate juridiko nahiz ekonomikoen partaidekideek edo titularkideek elkarrekin eta batera erantzun beharko dute entitate horien tributu obligazioetan, bakoitzak duen partaidetzaren neurrian.

15. artikulua. 1. Pertsona juridikoek egindako arau-hauste arinen erantzule nahiz tributu-zor osoaren erantzule, arau-hauste larriak direnean, subsidiarioki, haien administratzaileak izanen dira, baldin eta asmo gaiztoz nahiz zabarkeria larriaz, hautsitako tributu obligazioak betetzeko beraiei dagozkien egitekoak egiten ez badituzte, edota beren menpekoei utzi badiete arauak hausten, edota arau-hausteari bide eman dion erabakirik hartu badute. Halaber, administratzaileek erantzun beharko dute subsidiarioki, beren jarduera bertan behera utzi duten pertsona juridikoek ordaindu gabeko tributu obligazioen kasuan.

2. Porroten, lehiaketen, elkarteen eta, oro har, entitateen sindikoak, kontu-hartzaileak edo likidatzaileak erantzule subsidiarioak izanen dira, baldin eta, asmo gaiztoz nahiz zabarkeriaz, ez badituzte beharrezkoak diren gestioak egiten, egoera horien aurretik sortu eta subjektu pasiboei egotz dakizkiekeen tributu obligazioak arras bete daitezen.

16. artikulua. Zor baten erantzule solidario edo subsidiarioak bi edo gehiago baldin badira, zorra oso-osorik haietako edozeini exijitzen ahal zaio.

17. artikulua. 1. Tributu zorra ordain dadin exijitzeko ekintza administratiboa erantzuleengana bideratzeko, beharrezkoa izanen da egintza administratibo bat egitea, zeinetan, interesdunari entzun eta gero, erantzuna badela deklaratu eta haren nondik norainokoa zehaztuko baita. Egintza hori erantzuleei jakinaraziko zaie, likidazioaren funtsezko elementuak adieraziz, eta une horretatik aitzina zordun nagusiaren eskubideak oro emanen zaizkie.

Erantzuleari borondatezko epe bat emanen zaio, ordaintzeko, eta behin hori iraganik ordaindu ezbadu, premiamendu bidezko dirubilketak aurreikusten duen ehuneko 20ko errekarguari ere erantzun beharko dio, eta zorra aipatu bide hori erabiliz galdatuko zaio.

2. Ekintza administratiboa erantzule subsidiarioei bideratzeko, aurretik deklaratu beharko da zordun nagusiaren eta gainerako erantzule solidarioen ordainezintasuna, hori guztia deklarazioaren aurretik hartzen ahal diren kautelazko neurriak galarazi gabe.

Tributu zorraren iraungipena.

18. artikulua. 1. Pertsona fisikoen edo juridikoen ustiapen eta jarduera ekonomikoen ondorioz sortutako tributu zorrak eta erantzunkizuna, edo Tributuei buruzko 13/2000 Foru Lege Orokorreko 25. artikuluan aipatzen diren entitateenak, exijitzen ahalko zaizkie haien titulartasunean edo jardunean (edozein kontzeptu dela bide) haien ondorengo direnei. Erantzukizun hori ezin zaio exijitu enpresa horien elementu solteak erosten dituztenei, salbu eta elementu solte horien erosketak (eroslea pertsona bakarra nahiz batzuk izanik) aukera ematen badio ustiapenari edo jarduerari jardunean segitzeko.

2. Eskuratzailearen erantzukizunak ez dio kentzen transmisioa egiten duenari ordaintzeko betebeharra. Biak dira horren erantzule solidarioak. Erantzukizuna exijitzeko prozedura Ordenantza honen 17.1 artikuluan ezartzen da.

3. Sozietateak edo entitateak deuseztatu eta likidatu direnean, betetzeke dituzten tributu-obligazioak bazkideei edo kapitaleko partaideei transmitituko zaizkie, eta horiek elkarrekin eta batera erantzun beharko diete obligazio horiei, esleitu zaien likidazio-kuotaren balioak zenbat jo eta horraino.

19. artikulua. Tributu zorra honela iraungiko da:

a) Ordaindu edo bete delako.

b) Preskripzio bidez.

c) Egiaztatutako ordainezintasunagatik.

d) Konpentsazio bidez.

20. artikulua. 1. Edonola ere, lau urteko epean preskribituko dira ondoko eskubide eta ekintzak:

a) Tributu zorra dagokion likidazioaren bidez zehazteko eskubidea, non epea sortzapen egunean hasiko baita.

b) Likidaturiko tributu zorrak ordaintzeko exijitzeko ekintza, non epea hasiko baita borondatezko ordainketaren epea amaitzen den egunean.

c) Tributu arau-hausteak direla medio zehapenak ezartzeko ekintza, non epea hasiko baita arau-hausteak gauzatu ziren egunean.

2. Orobat, lau urteko epean preskribituko da beharrik gabe egindako ordainketa atzera jasotzeko zergadunek duten eskubidea, non epea hasiko baita ordainketa egiten den egunean.

3. Preskripzioa eteten denean, etendura gertatzen den egunean hasiko da lau urteko epea kontatzen.

21. artikulua. 1. Aurreko artikuluaren 1) atalak aipatzen duen preskripzio epea honakoetan eteten da:

a) Edozein administrazio-ekintza egiten bada, subjektu pasiboa formalki jakinaren gainean dagoela, kreditu edo eskubide hori aitortu, erregularizatu, ikuskatu, segurtatu, egiaztatu, likidatu edo jasotzeko asmoz.

b) Edonolako erreklamazio edo errekurtsoak aurkezteagatik.

c) Subjektu pasiboak tributu zorra ordaindu edo likidatzeko egiten duen edozein ekintzagatik.

2. Aurreko artikuluaren 2) atalaren kasuan, preskripzio epea eten eginen da, bidegabeko dirusarrera itzultzeko helburuz subjektu pasiboak egiten duen edozein egintza fedemaileren bidez, edo kasuko toki entitateak dirusarreraren existentzia aitortuz egiten duen edozein egintzaren bitartez.

22. artikulua. Preskripzioa ofizioz aplikatuko da, subjektu pasiboak eskatu edo salbuespen gisa alegatu behar izan gabe.

23. artikulua. Subjektu pasiboaren eta gainerako erantzuleen ordainezintasun egiaztatua dela bide ordaindu ezin izan diren tributu zorrak behin-behinekoz iraungitzat deklaratuko dira, preskripzio epearen barrenean birgaitzen ez diren bitartean. Epe horretan zorra birgaitzen ez bada, behin betiko iraungirik geldituko da.

Gerora etorritako kaudimena suertatuz gero, eta preskripziorik ez badago, prozedura exekutiboa irekiko da berriz. Erabaki hori aldi berean jakinaraziko zaio dagokion bulego kudeatzaileari, baja emanda dauden kredituen likidazio berria egin dezan, eta, honela, kasuan kasuko titulu exekutiboak luza daitezen ordainezintasuna deklaratu zen momentuan zeuden kobrantza egoera berean.

III. KAPITULUA

Tributu gaietako arau-hausteak eta zehapenak

Tributuen arloko arau-hausteak.

24. artikulua. 1. Tributu-hausteak dira, bai ordenantza honetan, bai toki entitateen ogasuna arautzen duten lege-xedapenetan tipifikatutako eta zehatutako ekintzak eta ez-egiteak. Arau-hausteak zabarkeria hutsezkoak badira ere zeha daitezke.

2. Subjektu arau-hausletzat joko dira legez arau-haustetzat hartutako ekintzak edo ez-egiteak burutzen dituzten pertsona fisiko edo juridikoak eta, bereziki, ondoko hauek:

a) Tributuen subjektu pasiboak, zergadunak nahiz ordezkoak izan.

b) Jarduteko gaitasunik ez duten subjektu pasiboen legezko ordezkaria.

c) Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 62. artikuluak xedatutakoari jarraikiz, Administrazioari informazioa edo laguntza eman beharrean dauden pertsona fisiko nahiz juridikoak.

3. Legeak arau-haustetzat tipifikatzen dituen egintzek edo ez-egiteek ez dute erantzukizunik sortuko honako kasu hauetan:

a) Tributu gaietan jarduteko gaitasunik ez dutenek eginak direnean.

b) Ezinbertzeko kasuetan.

c) Erabakia anitzen artean hartua delarik, beren botoa gorde dutenendako edo erabakia hartu zen bileran egon ez zirenendako.

4. Aurreko zenbakiak aipatzen dituen kasuetan, subjektu pasiboen edo beharturik dauden gainerakoen tributu egoera erregularizatzean behar den berandutza-korritua exijituko da, egoki diren kuota eta errekarguez gain.

5. Toki Administrazioak arau-hausteei Ogasun Publikoaren kontrako delituak izan daitezkeela deritzen kasuetan, jurisdikzio eskudunari igorriko dio erruduntasun-testigantza eta administrazio prozedura etenen du, epaileek epai irmoa eman, jarduketak largetsi edo artxibatu, edo Ministerio Fiskalak espedientea itzuli arte.

Epaileek zigortzeko epaia emanez gero, ez da administrazio zehapenik izanen.

6. Deliturik atzematen ez bada, toki entitateak aurrera eragingo dio zehapen espedienteari, epaitegiek frogatutzat juzgatu dituzten gertaerak oinarri harturik.

25. artikulua. Arau-hausteak bi motatakoak izan daitezke:

a) Arinak.

b) Larriak.

26. artikulua. Arau-hauste arintzat hartzen da tributuen kudeaketan edozein pertsonari, subjektu pasiboa izan ala ez, exijitzen zaizkion tributu-obligazio edo betekizunak ez kunplitzea, arau-hauste larriak ez direnean, eta horiek zehapena graduatzeko osagai gisa hartzen ez direnean.

27. artikulua. Arau-hauste larriak honako hauek dira:

a) Legeek edo behar den ordenantzak ezarritako epeetan ez ordaintzea tributu zor osoa, edo haren parte bat.

b) Salbuespenak, zerga-onurak edo itzulkinak bidegabe baliatu edo erdiestea.

c) Toki entitateak autolikidazio prozeduraren bidez exijitzen ez diren tributuak likidatu ahal izateko behar dituen aitorpen edo agiriak ez aurkeztu, epez kanpo aurkeztu, edo osatu gabe edo era okerrean aurkeztea.

Zehapenak.

28. artikulua. Arau-hausteak zigortzeko, diruzko isunak jarriko dira, finkoak edo proportzionalak. Diru bidezko isun proportzionala aplikatuko da zerga kuotaren, ordaindu gabeko kopuruen eta bidegabe lorturiko onura edo itzulkinen zenbatekoaren gainean.

29. artikulua. 1. Arau-hauste arin bakoitzak 6,01etik 901,52 eurora bitarteko zehapena izanen du.

2. Ikuskatzaileen jardunari, beren eskumenak erabiltzen ari direlarik, kontra, uko edo traba egiten bazaio, 300,50etik 6.010,12 eurora bitarteko isuna ezarriko da.

3. Arau-hauste larriei diru-isun proportzionala jarriko zaie, kuotaren ehuneko 50etik 150era bitartekoa, 31. artikuluan aipatutako gutxitzea ezertan galarazi gabe.

Orobat, zilegi izanen da berandutza korrituak exijitzea borondatezko epea bukatu eta zerga-egoera erregularizatuko duen likidazioa egiten den egunera bitarteko denboragatik.

Zehapenen graduazioa.

30. artikulua. 1. Tributu zehapenak graduatzeko ondokoak hartuko dira kontuan:

a) Tributu-hausteak behin eta berriz egin izanak.

b) Toki entitatearen ikerketei kontra, uko edo traba egitea.

c) Arau-hausterako maulazko baliabideak erabiltzea edo hura bertze pertsona baten bitartez burutzea.

d) Aitorpenik ez aurkeztea edo aitorpen faltsu, osagabe edo zehaztugabeak aurkeztea, horrek tributu zorra gutxitzea badakar berarekin.

e) Eginbide edo betekizun formalak edo laguntzakoak, nork bere kabuz ez betetzea edo horietan berandu ibiltzea.

f) Zerga kudeaketarako zer-nolako munta duten eman gabeko datu, txosten edo aurrekariek eta, oro har, ez betetzeak eginbide formalak, kontabilitatekoak edo erregistrokoak, eta toki entitateari lagundu edo informatzekoak.

2. Graduatzeko irizpideak aldi berean aplika daitezke.

3. Tributu arau-hauste larrien zehapenen zenbatekoa ehuneko 30 murriztuko da, subjektu arau-hausleak edo, bertzenaz, erantzuleak adierazten badu egiten zaion erregularizazio proposamenarekin ados dagoela.

e) eta f) letretan aipatzen diren irizpideak arau-hauste arinei dagozkien zehapenak graduatzeko baizik ez dira erabiliko. d) letran aipatzen den irizpidea arau-hauste larriei dagozkien zehapenak graduatzeko baizik ez da erabiliko.

Zehapen prozedura.

31. artikulua. Tributu arloko zehapenak ezartzeko espedientea ez da izanen subjektu arau-hauslearen tributu-egoera egiaztatu eta ikertzeko instruitutako bera, baizik eta bertze bat, eta hartan interesatuari entzunaldia emanen zaio.

Zehapenak erabaki eta ezarriko dituzte tributuen behin-behineko edo behin betiko likidazioak burutzeko egintza administratiboak eman behar dituzten organo berberek.

Zehapena gutxitzea.

32. artikulua. 1. Arau-hausteek sortzen duten erantzukizuna zehapena ordaindu edo betetzean iraungitzen da, preskripzioz.

2. Subjektu arau-hausleak hiltzean, bete gabeko tributu eginbeharrak oinordeko edo legaziodunei transmitituko zaizkie, legeria zibilean herentzia eskuratzeari buruz finkatzen dena galarazi gabe. Inoiz ez zaio zehapenik bertze bati transmitituko.

3. Sozietateak edo entitateak deuseztatu eta likidatu direnean, betetzeke dituzten tributu-obligazioak bazkideei edo kapitaleko partaideei transmitituko zaizkie, eta horiek elkarrekin eta batera erantzun beharko diete obligazio horiei, esleitu zaien likidazio-kuotaren balioak zenbat jo eta horraino.

IV. KAPITULUA

Kudeaketa arauak

Tributu kudeaketa hasteko moduak.

33. artikulua. Ordainarazpenen kudeaketa ondokoen bidez hasiko da:

a) Subjektu pasiboaren aitorpen edo ekimenaren bidez.

b) Ofizioz.

c) Ikerketa bidez.

Tributu aitorpena.

34. artikulua. a) Tributu aitorpentzat hartuko da zergapeko egintza baten inguruabarrak edo elementuak gertatu edo sortu direla adierazi edo aitortzen duen dokumentu oro. Halaber, aitorpen balioa izanen du, zergapeko egintza bat biltzen edo bere baitan hartzen duen dokumentuaren aurkezte hutsak.

b) Inondik inora ere ez da exijituko zerga aitorpenak zinpean egin daitezen.

c) Aurkezteko garaian interesatuei emanen zaie aitorpenaren hartu-agiria, aitorpenaren kopiak ere balio duelarik horretarako.

d) Froga agiria aurkeztean, interesatuek eransten ahal diote kopia soil bat edo fotokopiaren bat, hain zuzen ere, udal administrazioak erkatu ondoren, jatorrizkoa itzul diezaien, non ez den erabakitzen ez dela itzuli behar prozedurari buruzko behin betiko ebazpena eman baino lehen, agiria pribatua delako edo bidezkotzat jotzen den bertze arrazoiren batengatik.

Aitorpena nahitaez aurkeztu beharra.

35. artikulua. Aitorpena nahitaez aurkeztu beharko da ordenantza partikular bakoitzean zehaztutako epeetan, eta, oro har, zergapeko egintza gertatzen den egunaren ondoko hogeita hamar egun balioduneko epearen barrenean. Epe horietan aurkezten ez bada, arau-hauste arintzat hartuko da eta horren ondotik dagokion zehapena ezarriko.

Aurkezpenaren ondorioak.

36. artikulua. a) Aitorpena udal administrazioan aurkezteak ez du esan nahi zergaren bidezkotasuna edo onespena aitortzen dela.

b) Udal administrazioak aitorpenak eska ditzake, eta datu gehiago ematea ere bai, eta orobat aurkitu diren okerrak zuzentzea ere, ordainarazpenaren likidaziorako eta egiaztapenerako beharrezko den neurrian.

c) Aurreko zenbakian aipatzen diren eginbeharrei muzin egitea arau-hauste arintzat hartuko da eta ondotik dagokion zehapena ezarriko.

Tramitatzeko epeak.

37. artikulua. a) Ordenantza partikularretan tramite bakoitza egiteko zein izanen diren bete beharreko epeak adieraziko da. Ordenantza horiek ez badituzte epeak finkatzen, oro har ulertuko da ez dela sei hilabete baino gehiago izanen administrazio prozedura hasten denetik prozedurari amaiera ematen dion ebazpenaren egunera arteko denbora; betiere hori galarazteko behar bezala justifikatutako aparteko arrazoiak ez badira behintzat. Ikuskapenen kasuan, epe hori bi urtekoa izanen da.

b) Administrazioak epeak betetzen ez baditu, ez da administrazio ekintza iraungiko, baina interesatuek zilegi izanen dute kexatzeko erreklamazioa aurkeztea.

c) Tramitazio akatsen kontrako kexako erreklamazioak noiznahi egiten ahal dira, bereziki, akats horiengatik prozedura gerarazten bada, jarritako epeak hausten badira edo arazoa behin betikoz ebatzi aitzin konpon daitezkeen tramiteak egiten ez badira. Kexa baiesten bada, erantzukizuna duen funtzionarioaren kontrako diziplina espedientea irekiko da, horretarako arrazoirik izanez gero.

Ikerketa eta ikuskapena.

38. artikulua. Udal administrazioak ikertuko ditu zergapeko egintza osatzen edo baldintzatzen duten gertaera, egintza, egoera, jarduera, ustiapen eta gainerako inguruabarrak oro, eta egiaztatuko du karga-oinarriaren balorazioa.

39. artikulua. Ikerketa egiteko, subjektu pasiboaren kontabilitate nagusiko edo osagarriko dokumentuak, liburuak, fitxategiak, fakturak, frogagiriak eta idazpenak aztertuko dira; era berean, ondasunen, elementuen, ustiapenen eta tributua zehazteko beharrezko den edozein argibide-aurrekinen ikuskapena ere eginen da.

40. artikulua. Subjektu pasiboak beharturik daude kontabilitate liburuak, erregistroak eta kasu bakoitzean eskatzen diren gainerako dokumentuak eraman eta kontserbatzera, bai eta ikuskapen lanetarako laguntza ematera ere, administrazioaren esku jarriz zergapeko egintzarekin zerikusia duten datu, txosten eta aurrekariak edo frogagiriak.

41. artikulua. a) Ikuskaritza jarduketak subjektu pasiboendako eragin ekonomikorik baldin badakar, aldez aurreko nahiz behin betiko eginbide, jakinarazpen eta akten bidez dokumentatuko dira eta bertan ondoko hauek zehaztuko dira:

_Eginbidea norena den (izen-deiturak) eta bertan zeren kariaz edo ordezkaritzaz agertzen den.

_Zergapeko egintzaren eta hori subjektu pasiboari atxikitzearen funtsezko elementuak.

_Bidezkotzat jotzen diren tributu egoerak.

_Subjektu pasiboaren adostasuna edo desadostasuna, edo haren ordezkariarena.

b) Subjektu pasiboak akta izenpetu ez, edo izenpetu arren bertan bildutako inguruabarrekiko bere adostasuna adierazten ez badu, bai eta hartarako behar bezala baimendutako pertsonak izenpetzen ez badu, dagokion espediente administratiboa irekiko da izenburutzat aipatu akta izanen duela, eta bertan subjektu pasiboari hamabortz eguneko epea emanen zaio bere alegazioak aurkez ditzan.

c) Espedienteari buruzko ebazpena handik ateratzen den likidazioan jakinaraziko da.

Salaketa.

Artículo 42. a) Toki entitateen ikerketa lanari salaketa batek ematen ahal dio hasiera. Salaketa paratzeak ez du galarazten Administrazioai laguntzeko obligazioa, Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 62. artikuluan xedatutakoaren arabera.

b) Salatzailea ez da interesatutzat hartuko salaketaren ondorioz has daitekeen ikerketan, ezta legitimatutzat ere, salatzaile gisa errekurso edo erreklamaziorik jartzeko.

c) Salaketak bertzerik gabe artxibatuko dira, nabarmenki oinarririk gabeak badira.

Ordainarazpenen likidazioa.

43. artikulua. a) Zerga oinarriak zehaztu ondoan, kudeaketak segituko du, tributu zorra finkatzeko likidazioa eginez. Likidazioak izanen dira behin-behinekoak edo behin betikoak.

b) Behin betikoak honako hauek izanen dira:

_Zergapeko egintzaren ikerketa administratiboa egin ondoan eta karga oinarria egiaztatutakoan egindakoak, tartean behin-behineko likidaziorik izan edo ez.

_Preskripzio epearen barrenean egiaztatu ez direnak.

c) Aurreko atalean adierazitako kasuetatik aparte, likidazioak behin-behinekoak izanen dira, hala kontuaren gainekoak, nola osagarriak, berme izaerakoak, partzialak nahiz osotarakoak.

44. artikulua. a) Likidazioak egiterakoan administrazioak egiaztatuko ditu tributu aitorpenetan adierazitako egintza, elementu eta balorazio guztiak.

b) Aitorpenen emaitzaren gaineko tributu oinarria handitzen bada, subjektu pasiboari adierazi beharko zaio, handitze hori sorrarazten duten egitateak eta elementu gehigarriak zehatz azalduz, egiten den likidazioarekin batera.

45. artikulua. a) Likidazioak subjektu pasiboei jakinaraziko zaizkie, honako hauek adierazita:

_Haien funtsezko elementuak.

_Erabil daitezkeen inpugnazio bideak, bai eta zer epetan eta zein erakundetan paratu behar diren ere.

_Tributu zorra ordaindu behar den tokia, epea eta modua.

b) Subjektu pasiboari behar bezala jakinarazitako likidazio orok behartuko du subjektu pasiboa tributu zorra ordaintzera.

c) Jakinarazpen akastunak eragina izaten hasiko dira subjektu pasiboak espresuki onartzen duenean jakinarazi zaiola, dagokion errekurtsoa aurkezten duenean edo tributu zorraren ordainketa egiten duenean.

d) Dena den, subjektu pasiboei pertsonalki emandako jakinarazpenek sei hilabeteren buruan izanen dute eragina, baldin eta, egintzaren testu osoa izanik, bertze baldintzaren bat bete ez badute, salbu eta epe horretan protesta formala egin bada, Administrazioak akatsa zuzen dezan eskatuz.

46. artikulua. Subjektu pasibo baten gaineko ordainarazpenen likidazioa eta dirubilketa egintza bakar batean fusionatzen ahal dira, eta kasu horretan ondokoak eskatuko dira:

_Likidazioan jaso beharko dira kontzeptu bakoitzeko oinarriak eta tasak edo kuotak, halako eran non fusionatzen diren likidazioak oro zehazturik eta bereizturik geratuko baitira.

_Dirubilketan bereizirik jaso beharko dira kontzeptu bakoitzari dagozkion zorrak, eta horiek batuz finkatuko da ordainarazi beharreko zor fusionatua.

Zergadunen erroldak.

47. artikulua. Ordenantza partikularrean berean zehazten diren kasuetan, udal administrazioak, interesatuen aitorpenak ikusirik, ezagutzen dituen datuen arabera eta, orobat, administrazio ikuskapenaren ondoan, dagozkion zergadunen erroldak prestatuko ditu. Zergadunen errolda, horrela prestatu eta gero, erregistro iraunkor eta publikotzat hartuko da, eta erabiliko da Udalak paratzen duen edonolako prozedura bidez, mekanikoa ere barne dela.

48. artikulua. a) Zergadunen zentsua eratu ondoan, bertan gertatzen diren alta, baja eta aldaketa guztiak onesteko, egin beharko da erreklama daitekeen administrazio egintza bat, eta aldaketak subjektu pasiboei jakinarazi beharko zaizkie legeak agindu bezala.

b) Erroldan gerora zernahi alta, baja edo aldaketarik sor dezakeen mudantzaren berri eman beharko dio zergadunak udal administrazioari, hura gertatu eta hogeita hamar egun balioduneko epean.

49. artikulua. Zergadunen erroldek zerga gaietarako agiri balioa izanen dute, haiek erabiliko baitira zerrenda, ordainagiri eta kobrantzako bertzelako agirietan, kasuan kasuko ordainarazpena gauzatzeko.

V. KAPITULUA

Dirubilketa

Printzipio orokorrak.

50. artikulua. Dirubilketaren kudeaketa da udal ogasunaren ondasunak osatzen dituzten kreditu eta eskubideak gauzatzera bideratutako eginkizun administratiboa betetzea.

51. artikulua. a) Dirubilketa bi modutan egin daiteke:

_Borondatezko aldian.

_Derrigorrezko aldian.

b) Borondatezko aldian, ordaintzera behartuta daudenek horretarako zehaztutako epeen barrenean kitatuko dituzte beren zorrak. Derrigorrezko aldian, indarra duen legeriari atxikiz, zerga ordaindu behar duenak borondatezko aldian bere obligazioa betetzen ez badu, dirubilketa nahitaez eginen da ondarearen gaineko premiamendu bidez.

52. artikulua. Udalaren baliabideen bilketa eginen da udal diruzaintzaren edo ezartzen diren banketxeen bidez, halako moduan non kontu-hartzaileak zerbitzuen fiskalizazioa betetzen ahalko baitu.

Zorren sailkapena dirubilketari doakionean.

53. artikulua. a) Udal agintariek eginiko likidazioen ondorioz sortzen diren tributu-zorrak, dirubilketari begira, honela sailkatuko dira: jakinarazi beharrekoak, jakinarazpenik gabekoak eta norberak likidatutakoak.

b) Jakinarazi beharrekoetan ezinbertzekoa da jakinarazpena igortzea, subjektu pasiboak tributu zorraren berri izan dezan. Hortaz, legearen araberako jakinarazpenik gabe, zorra ezin izanen da eskatu.

c) Jakinarazpen gabeko zorrak dira jakinarazpen indibidualik behar ez dutenak, subjektuek aurretik ezagunak dituzten zergadun erroldetatik datozelako.

Konparaziora, epez epe errezibo bidez kobratu beharreko tributuetan, behin errolda, padroi edo matrikula hartan alta hartuaren likidazioa jakinarazi denean, zilegi izanen da hurrengo likidazioak multzoka jakinaraztea, ediktu bidez horren berri emanez, baldin likidazio horiek lehengoen berdin-berdinak badira, edo izan diren aldaketak orokorrak badira.

d) Autolikidatuak dira subjektu pasiboak, aitorpen-likidazio baten bitartez, tributu zorra aldi berean ordaintzen duenean.

Ordainketa egiteko tokia.

54. artikulua. a) Udal administrazioaren aldeko zorren dirusarrera bertako kutxan eginen da, non eta tributu bakoitzari dagokion ordenantza partikularrak espreski agintzen ez duen dirusarrera udal zerbitzu ezberdinetan eratutako kutxetan egin daitekeela edo egin behar dela.

b) Era berean, bankuetan nahiz aurrezki kutxetan Udalaren alde irekitako kontuetan ere sartzen ahal da tributu zorra, ordaindu behar duenak ordenantza honen 57. artikuluan aipatutako bitartekoren bat erabiliz.

Ordainketa epeak.

55. artikulua. Tributu zorrak honela ordainduko dira:

1. Jakinaraziak, jakinarazi eta hogeita hamar egun balioduneko epean.

2. Epez epe ordainagiri bidez kobratu beharreko tributuen kasuan, banan banako jakinarazpena beharrezkoa ez dutenetan, aurreko zenbakian adierazitako epean; borondatezko ordainketaren aldiaren lehendabiziko eta azkeneko egunak zehaztuko dira, tributu horiei dagozkien kuotak onesten dituen ebazpenean.

Kobratzeko epea zein den multzoka jakinaraziko da, eta horretarako beharrezko ediktuak argitaratuko dira Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Udaletxeko iragarki oholean.

3. Subjektu pasiboak berak autolikidatutako zorrak, dagozkien aitorpenak aurkezterakoan ordaindu beharko dira, tributu bakoitza arautzen duen ordenantzak aditzera ematen dituen egun eta epeetan, eta hori egin ezean, hogeita hamar egun balioduneko epean, zergagaia sortzen den egunetik aitzina.

Korrituak eta errekarguak.

56. artikulua. Derrigorrezko aldiaren hasierak errekargu bat sortzen du, zeinak sartu ez den zorraren zenbatekoaren ehuneko 20 joko baitu, bai eta zor horri dagozkion berandutza korrituak ere.

Tartean, eten, geroratze edo zatiketarik ez dagoenean, ordaindu gabeko tributu zorra ordaintzen baldin bada premiamenduzko probidentzia jakinarazi baino lehen, errekargua ehuneko 10ekoa izanen da, eta ez dira exijituko epe exekutiboa hasten denetik sorturiko berandutza korrituak.

57. artikulua. 1. Berandutza korritua exijituko da egintzaren exekuzioa eteten den kasuetan, bai eta geroratzeetan, zatiketetan edo edozein motatako luzapenetan ere.

2. Aitorpen-likidazioei edo autolikidazioei dagozkien dirusarrerei, haiek epetik kanpo baina aldez aurretik errekerimendurik izan gabe aurkeztu badira, bai eta epetik at eta aurreko errekerimendurik gabe aurkeztutako aitorpenek eragindako likidazioei ere, ehuneko 20ko errekargua ezarriko zaie; horiei bertze zenbait kasutan exiji zitezkeen zehapenak ez zaizkie exijituko, baina bai, ordea, berandutza korrituak. Aurrekoa gorabehera, sarrera edo aurkezpena egiteko borondatezko epea amaitu eta ondorengo hiru, sei edo hamabi hilabeteetan burutzen bada sarrera edo aurkezten bada aitorpena, errekargu bakarra aplikatuko da, zeina, hurrenez hurren, ehuneko 5, 10 edo 15ekoa izanen baita, eta ez dira exijituko bertze zenbait kasutan exiji zitezkeen berandutza korritua eta zehapenak.

Errekargu horiek premiamendu errekarguarekin batera exijitzen ahalko dira, baldin eta tributua ordaintzera beharturik daudenek ez badute dirua sartzen aitorpen-likidazioa edo epetik kanpoko autolikidazioa aurkeztearekin batera.

Ordaintzeko modua.

58. artikulua. Tributu zorren ordainketa eskudirutan eginen da edo, bertzenaz, efektu tinbratu bitartez, ordainarazpen bakoitzari buruzko ordenantzan xedatzen den bezala. Berariaz xedatzen ez bada, ordainketa eskudirutan eginen da.

59. artikulua. 1. Tributu zorrak eskudirutan ordaindu behar dira honako bitarteko hauetako bat erabiliz:

a) Legezko dirua.

b) Posta edo telegrafo bidezko igorpena.

c) Banku txekea.

d) Kreditu eta aurrezki entitateetan toki entitateak horretarako irekitako kontuetan, transferentzia edo ordainketa gutunaren bidez.

2. Aurreko atalean hori ezarriagatik ere, tributu zorrak kreditu eta aurrezki entitateetan helbideratzea ere zilegi da, horrako horiek subjektu pasiboaren administratzaile lana egiten dutela, hark baimendutako zorrak ordainduz. Helbideratze horretarako betebehar bakarra da toki entitateko diruzaintzari eta aurrekontu eta kreditu entitateari aldez aurretik idatziz jakinaraztea helbideratze hori zein zerga kontzeptutarako den.

Ordainketa geroratzea eta zatikatzea.

60. artikulua. Geroratzea edo zatikatzea eskatzeko zer baldintza behar diren, haiek erdiesteko zer jardunbide segitu behar den, zer berme eta bertzelako baldintzari iritzi zaien beharrezko, hori dena, Udal Aurrekontuak betearazteko oinarrietan jasoko da.

VI. KAPITULUA

Errekurtsoak

61. artikulua. Ordenantzen behin betiko onespenaren kontra, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen direnetik hasita, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legean, udal ebazpenen aurka egiteko, oro har, aipatzen diren errekurtsoak aurkezten ahal dira.

62. artikulua. Aurreko artikuluan ezarritakoagatik ere, indarrean egonen da beti interesatuen eskubidea, errekurtsoa aurkezteko Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/95 Foru Legean edo ordenantzetan ezarritakoa hausten duten ordainarazpenen gaineko xedapenak aplikatzen dituzten udal erabakien kontra, Udalaren ebazpenen kontrako errekurtsoak aurkezteko ezarrita dagoen prozedura orokorrari jarraikiz.

63. artikulua. Zergak ordaintzeko obligazioaren edo ordainarazpen bat dela-eta likidatutako kuota baten zenbatekoaren aurka errekurtsoren bat aurkezteko, exijitutako kopurua aurretik ordaintzerik ez da eskatuko, baina erreklamazioak ez du inolaz ere zor hori kobratzeko administrazioak egiten duena oztopatuko, interesatuak ez badu udal diruzaintzan uzten likidazioaren zenbatekoa, gehi ehuneko hogeita bortz, sor daitezkeen errekargu, kostu edo gastuak bermatu ahal izateko.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenbizikoa._Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan ezarritako prozeduraren arabera behin betikoz onetsitakoan, Ordenantza Fiskal honek indar hartuko du eta ondorio juridiko osoak izanen, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean testua oso-osorik argitara ematen denean.

Bigarrena._Ordenantza fiskal orokor hau edo toki entitate honek onesten dituen ordenantza partikularrak aldatzeko, onespenerako egin diren izapide berberak eginen dira, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen IX. tituluko hirugarren ataleko lehen kapituluan xedatutakoaren arabera.

Hirugarrena._Ordenantza honetan aurreikusten ez den orotan aplikagarri izanen dira ordenantza fiskal orokorra, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea eta udal erabakiak baino goragoko xedapen guztiak, araututako arloei aplikatzeko modukoak diren heinean.

ERAIKUNTZA, INSTALAZIO ETA OBREN GAINEKO ZERGA ARAUTZEN DUEN ORDENANTZA FISKALA

1. ordenantza

Oinarria.

1. artikulua. Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen II. Tituluko VI. Kapituluko 172.etik 171.era bitarteko artikuluetan, biak barne, xedatutakoaren babesean ezarri da ordainarazpen hau.

Zergapeko egintza.

2. artikulua. Zerga honen zergapeko egintza da udalaren mugapean zernahi eraikin, instalazio edo obra egitea, baldin hartarako beharrezkoa bada hirigintza edo obra lizentzia bat, hori ematea Antsoaingo Udalari dagokion guztietan, lizentzia hori erdietsia izanik ala izan gabe.

Zergari atxikitako zergapeko egintzatzat har daitezke hauek:

1. Edozein motatako eraikinak eta instalazioak, oin berrikoak, egiteko obrak.

2. Lehendik dauden eraikinak edo instalazioak handitzeko obrak, edozein motatakoak direla ere.

3. Lehendik dauden eraikinen edo instalazioen egitura edo kanpoko itxura ukitzen duten obrak, aldatzekoak edo berritzekoak, edozein motatakoak direla ere.

4. Eraikinen barneko egitura aldatzen duten obrak, edozein izanik ere haien erabilera.

5. Behin-behinekoz egin beharreko obrak.

6. Zerbitzu publikoak paratzeko obrak.

7. Lur-mugimenduak, hala nola, zelaiketa, hondeaketa eta betelanak, baldin onetsia edo baimendua den urbanizazio edo eraikitze proiektu barneko obra gisa zehaztu eta programatu ez badira.

8. Finkak ixtea.

9. Eraikinak botatzea, aurri egoeran deklaratuak izan ezik.

10. Zorupea ukitzen duten obrak edo instalazioak.

11. Eremu publikotik ikusten diren propagandako kartelak paratzea, betiere lokal itxietan ez badaude.

12. Halako ahalmen ekonomikoa erakusten duten baliabide ekonomikoen inbertsioak berekin dakartzaten obrak, eraikuntzak edo instalazioak, baldin eta obra edo hirigintza lizentzia behar badute.

3. artikulua. Zernahi eraikin, instalazio edo obra egitea salbuetsirik egonen da baldin eta horien jabeak badira Estatua, Nafarroako Foru Komunitatea, autonomia erkidegoak, edo toki entitateak, eta baldin, zergapekoak direlarik ere, zuzenean erabiltzekoak badira errepide, burdinbide, aireportu, lan hidrauliko, hiri saneamendu edo haien hondakin uren saneamendurako, nahiz eta erakunde autonomoek kudeatzen dituzten, dela eraikuntza berriko lana, dela kontserbaziozkoa.

Subjektu pasiboak.

4. artikulua. 1. Zerga honen subjektu pasiboak honakoak dira, zergadun gisa: pertsona fisiko nahiz juridikoak, herentzia banatu gabeak, ondasun elkarteak, eta nortasun juridikorik ez dutelarik, obraren jabetasuna duten bertze entitate, unitate ekonomikoa edo ondare banandua osatzen dutenak.

2. Antsoaingo Udalaren aitzinean argi eta garbi egiaztatzen ez bada obren jabea obra horretako eraikinaren jabeaz bertze pertsona bat edo entitate bat dela, obrena bera hartuko da eraikinaren jabe gisa.

5. artikulua. Zergadunaren ordezko subjektu pasiboak dira hartarako lizentzia eskatu edo eraikin, instalazio edo obrak egiten dituztenak, ez baldin badira zergadunak berak.

Zerga-oinarria.

6. artikulua. 1. Zerga-oinarria eraikin, instalazio edo obraren kostu erreal eta benetakoa da.

2. Aurreko zenbaki horretan xedatutakoaren ondorioetarako, kostu erreal eta benetakoa exekuzio materialeko aurrekontuaren arabera zehaztuko da, ordainsariak eta industri mozkina kenduta.

Kuota.

7. artikulua. Zerga honen kuota izanen da zerga oinarriari ordenantza honetako eranskineko karga mota ezartzetik heldu dena.

Sortzapena.

8. artikulua. Zerga hau, eraikina, instalazioa edo obra hasten delarik sortzen da, nahiz eta hartarako lizentziarik lortu ez den.

Zergaren kudeaketa.

9. artikulua. Nahitaezko baimena ematen delarik, behin-behineko likidazio bat eginen da, eta zerga oinarria finkatuko, interesatuek aurkeztu duten aurrekontuaren arabera, baldin eta hura dagokion Elkargo Ofizialak ikus-onetsia badago.

Halako lizentziarik ez dagoenean, edo proiektua ikus-onestea nahitaezkoa ez bada, zerga oinarria udaleko teknikariek finkatuko dute proiektuaren kostu estimatuaren arabera.

Hasierako proiektua dagokion lizentzia eman ondoren aldatzen bada, lizentzia aldatzeko eskaera aurkeztu behar da, aurrekontu berriarekin batera, behin behineko likidazio berria egiteko, aurrekontuan izandako aldaketaren arabera, hasierakoa gainditzen duen kopuru berean.

10. artikulua. 1. Ikusirik egiazki egin diren eraikuntzak, instalazioak eta obrak, baita horien kostu erreal eta benetakoa ere, Udalak, hala behar denean, behin-behineko zerga-oinarria aldatuko du eta behin betiko likidazioa eginen; hori egin ondoren, subjektu pasiboari eskatuko dio paga diezaion edo, hala behar denean, gehiegi jarritakoa itzuliko dio.

2. Aurreko atalean xedatutakoaren ondorioetarako, obra bukatu edo behin-behinekoz jaso eta hurrengo hilabetean, egoera horren berri ematen duen deklarazioa aurkeztuko da eta, horrekin batera, eraikuntza, instalazioa edo obraren kostu erreala eta benetakoa, bai eta obraren zuzendari fakultatiboak emandako ziurtagiria, bidezkoa behar izanez gero, dagokion elkargo profesionalak ikus-onetsia, zeinetan obraren kostu osoa egiaztatuko baita.

11. artikulua. Zergaren likidazioaren ondorioetarako, berdin jokatuko da administrazioaren isilbide positiboaz eman diren lizentziekin eta berariaz eman direnekin.

12. artikulua. Lizentziaren titularrak baimendutako obrak, eraikuntzak edo instalazioak egiteari uko egiten badio, idatziz aurkeztu berariazko ukoaz, Antsoaingo Udalak, hala behar denean, ordaindutakoa itzuliko dio.

Halaber, behin lizentzia iraungi ondoren, Antsoaingo Udalak egindako likidazioa deuseztatuko du eta, hala behar denean, itzuliko, titularrak ez badu, behinik behin, lizentzia horren berritzea eskatzen eta Udalak baimentzen.

KARGA-TASA

Ehuneko 5eko tasa ezarri da.

HIRILURREN BALIO IGOERAREN GAINEKO ZERGA ARAUTZEN DUEN ORDENANTZA

2. ordenantza

Oinarria.

1. artikulua. Honako ordainarazpen hau ezartzen da Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen II. Tituluko VI. Kapituluko 172.etik 178.era bitarteko artikuluetan, biak barne, xedatutakoaren babesean.

Zergapeko egintza.

2. artikulua. 1. Zerga honen gaia hirilurren balio igoera da, igoera hori agertzen delarik nahiz lurren jabetza eskualdatzeagatik, nolanahi ere dela, nahiz jabaria mugatzen duen gozamenduko edozein eskubide erreal eratu edo eskualdatzeagatik.

2. Honi doakionean, hauek hartuko dira hirilurtzat:

a) Hirilurzorua eta lurzoru urbanizagarri programatua.

b) Lurzoru urbanizagarri ez programatua, Hirigintzako jarduketa programa onesten den unetik.

c) Honakoak dituztenak: ibilgailuendako sarbidea, ur hornidura, uren hustuketa eta argindarra; edo gune sendotuetan daudenak, gutxienez haien azaleraren erdia eraikia dutelako.

d) Lur zatikatuak, nekazaritzako legeriaren aurka eginak badira.

3. Lur kontribuzioari daokionean landalurtzat jotzen diren lurren balio igoera ez da zerga honen menpean egonen.

Salbuespenak.

3. artikulua. Honako egintzengatik agertzen diren balio igoerak zerga honetatik salbuetsirik egonen dira:

a) Ezkontideek ezkontza unitatera ekartzen dituzten ondasun eta eskubideak, haien alde eta haiek ordaintzeko egiten diren esleipenak eta beren ondasun komunengatik ezkontideei egiten zaizkien eskualdatzeak.

b) Herentziaz, legatuz, ezkonsariz, emaitzaz edo, dohainik dela, bertze nolanahi egiten diren ondasun eskualdatze guztiak, aurrekoen, ondorengoen eta ezkontideen artean egiten badira.

Hala ere, erran diren negozio juridiko horiek egiten direnean, ez dute etenen ordenantza honen seigarren artikuluan xedatzen den hogei urteko epea.

c) Ezkontideen arteko edo haiengandik seme-alabenganako ondasun eskualdatzeak, baldin ezkontza baliogabetze, banantze edo dibortzio kasuetako epaia betetzeagatik bada.

d) Menpekotza eskubide edozertarikoak eratu eta eskualdatzea.

4. artikulua. Halaber, zerga honetatik salbuetsirik daude balio igoerak, zerga hori ordaintzeko eginbidea honakoei egokitzen zaienean:

a) Nafarroako Foru Komunitatea, Estatua, Autonomi Erkidegoak, baita horien erakunde autonomoak ere, izaera administratiboa badute.

b) Antsoaingo Udala eta bertan sartutako gainerako toki entitateak edo Udal hori kide dutenak, eta haien erakunde autonomoak, izaera administratiboa badute.

c) Ongintzako kalifikazioa edo ongintza-irakaskuntzakoak duten erakundeak.

d) Gizarte Segurantza, Montepioak eta Mutualitateak kudeatzen dituzten entitateak, indarra duen legerian aurreikusitakoaren arabera eratuak.

e) Nazioarteko hitzarmen edo itunetan salbuespena aitortu zaien pertsona edo entitateei.

f) Itzulkizun diren kontzesio administratiboen titularrak, haiei atxikitako lurrei dagokienez.

g) Espainiako Gurutze Gorria.

Subjektu pasiboak.

5. artikulua. Honakoak dira zergaren subjektu pasiboak zergadun gisa:

a) Lurren eskualdatzeetan nahiz baliatzeko eskubide errealak, jabaria mugatzen dutenak, irabazi asmoz eratu edo eskualdatzean, lurraren erostuna, edo kasuan kasuko eskubide erreala eratu edo eskualdatu egiten zaion pertsona.

b) Lurren eskualdatzeetan nahiz baliatzeko eskubide errealak, jabaria mugatzen dutenak, kostu bidez eratu edo eskualdatzean, lurraren eskualdatzaileak edo kasuan kasuko eskubide erreala eratu edo eskualdatu egiten duen pertsona. Hala ere, erosleak zergadunaren ordezkoak eginen ditu, non eta erosle hori ez den subjektu salbuespena duten pertsona edo erakundeetakoa.

Erostunak zergadunaren ordezkoak egiten baditu, aurreko lerroaldean xedatu bezala, zilegi izanen du betiere kargaren zenbatekoa eskualdatzaileari erasatea.

Zerga-oinarria.

6. artikulua. Zerga honen oinarria da hirilurren balio igoera erreala, sortzapenaren unean agertzera emana eta gehienez hogei urteko epean izandakoa.

7. artikulua. Lur eskualdaketetan, lurrek sortzapenaren unean izaten duten balioa, une horretan Hirilurraren gaineko Kontribuzioaren ondorioetarako finkaturik dutena izanen da.

Hirilurren balioaren igoera erreala zenbatekoa den zehazteko, ondoko adierazpen matematikoa aplikatuko da:

ZO= KB * U * % X

erran nahi baita:

ZO = Zerga oinarria edota lurren balioaren igoera erreala.

KB = Lurraren balioa, katastroan.

U = Urte kopurua, balioaren igoera zenbat urtetan zehar gertatu den.

% X = Finkatutako portzentaia, lurraren balio igoera zenbat urtetan gertatu den kontuan hartuz osaturiko taula honi jarraikiz:

Balio igoera zenbat denboran sortu den:

_1-5 urte bitarte: ehuneko 3,4.

_10 urtera arte: ehuneko 3,3.

_15 urtera arte: ehuneko 3,3.

_20 urtera arte: ehuneko 3,2.

8. artikulua. Jabaria mugatzen duten gozamenduko eskubide errealen eraketa eta eskualdaketan, balioaren gehikuntza zein epetan gertatu den Udalak haren arabera kalkulatzen duen portzentajea finkoa, balio-zatiaren gainean aplikatuko da eta, horri dagokionean, balio hori Ondare Eskualdaketen eta Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zergaren ondorioetarako finkatu diren arauak aplikatuz kalkulatzen den eskubide horien balioa izanen da.

9. artikulua. Eraikin edo lur baten gainean solairu bat edo gehiago goratzeko eskubidearen edo azalerako eskubide erreala izan gabe lurpean eraikitzeko eskubidearen eraketan edo eskualdaketan, balioaren igoera zein epetan gertatu den Udalak haren arabera finkatzen duen portzentajea, balioaren zatiaren gainean aplikatuko da eta, horri dagokionean, balio hori aterako da eskualdaketa eskrituran finkatzen den proportziotasun-modulutik edo, hori ez badago, hegalkin edo zorupean eraikiko diren solairuen azalera edo bolumenaren, eta behin horiek eraiki ondoren, eraikitako azalera edo bolumen osoaren arteko proportzioa ezarri ondoren aterako denetik.

10. artikulua. Nahitaezko desjabetzapenak daudenean, azkenik, balio justuak lurraren balio osoan zenbateraino egiten duen, atal horren gainean aplikatuko da Udalak balioaren igoera gertatu deneko epeari begira finkatzen duen portzentaia. .

Kuota.

11. artikulua. Zerga honen kuota zerga-oinarriari ehuneko 10eko karga-tasa aplikatu ondokoa izanen da.

Sortzapena.

12. artikulua. Zerga sortzen da:

a) Lurraren jabetza eskualdatzen denean, kostu bidez edo doan, bizien artean edo heriotzagatik, eskualdatzen den egunean berean.

b) Baliatzeko edozein eskubide erreal, jabaria mugatzen duena, eratu edo eskualdatzen denean, eraketa edo eskualdaketa ematen den egun berean.

Epaitegiek edo administrazioak emandako ebazpen irmoaren bidez deklaratu edo onartzen denean lurraren eskualdaketaren edo horren gaineko gozamenduaren eskubide errealaren eskualdaketa zehazten duen egintza edo kontratua deuseztatu, eten edo ebatzi dela, subjektu pasiboak eskubidea izanen du ordaindutako zerga itzul diezaioten, betiere egintza edo kontratu horrek irabazirik sortu ez badio eta itzulketa, ebazpena irmo bihurtu eta bortz urteko epean, egin diezaiotela eskatzen badu; irabazi-ondorioak izan direla usteko da, interesdunek elkarri itzulketak egin behar dizkiotela egiaztatzen ez denean. Itzulketa horiek Nafarroako Foru Berriko 506. Legeak eta horiekin bat datozenek eta Kode Zibileko 1295. artikuluak aipatzen dituzte. Egintzak edo kontratuak irabazirik sortu ez badute ere, etetea edo ebazpena deklaratzen bada subjektu pasiboak zergarekiko dituen betebeharrak bete ez dituelako, ez da ezer itzuliko

Kontratua indarrik gabe gelditzen bada kontratu-emaile biek adostasun osoz hala erabaki dutelako, ordaindutako zergarik ez da itzuliko eta zergaren menpeko egintza berritzat hartuko da. Elkarren arteko erabakitzat hartuko da adostasuneko adiskidetze egintza eta eskaria bera onartzea.

Baldintzaren bat tartean daukaten egintza edo kontratuetan, horren kalifikazioa Nafarroako Foru Berriko aginduek emanen dute. Baldintza hori esekitzekoa bada, baldintza hori bete arte zenbatekoa ez da likidatuko. Baldintza hori iraungitzailea bada, zerga eskatuko da, baldintza hori betetzen denean, behar den itzulketa egin behar bada ere, aurreko lerroaldeko erregelari jarraikiz.

Zergaren kudeaketa.

13. artikulua. Zergadunak edo, hala balitz, haien legezko ordezkoak, beharturik daude aitorpena Udalaren kudeaketa bulegoan aurkeztera, hartan ematen duten eredua betez; aitorpen horretan agertuko dira bidezko likidazioa egiteko tributu-harremanerako elementu nahitaezkoak.

Aitorpen hori aurkeztuko da, zerga sortzen denetik hasita ondoko epe hauetan:

a) Bizidunen arteko egintzak direnean, epea bi hilabetekoa izanen da.

b) Heriotzaren ondoriozko egintzak direnean, epea sei hilabetekoa izanen da, luzagarria, urtebetekoa izanen baita subjektu pasiboak hala eskatzen badu

Aitorpenari agiri bat erantsiko zaio, non ezarraldia sortzen duten egintza edo kontratuak agertuko diren, bai eta subjektu pasiboak onuradun den aldetik eskatzen dituen salbuespenen egiaztagiri guztiak ere.

14. artikulua. Udal Administrazioak eskatzen ahal dizkie interesatuei behar diren datu, argibide, aurrerakin eta frogagiriak, zerga likidatzeko.

15. artikulua. 13. artikuluan xedatutakoa galarazi gabe, halaber beharturik daude subjektu pasiboek dituzten epe eta era berberetan Udalari aditzera ematera zergagaiaren gauzatzea zein izan den, lurren trasmititzaileak edo jabaria mugatzen duten gozamenduko eskubide errealen eratzaile edo trasmititzaileak, betiere irabazi asmoz eta bizien arteko negozio juridikoaren ondorioz eman badira.

16. artikulua. Notarioak beharturik egonen dira Antsoaingo Udalari igortzera, hiruhileko bakoitzaren lehen hamabostaldian, aurreko hiruhilekoan baimendu dituzten agiri guztien zerrenda edo aurkibidea, zerga honen zergagaia gauzatu dela agerian uzten duten gertakari, egintza edo negozio juridikoei buruzkoak, azken borondatezko egintzak izan ezik.

Halaber, beharturik egonen dira, epe berean, sinadura ezagutu edo legitimatzeko aurkeztu zaizkien agiri pribatuen zerrenda, gertakari, egintza edo negozio juridiko berberek osatutakoa, igortzera.

Artikulu honetan aurreikusitakoak ez du galarazten lege orokor eta tributuzkoetan ezarritako betebehar orokorra.

AGIRIAK LUZATU ETA IZAPIDATZEAGATIK ORDAINDU BEHARREKO TASAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA

3. ordenantza

Oinarria.

1. artikulua. Ordainarazpen hau ezarri da Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Legearen Lehenengo Tituluko IV. kapituluko 7. atalean xedatutakoaren arabera eta lege bereko 12. artikuluan jasotzen den baimenari jarraituz.

Zergapeko egintza.

2. artikulua. Ordainarazpen honen xedea da agiriak luzatu edo horien gain ardura duten udal organo eta agintariek burutzen duten jarduera administratiboa, alderdi batek eskatua:

1. Ziurtagiriak, Udal Erroldaren gaineko edozein motatako datuei buruzkoak izan ezik.

2. Kopia eginbidetuak.

3. Agirien konpultsak, salbu eta Katastroko edozein daturen gainean egindakoak.

4. Fotokopiak.

5. Arma txartelak.

6. Lanpostuak betetzeko deialdiak.

7. Lizentzia eta baimenak ziurtatzeko tituluak, salbu eta luzatzen badira, horiek ematerakoan, aldatzerakoan edo, tasapean berraztertzerakoan.

8. Txostenak eta kontsultei emaniko erantzunak.

Sortzapena.

3. artikulua. Ordenantza honetan ezarritako tasak agiria luzatu edo tramitatzeko eskabidea aurkeztean sortuko dira, eta agiri hori ez da emanen, edo, hala behar badu, ez da tramitatuko, baldin eta lehenago ordaindu ez bada, eta hori egiaztatu behar duen ordainagiria eman ez bada.

Subjektu pasiboak.

4. artikulua. Ordaintzeko beharra dute tasa honen xedea diren agiriak luzatu edo tramitatzeko eskatzen dutenek.

Tarifak.

5. artikulua. Ordaindu beharreko tasak ordenantza honen eranskinean azaltzen dira.

Kudeaketa arauak.

6. artikulua. Tasak udal diruzaintzan ordainduko dira, eskaera aurkezten denean.

TARIFEN ERANSKINA

I. epigrafea._Egiaztagiriak.

1. Udalaren base informatikoetan bildutako datuei buruzko egiaztagiriak: 3,40 euro.

2. Espediente administratiboetan jasotako erabaki edo agiriei buruzko egiaztagiriak: 6,80 euro.

3. Luzatuak izateko, aurretik txosten bat edo datu baseak gaurkotzea eskatzen duten egiaztagiriak: 16,90 euro.

Egiaztagiriarekin batera planoa edo/eta fotokopia -eginbidez edo gabe-ematen direnean, II edo IV. epigrafeetatik dagozkien tasak ere galdatuko dira.

II. Epigrafea._Kopia eginbidetuak.

1. Espediente administratiboetan jasotako agirien kopia eginbidetua: 3,10 euro.

2. Udalaren base informatikoetan bildutako datuen kopia eginbidetua: 4,00 euro.

Tarifa aplikatzeko, eginbide bakartzat jotzen da espediente batean jasotako agiri eta datuen gainean egiten dena, pertsona berarendako. Aurreko zenbakietan ezarritako tasari gehitu beharko zaio IV. epigrafetik dagokiona, eginbidetu beharreko plano edota fotokopiengatik.

3. Trafiko istripu baten atestatuaren kopia eginbidetua: 24,50 euro.

III. Epigrafea._Agirien konpultsa.

1. Konpultsa bakoitzeko: 2,40 euro.

Tarifa aplikatzeko, konpultsa bakartzat jotzen da espediente bakar batean pertsona batek eta berak aurkezten dituen agiriak oro.

IV. Epigrafea._Agirien fotokopiak, partikularrek eskatuak.

1. Espediente publikoetan bildutako agirien fotokopia bakoitzeko:

_DIN A3: 0,20 euro.

_DIN A4: 0,10 euro.

V. Epigrafea._Arma-txartelak tramitatzea.

1. Txartel bakoitzeko: 30,40 euro.

VI. Epigrafea._Lanpostuak betetzeko deialdiak

1. A eta B mailetara sartzeko (Funtzio Publikoaren Estatutuarekin bat), izena emateagatik: 15 euro.

2. C mailara sartzeko, izena emateagatik: 8 euro.

3. D eta E mailetara sartzeko, izena emateagatik: 5 euro.

Deitu beharreko lanpostuak lan-kontratukoak izanez gero, deialdian aurreikusitako ordainsariak funtzionario maila bati atxiki, eta maila horri dagokion tasa aplikatu behar da.

VII. Epigrafea._Txostenak eta kontsultei emaniko erantzunak.

1. Etxebizitza bat deskalifikatzeko eskaturiko txostena emateagatik: 39,00 euro.

2. Bertzelako txostenak eman eta kontsultei erantzuteagatik: 14,00 euro.

Oharra: txostenak egin edo erantzuna emateko ordu erditik gorako denbora behar bada, tasari kopuru hauek erantsiko zaizkio:

_Ordu erdi edo horren denbora-zati bakoitzeko: 9,60 euro.

VIII. Epigrafea._Ordainagiri edo bertzelako agirien bikoiztuak, jatorrizkoa galdu edo desagertzeagatik.

1. Agiri bakoitzarengatik: 1,50 euro.

Oharra, I.1 eta VIII. epigrafeei buruz. Ziurtagiriak, bolanteak edo ordainagirien bikoiztuak egiteko eskabideak 012-Infolocal telefonoaren bidez egiten badira, ez dute inolako tasarik sortuko.

LIZENTZIAK EMATEAGATIK ETA HIRIGINTZAKO JARDUKETAK EGITEAGATIK ORDAINDU BEHARREKO TASAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA FISKALA

4. ordenantza

Oinarria.

1. artikulua. Ordainarazpen hau ezarri da Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Legearen Lehenengo Tituluko IV. kapituluko 7. atalean xedatutakoaren arabera eta lege bereko 12. artikuluan jasotzen den baimenari jarraituz.

Zergapeko egintza.

2. artikulua. Zergapeko egintza hirigintza jarduketei dagozkien zerbitzu tekniko eta administratiboak ematea da, etxegintzari eta lurzoruaren erabileraren arloko egintzak indarra duten hirigintza eta eraikuntza arauei egokitu ahal izateko.

3. artikulua. Tasa hauei loturiko udal ekintza hirigintzako jarduketa hauetan gauzatzen da:

_Partikularrek aurkeztu Antolamendurako Plan Partzial edo Bereziak eta haien aldaketak, xehetasun azterlanak, aurrerapen azterlanak, Antolamendurako Planen aurreproiektuak eta Birzatiketak izapidatzea.

_Partikularrek aurkeztu urbanizazio proiektuak izapidatzea.

_Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearen 189. artikuluan zehaztutakoak, 1976ko Zoruari buruzko Legearen testu bateginaren 178.1 artikuluan zehaztutakoak.

Aipatzearren, ondokoak dira:

_Lurzatiketa egiteko lizentziak.

_Honako obra lizentzia hauek: etxe berriak egitekoak, etxeak eraberritzekoak, tramitazio laburrekoak, obra ttikiak, etxeak mantendu eta apaintzekoak eta eraikuntza ttikietakoak.

_Lehen erabilerako lizentziak edo, oro har, eraikinak eta instalazioak okupatzekoak.

_Lizentziak, eraikinak eraisteko, eta bota, hustu eta apeoa egiteko obretarako.

_Lurrak mugitu, zelaitu eta lurrerauzteko lizentziak.

_Emandako lizentzien aldaketak.

_Eraikinen erabilera erabat edo hein batean aldatzea.

_Lurzoruaren Araubideari eta Hirigintza Antolamenduari buruzko Legearen testu bateginaren 136. artikuluaren babesean emandako behin-behineko lizentziak.

Ordaindu beharra.

4. artikulua. 1. Zergak ordaintzeko betebeharra lizentzia ematen den unean hasten da. Ez da tasarik sortuko, interesatuak eskabideari uko egiten badio, lizentzia emateko udal erabakia hartu baino lehen.

2. Plan partzialak edo bereziak eta haien aldaketak, xehetasun azterlanak, birzatiketak eta urbanizazio proiektuak izapidatzerakoan, haiek ebatzi edo behin betikoz onesten diren unean sortuko da zerga ordaindu beharra.

Subjektu pasiboa.

5. artikulua. Ordenantza honetan ezarritako tasen subjektu pasiboak dira pertsona fisiko eta juridikoak eta nortasun juridikorik izan ez, baina unitate ekonomiko edo ondare berezia diren entitateak, baldin egindako hirigintza-jarduerengatik edo emandako lizentziengandik eragina edo onura hartzen badute.

Zergadunaren ordezkoak izanen dira, zoruari eta hiri-antolamenduari buruzko arauetan hirigintza lizentziak emateko aurreikusi diren tasetan, eraikitzaileak eta obra kontratistak.

Tarifak eta karga-tasak.

6. artikulua. Aplikatu beharreko tarifa, tasa eta karga-oinarriak ordenantza honen eranskinean azaltzen dira.

Lizentzien izapidaketa eta horien ondorioak.

7. artikulua. Hirigintza jarduketari buruzko edozein eskabide Hirigintza prozedurari buruzko ordenantzan eta aplikagarri diren bertzelako arauetan ezarritako moduan bete beharko da.

8. artikulua. Lizentzien iraungipenaren inguruko orotan, Hirigintza prozedurari buruzko ordenantzan xedatutakoari jarraituko zaio.

Kudeaketa arauak.

9. artikulua. Planeamendurako espedienteak eta lizentziak izapidatzeko ardura duten bulegoetatik, udal teknikariek adostasun txostena eman eta gero, zergak likidatuko dituen bulegora igorriko dira espedienteak. Bulego horrek likidazioa eginen du, eta bertan honako hauek aipatuko ditu: subjektu pasiboaren izena, tasa zer kontzepturen arabera likidatzen den, tasaren tarifa eta zenbatekoa.

10. artikulua. Urbanizazio proiektuak izapidatzeko, proiektua onesterakoan likidatuko dira tasak.

11. artikulua. Lizentziak emateagatik ordaindu beharreko tasak likidatuko dira behin-behinekoz obraren aurrekontuaren kostuaren arabera.

Obraren kostua zehaztuko da exekuzio materialerako aurrekontuaren arabera, ordainsariak eta industri mozkina salbu.

Barne Urbanizaziorako Proiektuaren zenbatekoa tasaren zerga oinarriaren elementu bat da. Horretarako, interesatuek, Barne Urbanizaziorako Proiektua aurkeztu beharko dute, aurrekontu eguneratuarekin batera.

Ez dira tasaren zerga oinarriaren zati izanen bertze elementu batzuk, hala nola, altzariak eta bertze, ezta obra proiektuaren substantziatu ezinezko bertze batzuk ere.

12. artikulua. Obra bukatu edo behin-behinekoz onartu eta hurrengo hilabetean, hori eman dela ziurtatzen duen aitorpena aurkeztuko da, obraren zuzendariak luzatutako ziurtagiriarekin batera, behar den elkargo profesionalak ikus-onetsia, bideragarria bada, zeinak obren kostu osoa ziurtatuko baitu.

Aipatutako kostua udal teknikariek aztertuko dute eta errealitateari ez zaiola egokitzen ikusten badute, egokitzen saiatuko dira, eta behin-betiko likidazioa eginen da, kostu erreal eta benetakoa oinarritzat hartuz.

Partikularraren aldeko diferentziarik izanez gero, itzuli eginen zaio; Udalaren aldekoa bada, berriz, hura ordaintzeko hilabeteko epea emanen zaio. Ordaintzen ez badu, premiamendu bidez kobratuko da, bertzerik gabe.

13. artikulua. Tasen likidazioa onetsi eta gero, interesatuari jakinaraziko zaio, erregelamenduzko epean tasak ordain ditzan.

14. artikulua. "Tramitazio laburreko" lizentzien kasuan, eskatzaileak Udal Diruzaintzako Departamentutik hartuko du baimenaren agiria. Horrela geratuko da lizentziaz eta haren aplikazioaz jabeturik.

Arau-hausteak eta zehapenak.

15. artikulua. Arau-hausteei eta zehapenei dagokien orotan, Ordenantza fiskal orokorrean xedatutakoari jarraituko zaio.

TARIFEN ERANSKINA

I. epigrafea._Antolamendurako plan partzial edo berezien tramitazioa.

Espediente bakoitza tramitatu eta ebazteko tasak, plan bakoitzaren barrenean sartzen den lurzoruaren zabaleraren arabera likidatuko dira, hain zuzen ere 72,64 euro 1.000 metro karratu edo horren zatiki bakoitzeko.

II. Epigrafea._Plan partzial edo berezietako aldaketen eta xehetasun azterlanen tramitazioa.

Aplikatzeko tarifak I. epigrafekoen ehuneko 50 izanen dira.

III. epigrafea._Birzatiketen tramitazioa.

III-A) Birzatiketa-espedienteak tramitatu eta ebazteko tasak guztira erabiltzen den azalera edo bolumen eraikigarriaren arabera likidatuko dira, tarifa hauei jarraikiz:

_1.000 metro karratu edo zatiki bakoitzeko: 72,64 euro.

III-B) Birzatiketak aldatzeko tramitazioa:

Tarifak, III-A) epigrafean aplikatutakoen ehuneko 50 izanen dira.

IV. epigrafea._Eskatzaileek berek egindako hirigintzako proiektuen tramitazioa.

Tasak proiektuaren kostuaren arabera likidatuko dira, eta karga-tasa ehuneko 1,50 izanen da.

V. epigrafea._Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko legearen 189. artikuluaren babesean emandako lizentziak.

V.1) Lurzatiketa lizentziak:

Lurzatiketa lizentzia bakoitza tramitatu eta ebazteko tasak likidatuko dira azaleraren arabera, 1.000 metro karratu edo zatiki bakoitzeko: 41,39 euro.

V.5) Lizentziak, eraikinak edo instalazioak lehen aldiz erabili edo okupatzeagatik:

Lizentzia emateko espediente bakoitza tramitatu eta ebazteagatik ondoko tasa ordaindu beharko da: 660,92 euro.

V.3) Eraikinen erabilera, erabat edo hein batean, aldatzeko lizentziak:

Lizentzia emateko espediente bakoitza tramitatu eta ebazteagatik ondoko tasa ordaindu beharko da: 220,02 euro.

VI. epigrafea._Gutxienez ere ordaindu beharreko eskubideak.

Aurreko epigrafeengatik ordaindu behar diren tasak gutieneko zenbateko haietatik beheitikoak badira, honako hauek ordaindu beharko dira:

_Plan partzialak edo bereziak izapidatzea: 386,88 euro.

_Plan partzial edo berezien aldaketak eta xehetasun azterlanak tramitatzea: 193,44 euro.

_Birzatiketak: 386,88 euro.

_Lurzatiketak (lurzati bakoitzeko): 46,80 euro.

JARDUERA SAILKATUETAN ETA KALTEGABEKOETAN ARITZEKO ETA ESTABLEZIMENDUAK IREKITZEKO LIZENTZIA EMATEAGATIK ORDAINDU BEHARREKO TASAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA FISKALA

5. ordenantza

Oinarria.

1. artikulua. Ordainarazpen hau ezarri da Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Legearen Lehenengo Tituluko IV. kapituluko 7. atalean xedatutakoaren arabera eta lege bereko 12. artikuluan jasotzen den baimenari jarraituz.

Zergapeko egintza.

2. artikulua. Zergagaia ingurumenaren kontrolerako edo jarduera kaltegabeetarako jarduera sailkatuetan aritzeko zerbitzu tekniko eta administratiboen ondorioa da, ondoko kasuetan:

a) Jarduera lizentzia.

b) Jarduera lizentzia berrikustea.

c) Irekitzeko lizentzia.

d) Irekitzeko lizentziaren aldaketa.

e) Instalazioa aldizka irekitzea.

f) Titulartasuna aldatzea.

Ordaindu beharra.

3. artikulua. Zergak ordaindu beharra lizentzia ematen den unean hasten da. Ez da tasarik sortuko, interesatuak eskabideari uko egiten badio, lizentzia emateko udal erabakia hartu baino lehen.

Subjektu pasiboa.

4. artikulua. Ordenantza honetan ezarritako tasak ordaindu behar dituzte pertsona fisiko eta juridikoek, bai eta nortasun juridikorik ez izan arren, batasun ekonomikoa edo aparteko ondarea osatzen duten entitateek ere, baldin haien izenean lizentzia eman, aldatu edo berraztertzen bada.

Tarifak.

5. artikulua. Tarifak arau honen eranskinean agertzen dira.

Kudeaketa arauak.

6. artikulua. Jarduteko eta irekitzeko lizentzia erdiesteko interesa duten pertsonek behar den eskabidea aurkeztuko dute Udaletxean, lokalean egin beharreko jarduera edo jarduerak eta horren kokapena zehazten dituztela, dagozkion udal ordenantzetan eskatutako dokumentazioarekin batera.

7. artikulua. Lizentzia eman eta tasaren likidazioa onetsia dela, interesatuak zenbatekoa ordaindu beharko du, jakinarazpena jasotzen duenetik aitzina borondatezko kobrantza aldiaren barrenean; bertzenaz, inolako gaztigurik gabe, premiamendu bidez kobratuko da.

8. artikulua. Emandako lizentziek balioa galduko dute dagokien ordenantzan ezarritako epe eta arauen arabera, eta hori gertatuz gero, jardueran aritu nahi duten interesatuek lizentzia berria eskatu beharko dute eta tasa oso-osorik berriz ordaindu.

9. artikulua. Titulartasuna aldatu edo eskualdaketa gertatzen denean, lizentziaren titular berriak Udalari jakinaraziko dio, eta horretarako behar diren egiaztagiriak aurkeztuko ditu. Lizentzia egiaztatzen duen titulua titular berriaren alde luzatzeak dagokion tasa galdatzea eraginen du.

Arau-hausteak.

10. artikulua. Arau-hausteei eta zehapenei dagokien orotan, Ordenantza fiskal orokorrean xedatutakoari jarraituko zaio.

TARIFEN ERANSKINA

I. epigrafea._Jarduera lizentzia eta jarduera lizentziaren berrikuspena:

_Emandako lizentzia bakoitzagatik: 1.275,00 euro.

II. epigrafea._Irekitzeko lizentzia eta irekitzeko lizentziaren aldaketa.

_300 metro karratu bitarteko azalera eraikia duten lokaletan emandako lizentzia bakoitzagatik: 670,80 euro.

_300 metro karratu baino gehiagoko azalera eraikia duten lokaletan emandako lizentzia bakoitzagatik: aitzineko kuotaz landa, euro 1,00 ordainduko dute azalera horretatik goiti egiten duen metro karratu eraiki bakoitzagatik.

III. Epigrafea._Titulartasun aldaketa.

_Eskualdaketa bakoitzagatik, lizentzian aldaketarik egin gabe: 134,20 euro.

IBILGAILUAK EREMU PUBLIKOTIK KENDU ETA ONDOTIK ALTXATZEKO ZERBITZUA EMATEKO ESKUBIDEAK ETA TASAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA FISKALA

6. ordenantza

Oinarria.

1. artikulua. Ordainarazpen hau ezarri da Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Legearen Lehenengo Tituluko IV. kapituluko 7. atalean xedatutakoaren arabera eta lege bereko 12. artikuluan jasotzen den baimenari jarraituz.

Zergapeko egintza.

2. artikulua. Zergapeko egintza sortzen da Udalaren zerbitzu eskudunek ibilgailuak kentzeko nahiz kentzen hasteko zerbitzua egitea.

Halaber, zergapeko egintzia da udal altxatokian edozein arrazoirengatik gordeta dauden ibilgailuak zaintzea.

3. artikulua. Hauek ez dute tasa hau ordaindu beharko:

1. Behar den moduko baimena duten kabalgata, desfile, segizio, kirol-saio edo bertze jarduera nabarmenen bat eginen den ibilbidean aparkaturik egoteagatik kenduko diren ibilgailuak.

2. Dauden tokian eremu publikoa konpontzea edo garbitzea galarazteagatik kendu diren ibilgailuak.

3. Jabeei ebatsirik eremu publikotik kenduko diren ibilgailuak. Horretarako, jabeari ibilgailua ebatsi zaiola ulertuko da hark ebasketa-salaketaren kopia aurkezten duenean.

Tasaren sortzapena.

4. artikulua. Ibilgailua kentzeko tasa sortuko da zerbitzua hasten den momentuan.

5. artikulua. Ibilgailua altxatzeko tasak izanen du sortzapena ibilgailua erretiratu eta 24 ordu iraganik.

Subjektu pasiboa.

6. artikulua. Kasu bakoitzean ezarri behar diren arauekin bat, ondokoek ordaindu beharko dute tasa: ibilgailuaren gidaria, titularra, gordailuzaina edo ibilgailuaren erantzulea.

Karga-oinarria.

7. artikulua. Karga-oinarria kendu edo altxatu den ibilgailu bakoitza da.

Salbuespenak.

8. artikulua. Lege nahiz erregelamenduetako xedapenek hala aginduta nahitaez aplikatu beharreko salbuespenak baizik ez dira onartuko.

Tarifak.

9. artikulua. Ibilgailuak kentzeagatik nahiz kentzen hasteagatik eta altxatzegatik aplikatu beharreko tarifak ordenantza honetako eranskinean daude ezarrita.

Tributuaren kudeaketa.

10. artikulua. Ordainarazpen honen dirubilketarako arau berezi moduan, zerbitzu honek sortuko dituen tasak Udaltzaingoaren bulegoetan ordainduko direla ezarri da. Udaltzainek ordainketa frogatzeko behar den ordainagiriak edo tributu efektuak luzatuko ditu.

11. artikulua. Kendutako ibilgailua ez zaio jabeari itzuliko hura kendu eta altxatzeak sortu dituen eskubideak ordaindu arte.

12. artikulua. Tasa honen likidazioa ordaintzeak ez du kentzen inolaz ere bestalde zirkulazio arauak hausteagatik izan daitezkeen zehapen edo isunak pagatu beharrik.

Jabeek eraman gabeko ibilgailuak.

13. artikulua. Udalak bere Altxatokietan dauzkan ibilgailuak esleituko ditu, egungo legezko xedapenetan ezarritakoari jarraikiz.

TARIFEN ERANSKINA

I. epigrafea._Zerbitzu egitera joan, eta ibilgailua Udalaren altxatokira eramateko lanak hasi ondoan, gidaria edo hark baimendutako pertsona agertzeagatik lana bururatzen ez bada.

_3.500 kilogramorainoko pisua duten ibilgailuak: 33,28 euro.

_3.500 kilogramo baino gehiagoko ibilgailuak: 62,40 euro.

II. epigrafea._Zerbitzua osorik egiten denean, ibilgailu arau-haustailea Udalaren altxatokira eramaten denean.

_3.500 kilogramorainoko pisua duten ibilgailuak: 63,44 euro.

_3.500 kilogramo baino gehiagoko ibilgailuak: 126,88 euro.

III. epigrafea._Ibilgailua altxatokira eraman eta inork eraman gabe 24 ordu pasatzen direnean, zaintzagatiko tarifa, egun edo egun-zati bakoitzeko, honako hau izanen da:

_3.500 kilogramorainoko pisua duten ibilgailuak: 5,20 euro.

_3.500 kilogramo baino gehiagoko ibilgailuak: 10,40 euro.

IV. epigrafea._Ibilgailuen ezaugarriengatik Udalak dituen baliabideekin ezin kendu bada eta zerbitzua egiteko bertze batzuengana jo beharra baldin bada, kobratu beharreko tasa izanen da Udalak ibilgailuak kentzeko lana egiten duen enpresari ordaindu behar diona gehi ehuneko 20, administrazio arloko gastu orokorrengatik.

3.500 kilo baino gutiagoko ibilgailu baten berezko ezaugarriak direla medio, 3.500 kilo baino gehiagokoak kentzeko erabiltzen den garabia erabili behar izanez gero, horietarako aurreikusten den tasa kobratuko da.

ORDEZKO BETEARAZPENENETARAKO ETA BETEARAZPEN AGINDUETARAKO TASAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA

7. ordenantza

Oinarria.

1. artikulua. Ordainarazpen hau ezarri da Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Legearen Lehenengo Tituluko IV. kapituluko 7. atalean xedatutakoaren arabera eta lege bereko 12. artikuluan jasotzen den baimenari jarraituz.

Zergapeko egintza.

2. artikulua. 1. Zergapeko egintza honako kasu hauetan zerbitzu egitea edo laguntza ematea da:

a) Ibilgailu, zabor eta hondarkiak erretiratzea baldin eta lur edo lokalen jabeak, okupatzaileak edo pilaketaren arduradunek erretiratzeari uko edo kontra egiten badiote.

b) Betearazpen aginduak, eraispenak, konponketak, urbanizazio pribatuen exekuzioak, kolektoreen garbiketa, eta orokorki Udalaren Ordenantza nahiz erabakiak betetzeko ordezko betearazpenen eginbideak.

c) Herritar soilek eragindako Udaltzaingoaren zerbitzu bereziak.

b) Interesatuek berek eragiten dituzten zerbitzuek, eta bereziki beren mesederako direnek, eta bai ere ondasunak berreskuratzeko larritasunagatik edo ordena publikoa, segurantza, osasungarritasuna, edo higienea direla medio derrigor eman beharrekoak direnek, horiek guztiek ordainarazpena sortzea ekarriko dute nahiz eta zerbitzua ez izan interesatuek eskatua.

3. artikulua. Udalak zilegi izanen du, nolanahi ere, enpresa pribatu batekin kontratatzea, ordenantza honek aipatzen dituen zerbitzuak egiteko. Larrialdiko kasuetan, eta kontratazio arautegiak agintzen duenaren arabera, udal zerbitzuek zilegi izanen dute zuzenean kontratatzea enpresen, teknikari eskudunen eta bertze bitarteko batzuen zerbitzuak, eta gero Alkatetzari edo Udalbatzari horren berri ematea.

Tasaren sortzapena.

4. artikulua. Zerga ordaindu beharra, zerbitzua egiten den momentu berean sortzen da, eta zilegi da konturako nahiz zatikako kitapenak ordaintzeko eskatzea.

Subjektu pasiboa.

5. artikulua. Modu solidarioan pagatzera behartuta daude legez erantzun beharra duten pertsona natural nahiz juridikoak, hurrengook, alegia:

a) Zerbitzua eman beharra eragiten duten ondasunen jabe edo egintzen erantzuleak edo haren onura jasotzen dutenak.

b) Halakorik izaten bada, maizter edo erabiltzaileak, edozein titulu dela bide.

c) Espresuki egindako betearazpen erabaki edo agindu baten ondorioz erantzule ateratzen direnak.

Zerga-oinarria.

6. artikulua. Honako hauek dira ordainarazpen honen zerga-oinarri:

a) Betearazpen agindua: eginkizun dagoen obrari egin behar zaion baloraziotik heldu dena izanen da.

b) Ordezko betearazpena: egin den betearazpenaren kostu osotik heldu dena.

Kudeaketa arauak.

7. artikulua. Udalak, obrak egiteko, zilegi izanen du kautelazko likidazioak formulatzea tasen zenbateko kalkulatuaren arabera, aldez aurretik, eta bai hura ordainarazi eta bildu ere Ordenantza fiskal orokorrean agintzen den gisara. Obrak burututakoan, tasak likidatuko dira eta soberakinik bada, eskatu edo bihurtuko dira.

Zilegi izanen da kautelazko likidazio horiek erantzulen artean zatitu edo banatzea, edo erabiltzaile nahiz errentari gisa borondatez kostuaren zati proportzional bat beren gain hartu nahi dutenen artean.

Arau-hausteak eta zehapenak.

8. artikulua. Tasa honen aplikaziotik ateratzen den likidazioaren zenbatekoa goiti-beheiti, subjektu pasiboak erantzun beharko du irekitzen ahal den espediente zehatzailetik sor daitezkeen zehapenen aurrean, hori guztia Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legean ezarritakoa betez.

TARIFEN ERANSKINA

I. epigrafea._Betearazpen aginduak

_Karga-tasa izanen da zerga oinarriaren ehuneko 1.

II. epigrafea._Ordezko betearazpenak.

_Ehuneko 125eko tasa ezarri da.

ERABILERA PUBLIKOKO LURRETAN ZANGAK, LAGINKETAK ETA ZULOAK IREKI ETA EREMU PUBLIKOKO ZORUAN EDO ESPALOIETAN EDOZEIN MUGIMENDU EGITEKO TASAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA FISKALA

8. ordenantza

Oinarria.

1. artikulua. Ordainarazpen hau ezarri da Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Legearen Lehenengo Tituluko IV. kapituluko 7. atalean xedatutakoaren arabera eta lege bereko 12. artikuluan jasotzen den baimenari jarraituz.

Zergapeko egintza.

2. artikulua. Zergapeko egintza da toki erakundearen erabilera publikoko lurretan, toki erakundearen errepide, bide eta gainontzeko eremu publikoak barne, zangak, laginketak eta zuloak irekitzea, tutueria, hodiak eta bertzelako instalazioak jarri eta konpontzeko, bai eta eremu publikoan zorua edo espaloiak kentzeagatik ere.

Ordaindu beharra.

3. artikulua. Zergak ordaindu beharra toki entitatearen jabari publikoaren erabilera pribatiboa edo aprobetxamendu berezia hasten denean sortzen da.

Nork ordaindu behar.

4. artikulua. Tasa ordaintzera beharturik daude, zergadunak diren aldetik, pertsona fisiko zein juridikoak eta, nortasun juridikorik ez izanik ere, unitate ekonomikoa edo ondare berezia osatzen duten entitateak, baldin eta ordenantza honetako 2. artikuluan aurreikusitako kasuetako bati jarraikiz, toki entitatearen jabari publikoa beren alde erabili edo ustiatzen badute edo hari onura ateratzen badiote.

Oinarriak, tasak eta tarifak.

5. artikulua. Tasa aurkitzeko oinarritzat hartuko da egin beharreko aprobetxamendua gauzatu ahal izateko mugitu edo ireki beharreko toki entitatearen jabari publikoko azalera.

Ordaindu behar den tasaz gain, ordaintzeko obligazioa dutenek ordaindu beharko dute lanaren ondorioz jabari publikoan eragiten den kalteari dagokion zenbatekoa, tarifen eranskinean ageri denaren arabera.

Hornidurako zerbitzu publikoak ustiatzen dituzten enpresek egindako aprobetxamendu bereziak zein erabilera bereziari dagozkien tasak horren gaineko ordenantza fiskalak edo horiek arautzeko udal erabakiek gobernatuko dituzte.

Ondasunak eta instalazioak berreraiki, birrezarri edo konpontzea.

6. artikulua. Ordaintzeko obligazioa duenak aprobetxamendua egin den tokietako ondasun eta instalazioak berreraiki, birrezarri eta konpondu beharko ditu.

7. artikulua. Konponezinak diren kalteak egiten badira, interesatuak ordaindu beharko ditu. Udal teknikariek zehaztuko dute kalte-ordainaren zenbatekoa, desegindako gaiek balio dutenaren edo kaltetutakoaren balio galeraren arabera, aplikagarri den legeriari jarraikiz.

8. artikulua. Aurreko artikuluetan ezarritakoaren ondorioetarako, ordaintzeko obligazioa duenak gordailu bat egin beharko du, lehenik eta behin, zanga behar bezala betetzeko erabiliko dena eta, behar izanez gero, zoladura emateko, eta pasabideen kasuan, hurrengo batean berreraikitzeko, hala nola konponezinak gerta daitezkeen kalteak ordaintzeko.

Gordailua lotu daiteke indarra duen arautegia haustearekin edo lizentziaren baldintzekin. Gordailua berreskuratu ahal izateko adostasun txostena beharko da, indarra duen arauteriak eta lizentzia hartzeko baldintzak hertsiki bete eta lurzorua behar bezala konpondu dela egiaztatzen duena.

9. artikulua. 1. Pasabideak egiterakoan gordailuak eratu, handitu eta itzultzeko gaietan, "Eremu publikoetako espaloietan eta erreserbatutako lekuetan barna ibilgailuak pasatzeko lizentziei buruzko tasak arautzen dituen ordenantza fiskalak" xedatutakoari jarraituko zaio.

2. Ordenantza honen xede diren gainerako aprobetxamenduetan, aipatu gordailu horien zenbatekoak aprobetxamendurako baimendutako azaleraren arabera zehaztuko dira, betiere tarifen eranskinean ageri denari jarraikiz.

Kudeaketa arauak.

10. artikulua. Edozein arrazoi dela medio, tokiko erabilera publikoko lurretan, zangak, laginketak edo zuloak ireki edo zoladura edo espaloiak kendu nahi dituen pertsona natural edo juridikoak, behar den baimena eskatuko dio Udalari, eta horretarako "Hirigintza Prozedurari buruzko Ordenantzak eta Urbanizazio Ordenantza" izenekoetan eskatutako baldintzak bete beharko ditu eta, hala egokitzen bada, "Eremu publikoetako espaloietan eta erreserbatutako lekuetan barna ibilgailuak pasatzeko lizentziari buruzko ordenantza" izenekoan eskatutakoa ere bete beharko ditu.

11. artikulua. Lizentziak ematen diren unean behar diren tasak ordaindu beharko dira. Pasabideak egiten direnean, lizentziaren eraginkortasuna lotua geldituko da espaloia zeharkatzeko baimenari.

12. artikulua. Baimenak indarra galduko du hura eman eta sei hilabetetan ez badira obrak hasi edo ezarri epean ez badira bukatu.

TARIFEN ERANSKINA

Ordenantza fiskal honetan aplikatuko diren tarifak honako hauek dira:

I. epigrafea._Zangak irekitzea.

I.1. Zanga, laginketa edo zuloaren metro lineal bakoitzeko: 19,34 euro.

I.2. Zanga, laginketa edo zulo bat irekitzeko beharrezkoa bada ibilgailuei pasabidea galaraztea, bai osorik bai norabide bat edo bide edo gune zabal samarra itxiz, aitzineko epigrafeetako tarifak ehuneko 20 igoko dira.

II. epigrafea._Ibilgailuen pasabideak, karga-ahoak, aireztapenak, lukanak, kalapatxak egin edo deuseztatzea eta zoladuran edo espaloietan edozein mugimendu egitea.

Metro lineal bakoitzagatik, alderik handienean: 19,34 euro.

_Kalte-ordainak, zangak, laginketak edo zuloak irekitzeagatik.

II.1. Zanga, laginketa edo zuloaren zabalera metro lineal bat baino txikiagoa bada, luzeran metro bakoitzak honenbertzeko sortzapena izanen du:

II.1.1. Harrizko zoladura den lekuetan: 42,12 euro.

II.1.2. Zoladura orokorra den lekuetan: 21,11 euro.

II.1.3 Zola eman gabeko lekuetan: 3,54 euro.

II.2. Zanga, laginketa edo zuloaren zabalera metro lineal batekoa edo handiagoa denean, metro karratu bakoitzak honenbertzeko sortzapena du:

II.2.1. Harrizko zoladura den lekuetan: 63,34 euro.

II.2.2. Zoladura orokorra den lekuetan: 31,62 euro.

II.2.3 Zola eman gabeko lekuetan: 5,30 euro.

_Fidantzak, zangak, laginketak edo zuloak irekitzeagatik.

II.3. Zanga, laginketa edo zuloaren zabalera metro lineal bat baino txikiagoa bada, luzeran metro bakoitzak honenbertzeko sortzapena izanen du:

II.3.1. Harrizko zoladura den lekuetan: 175,86 euro.

II.3.2. Zoladura orokorra den lekuetan: 120,85 euro.

II.3.3. Zola eman gabeko lekuetan: 69,37 euro.

II.4. Zanga, laginketa edo zuloaren zabalera metro lineal batekoa edo handiagoa denean, metro karratu bakoitzak honenbertzeko sortzapena du:

II.4.1. Harrizko zoladura den lekuetan: 212,00 euro.

II.4.2. Zoladura orokorra den lekuetan: 143,73 euro.

II.4.3. Zola eman gabeko lekuetan: 80,96 euro.

IBILGAILUAK ESPALOIETAN BARNA SARTZEKO, ETA APARKAMENDU ESKLUSIBORAKO EDO GELDITZEKO LEKUA NAHIZ EDOZEIN MOTATAKO SALGAIEN ZAMALANAK EGITEKO EREMU PUBLIKOA ERRESERBATZEKO TASAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA FISKALA

9. ordenantza

Oinarria.

1. artikulua. Ordainarazpen hau ezarri da Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Legearen Lehenengo Tituluko IV. kapituluko 7. atalean xedatutakoaren arabera eta lege bereko 12. artikuluan jasotzen den baimenari jarraituz.

Zergapeko egintza.

2. artikulua. Zergapeko egintza da espaloietan barna ibilgailuak sartzea eta aparkamendu esklusiborako lekua nahiz edozein motatako salgaien zamalanak egiteko edo ibilgailuak gelditzeko eremu publikoa erreserbatzea.

Ordaindu beharra.

3. artikulua. Tasa urtero urtarrilaren 1ean sortuko da, eta zergaldia urte naturala izanen da, salbu eta erabilera pribatiboa edo erabilera berezia urte hartan hasi edo bukatu egin den kasuetan, orduan zergaldia horren arabera moldatuko baita eta kuota hainbanatuko.

Erabilera edo aprobetxamendua urte naturala hasi eta gero egiten bada, seihileko osoaren tasa ordaindu beharko da.

Nork ordaindu behar.

4. artikulua. Tasa ordaintzera beharturik daude, zergadunak diren aldetik, pertsona fisiko zein juridikoak eta, nortasun juridikorik ez izanik ere, unitate ekonomikoa edo ondare berezia osatzen duten entitateak, baldin eta Ordenantza honetako 2. artikuluan aurreikusitako kasuetako bati jarraikiz, herriko jabari publikoa beren alde erabili edo ustiatzen badute edo hari onura ateratzen badiote.

Ibilgailuak espaloietan zehar sartzeko aprobetxamendu bereziko kasuetan, zergadunaren ordezko izanen dira ibilgailuendako sarrera horien sarbide diren finka eta lokalen jabeak. Halaber, azken hauek zilegi izanen dute dagokien onuradunei kuotak ordainaraztea.

Hornidurako zerbitzu publikoak ustiatzen dituzten enpresek egindako erabilera pribatibo edo aprobetxamendu bereziengatiko tasak dagokien ordenantza fiskalak edo aplikagarri diren udal erabakiek aginduko dituzte.

Oinarriak, tasak eta tarifak.

5. artikulua. 1. Espaloien barnako pasabideko aprobetxamenduaren kasuan, ordenantza fiskal honen eranskinean ezarritako tarifak aplikatzeko oinarria zehaztuko da erabilitako pasabidearen zabalera, gutxienez 6 metrokoa izanen dena, plaza kopurua eta kalearen kategoria fiskala kontutan hartuta, kasuan kasuan.

2. Lekua erreserbatzen denean, erreserbatutako lekuaren luzera eta kalearen kategoria fiskala hartuko dira oinarri.

6. artikulua. Kargaren tarifak ordenantza fiskalaren eranskinean agertzen dira.

Kudeaketa arauak.

7. artikulua. Lizentziak emateko onesten den arauan xedatutakoak arautuko du lizentzietarako baimena.

8. artikulua. Ibilgailuen pasabidea espaloietan barna erraztu ahal izateko lanak egin behar direnean eta zoladura nola edo hala mugitu, pasabidea burutzeko behar den lizentzia eskatu beharko da une berean eta "Erabilera publikoko lurretan zangak, laginketak eta zuloak ireki eta eremu publikoko zoruan edo espaloian edozein mugimendu egiteko tasak arautzen dituen ordenantza fiskalean" ezarri prezio publikoak eta fidantzak ordaindu.

Etxebizitzetako edo lurpeko garajeen kasuan, administrazio kontzesioak eta planeamenduan garajeetako aurreikusitako lurzatiak direnean, ez da beharrezkoa izanen fidantzarik zintarriak birjartzeko, kasu hauetan zintarriak apaldua egon behar du eraikuntza zutik dagoen bitartean.

Pasabidea egiteko lizentzia eman ahal izateko pasabide horrek baimena izan beharko du eta tasak ordaindu eta gordailua egin beharko dira.

Gordailua lotu daiteke indarra duen arautegia haustearekin edo lizentziaren baldintzekin. Gordailua berreskuratu ahal izateko, Udaltzaingoaren eta kasuan kasuko zerbitzu teknikoen txostena beharko da, segurtasun eta trafiko arauak eta lizentzia hartzeko baldintzak bete eta lurzorua behar bezala konpondu duela egiaztatzen duena.

9. artikulua. Espaloietan barna ibilgailuak sartu eta lekua gordetzeagatiko lizentziak emanik, Aldizkako Zergen Departamentu Kudeatzaileak behar den Zentsuan sartuko ditu titularrak.

10. artikulua. Seinalatzeko diskoak Udalak emanen ditu III. epigrafean ezarritako tasa ordaindu ondoren, eta lizentziaren titularraren eginkizuna izanen da disko horiek jarri, mantendu, behar izanez gero berriro jartzea, eta erabilera edo aprobetxamendua bukatutakoan kentzea.

11. artikulua. Lizentziaren titularrak erabilera edo aprobetxamendua bukatu eta gero zentsuan baja ematera beharturik daude, eta zintarria eta espaloia lehengo hartara bueltatzera. Era berean, seinalatzeko diskoak ere kendu beharko dituzte. Bertzela bada, ulertuko da aprobetxamenduak jarraitzen duela, zintarria eta espaloia lehengora bueltatu eta diskoak kendu arte.

12. artikulua. Ikuskaritzako Udal Zerbitzuek eta Udaltzaingoak pasabide lizentziarik gabe aprobetxamendu hori jasotzen duten egoitza edo lekurik ikusten badute horien berri emanen diote Udalari.

TARIFEN ERANSKINA

I. epigrafea._Ibilgailuen sarbidea.

I.1. Etxebizitzei lotutako garajeak, metro lineal bakoitzeko, urtean:

_1-5 ibilgailu: 29,12 euro.

_6-10 ibilgailu: 47,84 euro.

_11-25 ibilgailu: 83,20 euro.

_26-50 ibilgailu: 126,88 euro.

_51-100 ibilgailu: 150,80 euro.

_101-150 ibilgailu: 187,20 euro.

_150 ibilgailutik goiti: 253,76 euro.

I.2. Garaje pribatuak, merkataritza edo industriarako ibilgailuendako, metro lineal bakoitzeko, urtean:

_1-5 ibilgailu: 33,28 euro.

_6-10 ibilgailu: 54,08 euro.

_10-25 ibilgailu: 92,56 euro.

_26-50 ibilgailu: 141,44 euro.

_50 ibilgailutik goiti: 167,44 euro.

Auto-omnibusen kasuan ibilgailu bat 10 toki edo zatiki bezala kalkulatuko da, eta kamioi eta atoien kasuan gehieneko karga bi tona metriko edo zatiki gisa.

I.3. Ibilgailuak konpondu, garbitu edo haien olioa aldatzeko lantegiak, edozein eratakoak direla ere, hornitegiak eta erakustokiak, metro lineal bakoitzeko, urtean: 150,00 euro.

I.4. Garaje publikoak, metro lineal bakoitzetik, urtean:

_50 ibilgailu bitarte: 162,24 euro.

_50 ibilgailutik goiti: 209,04 euro.

I.5. Orduka aparkatzea ahalbidetzen duten lizentziak, aparkatzeko debekua dakartenak: I.1, I.2, I.3 eta I.4 epigrafeei dagozkien tarifak aplikatuko dira, ehuneko 25 merkeago.

II. epigrafea._Lekua erreserbatzea.

II.1. Gau eta eguneko erreserba: metro lineal edo zatiki bakoitzeko, urtean: 76,96 euro.

II.2. Ordutegi mugatuko erreserba: metro lineal edo zatiki bakoitzeko, urtean: 57,72 euro.

II.3. Behin-behineko erreserba.

Inoiz egin beharreko obra edo jarduketa baterako erreserba egiteagatik, aurreko epigrafeetan finkatutako prezio publikoa proportzionalki zatituko da erabileraren arabera. Nolanahi ere, gutieneko eskubideak ordaindu beharko dira, hain zuzen ere, 37,44 euro.

Txandakako aparkatzeko debekua duen kale bateko bi espaloietan baimendurik badago erreserba egitea, tarifa luzera handiena duen aldearen neurriak azterturik finkatuko da.

III. epigrafea._Seinalatzeko diskoak.

III.1. Pasabideak seinalatzeko diskoak, 26,00 euro.

HERRIKO JABARI PUBLIKOKO LURZORU, HEGALKIN ETA ZORUPEAREN ERABILERA PRIBATIBO EDO APROBETXAMENDU BEREZIEN TASAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA FISKALA

10. ordenantza

Oinarria.

1. artikulua. Ordainarazpen hau ezarri da Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Legearen Lehenengo Tituluko IV. kapituluko 7. atalean xedatutakoaren arabera eta lege bereko 12. artikuluan jasotzen den baimenari jarraituz.

Zergapeko egintza.

2. artikulua. Zerga honen gaia dira herriko jabari publikoko lurzoru, hegalkin eta zorupearen erabilera pribatibo edo aprobetxamendu bereziak, hala nola:

a) Erabilera publikoko zorupea okupatzea.

b) Erabilera publikoko lurrak salgai, eraikuntzako material, hondakin, hesi, puntel, euskarri, aldamio edo gisako instalazioen bidez okupatzea.

c) Pisuetako burdinsareak, soto edo sotoarteei argia, aireztapena, pertsonen sarbidea edo gaien sarrera eman ahal izateko herriko edozein eremu publikoko zoru edo zorupean kokatutako lukana, arnasbide, ate, karga-aho edo gisako elementuak, bai eta argi-sare publikotik egindako hartunea ere.

d) Herriko edozein eremu publikoko hegalkina ukitzea, eraikinak ixteko elementu, terraza, behatoki, balkoi, markesina, olana edo gisako instalazioekin, eremu publikoaren gainean dauden edo fatxadaren lerrotik ateratzen diren hegalkinak, eta balkoi eta terrazak kristalez ixtea.

e) Herriko eremu publiko edo jabari publikoko bertzelako lurretan edo haien hegalkinean kokatuta dauden hariak, hodiak eta galeriak, argi indarra, ura, gasa edo bertze edozein fluido eramateko; kableak, horma-besoak, lotura, banaketa edo erregistrorako kaxak, transformadoreak, burni-barrak, baskulak, aldamioak eta gisakoak; eta salmenta automatikorako tresnak eta gisakoak.

f) Irabazteko xedearekin mahaiak, kadirak, tribunak, oholtzak edo haien gisako bertzelako elementuak jarriz erabilera publikoko lurrak okupatzea.

g) Eremu publikoan kioskoak jartzea.

h) Erabilera publikoko lurretan kokatutako postu, barraka, saltoki, ikuskizun eta jolaskizunak jartzea, bai eta kalez kaleko industriak eta zinema filmaketa ere.

i) Portada, erakusleiho eta beirarasak.

j) Erregaiaren deposituak eta hornigailuak eta, oro har, erabilera publikoko lurretan kokatutako artikulu edo salgaiak.

k) Herriko jabari publikoko lurrak okupatzen dituzten edo hiriko errepide edo eremu publikoetatik ikusgarri diren iragarkiak jartzea.

l) Lur, eraikin edo hesiei eusteko hormak, behin betikoak zein behin-behinekoak, herriko eremu publikoetan.

m) Azienda herriko eremu publiko edo jabari publikoko lurretan barna igarotzea.

Ordaindu beharra.

3. artikulua. Zerga hauek ordaindu beharra erabilera pribatiboa edo aprobetxamendu berezia hastean sortzen da, eta aurretik behar den baimena eskatu behar da.

Udalaren nahitaezko lizentziarik aurretik izan gabe erabilera edo aprobetxamendua hasten bada, ordenantza fiskal honetan ezarritako tasa pagatzeak ez ditu izandako erabilera edo aprobetxamenduak legeztatuko eta kalte-ordainik eman gabe instalazioak kentzeko agindu daiteke.

Ordenantza honen xede diren erabilera edo aprobetxamenduak tasaren aldikako sortzea agintzen duten kasuetan, tasa urtero urtarrilaren 1ean sortuko da, eta zerga aldia urte naturala izanen da, salbu eta erabilera pribatiboa edo erabilera berezia urte hartan hasi edo bukatu egin den kasuetan, orduan zerga aldia horren arabera moldatuko baita eta kuota hainbanatuko, hiruhileko naturaletan, barne delarik hasiera edo bukaerakoa, zer behar duen.

Nork ordaindu behar.

4. artikulua. Tasa ordaintzera beharturik daude, zergadunak diren aldetik, pertsona fisiko zein juridikoak eta, nortasun juridikorik ez izanik ere, unitate ekonomikoa edo ondare berezia osatzen duten entitateak, baldin eta, herriko jabari publikoko lurzoru, hegalkina eta zorupearen erabilera pribatibo edo aprobetxamendu berezia egiten badute, edo hari onura ateratzen badiote.

Eremu publikoan paratzen diren edukiontzien kasuan, lizentziaren titular edo aprobetxamenduaz baliatzen direnez gain, zaborrontzien jabeek eta etxegileek ere ordaindu beharko dute.

5. artikulua. Hornidurako zerbitzu publikoak ustiatzen dituzten enpresek lurzoruan, hegalkinean eta zorupean egindako erabilera edo aprobetxamenduen tasak horien gaineko ordenantza fiskalen edo aplikagarri diren udal erabakien menpe egonen dira.

Oinarriak, tasak eta tarifak.

6. artikulua. Tarifak aplikatzeko oinarria zehaztuko da aprobetxamenduaren iraupenaren eta okupatutako eremu publikoaren azaleraren arabera.

7. artikulua. Tarifak ordenantza honen eranskinean zehazten dira.

Lizitazio publikoko prozedurak erabiltzen direnean, tasaren zenbatekoa zehazteko, kontzesioa, baimena edo adjudikazioa zein proposamenentzat egiten den, haren arabera finkatuko da.

Kudeaketa arauak.

8. artikulua. Erabilera pribatiboak edo aprobetxamendu bereziak berekin dakartenean herriko jabari publikoaren suntsiketa edo narriadura, onuraduna aipatu horiek berreraiki edo konpontzeko gastuen kostua ordaintzera beharturik dago, bai eta aurretik zenbateko hori gordailutako uztera ere.

Gordailu hori ukituta gerta daitezkeen ondasun eta instalazio guztien balioaren arabera finkatuko da, hura zenbakietara ekartzeko udal teknikariak txostena aldez aitzinetik eginda.

Eremu publikoa edukiontziekin okupatzen bada, eremu publikoan edukiontziak paratzeari buruzko Ordenantzan ezarritako zenbatekoei jarraikiz finkatuko da gordailua.

Gordailua lotu daiteke indarra duen arautegia haustearekin edo lizentziaren baldintzekin. Fidantza itzultzeko beharrezkoa izanen da aldez aurreko txostena, non indarra duen arautegia eta lizentziaren baldintzak hertsiki bete eta zoladura behar bezala konpontzen den islatuko baita.

9. artikulua. Erabilera dela eta sortutako kalteak konponezinak badira, onuradunak desegindako gaiek zenbait balio duten edo kaltetutakoen baliogalera norainokoa den, horrenbertze emanen dio ordainetan Udalari. Bereziki konponezintzat hartuko diren kalteak interes artistiko edo historikoa duten monumentuetan eta 20 urte baino gehiagoko zuhaitzetan egindakoak izanen dira.

Lehenik eta behin fidantzek kalte-ordain horiek estaliko dituzte.

10. artikulua. 1. Ordenantza honetan araututako tasei lotutako aprobetxamenduek behar den errolda edo zentsua izanen dute ohikoak eta etengabeak badira. Tasa sei hilabetetik behin ordaindu beharko da, Ordenantza Fiskal Orokorrean ezarritako epe eta baldintzetan.

2. Erabilerak edo aprobetxamenduak lizentziarik behar ez badute, aurretik dagokien kuota ordaindu beharko da. Horrela izanez gero txartela jaso beharko da, behar bezala datatua, horretarako izendatzen diren langileen eskutik.

3. Gainerako kasuetan, likidazioa dagokion bulegoan eginen da. Tasa lizentzia edo kontzesioa eman dela jakinarazi baino lehenago ordainduko da, erabilera edo aprobetxamenduaren epea zehazki finkaturik dagoenean. Hala ez bada, pagamendua erabilera edo aprobetxamendua amaitutakoan eginen da, hau da, partikularrak Udalari bukatu dela jakinarazten dionean.

Erabilera edo aprobetxamendua sasoi osorako ematen bada, prezio publikoa ordaintzen ahal da hiruhilabeteka eta horiek iragandakoan. Ez da eginen hiruhilekoaren likidazioa erabilera edo aprobetxamenduari uko egiten bazaio hiruhileko hori hasi baino gutienez hilabete bat lehenago.

4. "Mahai, kadira eta mahaitxoak" izeneko 1. Epigrafeari dagokionean, Udalak baimena bere osotasunean balio gabe utzi edo aldi baterako ken dezake arrazoi bidezko, obra, konponketa, eta abarrik badago, eta kobratutako tasaren zati proportzionala soilik itzultzera behartuta dago.

TARIFEN ERANSKINA

I. epigrafea._Zoruaren aprobetxamendu bereziak.

I.1. Mahaiak, kadirak, mahaitxoak, metro karratu edo zatiki bakoitzeko, urtean: 34,63 euro.

I.2. Bertzelako aprobetxamenduak:

a) Edukiontziak, aldamioak, hesiturak eta jarduera ekonomikoa ez den bertze edozer paratzeagatik, 10 metro karratu edo zatiki bakoitzeko:

_Egunean: 1,19 euro.

b) Jarduera ekonomikoetarako aprobetxamenduak erabiltzeagatik, 10 metro karratu edo zatiki bakoitzeko:

_Egunean: 1,80 euro.

I.3. Karabana, atoi eta automobilak ez diren gainerako ibilgailuak, bereziki baimentzen direnean, tasa ordaintzeak baimena dagoela erran nahi ez badu ere. 0,97 euro.

II. epigrafea._Hegalkineko aprobetxamendu bereziak.

_10 metro karratu edo zatiki bakoitzeko, egunean: 0,59 euro.

III. epigrafea._Zorupeko aprobetxamendu bereziak.

_Gasa banatzeko sare nagusien instalazio eta aprobetxamenduengatik izanen den gutieneko kuota, metro lineal bakoitzeko eta urtean: 6,02 euro.

_Bertzelako aprobetxamenduak, 10 metro karratu edo zatiki bakoitzeko:

-Egunean: 0,92 euro.

-Paratutako biltontzi bakoitzagatik, urtean: 1.300,00 euro.

IV. epigrafea._Gutieneko eskubideak.

Aurreko epigrafeetan azaldutakoak direla eta, ordaindu beharreko zenbatekoak ondoko kopuruetara iristen ez direnean, ondotik aipatzen diren gutieneko zenbateko hauek ordainduko dira:

_Aldamioak: 41,60 euro.

_Hesiak: 41,60 euro.

_Bertzelako aprobetxamenduak: 41,60 euro.

HORNIDURAKO ZERBITZU PUBLIKOAK USTIATZEN DITUZTEN ENPRESENDAKO HERRIKO JABARI PUBLIKOKO LURZORU, HEGALKIN ETA ZORUPEAREN APROBETXAMENDU BEREZIEN TASAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA FISKALA

11. ordenantza

Oinarria.

1. artikulua. Ordainarazpen hau ezarri da Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Legearen Lehenengo Tituluko IV. kapituluko 7. atalean xedatutakoaren arabera eta lege bereko 12. artikuluan jasotzen den baimenari jarraituz.

Zergapeko egintza.

2. artikulua. Zergagaia dira herriko jabari publikoko lurzoru, hegalkin eta zorupearen erabilera pribatibo edo aprobetxamendu bereziak, hala nola hariak, hodiak eta galeriak, argi indarra, ura, gasa edo bertze edozein fluido eramateko; lineetarako zutoinak; kableak, horma-besoak, lotura, banaketa edo erregistrorako kaxak, transformadoreak, burdin-barrak, baskulak eta gisakoak, betiere herritar guztiei edo ugariri eragiten dieten horniduren zerbitzu publikoen enpresa ustiatzaileek egiten badituzte.

Ordaindu beharra.

3. artikulua. Tasa urtarrilaren 1ean sortuko da urtero, eta zergaldia urte naturala izanen da, salbu eta erabilera pribatiboa edo aprobetxamendu berezia urte hartan hasi edo bukatu egin den kasuetan, orduan zergaldia horren arabera moldatuko baita eta berdin kuota hainbanatuko.

Nork ordaindu behar

4. artikulua. Enpresak tasa ordaintzera beharturik daude, zergadunak diren aldetik, baldin eta, herriko jabari publikoko lurzoru, hegalkin eta zorupearen erabilera pribatibo edo aprobetxamendu berezia egiten badute, edo hari onura ateratzen badiote, hornidurako zerbitzu publikoak ustiatzeko.

Oinarriak, tasak eta tarifak

5. artikulua. Enpresa horiek udal mugapean urtero eskuratzen duten fakturaziotik heldu den dirusarrera gordina, horra zerga-oinarria.

6. artikulua. Aplikatuko den tasa ehuneko 1,5 da hornidurako zerbitzu publikoen enpresa ustiatzaileek eskuratzen dituzten dirusarrera gordinen gainean.

Tasa hauek bateragarri izanen dira toki erakundeen eskumeneko zerbitzuak edo jarduerak egiteagatik ezar daitezkeenekin. Aipatu enpresek izan beharko dute haien subjektu pasiboak.

Kudeaketa arauak.

7. artikulua. Hornidurako zerbitzu publikoak ustiatzen dituzten enpresek erabilera pribatibo edo aprobetxamendu bereziren bat egin behar dutenean, hori egiteko behar den lizentzia eskatu beharko dute.

8. artikulua. Erabilera edo aprobetxamendu hori egin ahal izateko obra egin behar denean, enpresek behar den obra lizentzia eskatu beharko dute.

9. artikulua. Erabilera pribatiboak edo aprobetxamendu bereziak berekin ekar dezaketenean herriko jabari publikoaren suntsiketa edo narriadura, onuraduna, behar den tasaren ordainketa ukatu gabe, aipatu horiek berreraiki edo konpontzeko gastuen kostu osoa ordaintzera beharturik dago, bai eta aurretik zenbateko hori gordailutako uztera ere.

Gordailu hori ukituta gerta daitezkeen ondasun eta instalazio guztien balioaren arabera finkatuko da, hura zenbakietara ekartzeko udal teknikariak txostena aldez aitzinetik eginda.

Enpresek aprobetxamenduak nola edo halako jarraikortasun eta aldiorotasun batez egiten badituzte, kudeaketa administratiboa erraztu ahal izateko, gordailu oso bat ezar dezaten itun daiteke, itunean ezarri aldietan ikuskatu eta aipatu aldietan aprobetxamendu horietan ustezko kalteen arabera haien zenbatekoa atera ahal izateko.

Gordailua lotu daiteke indarra duen arautegia haustearekin edo lizentziaren baldintzekin. Fidantza itzultzeko beharrezkoa izanen da aldez aurreko txostena, non indarra duen arautegia eta lizentziaren baldintzak hertsiki bete eta zoladura behar bezala konpontzen den islatuko baita.

10. artikulua. Tasa ordaintzera beharturik dauden hornidurako zerbitzu publikoak ustiatzen dituzten enpresek hiruhilero aurkeztu beharko dute, udalerrian, erdietsi dirusarrera gordinen aitorpena. Dirusarrera horiek aurreko hiruhilekoari dagozkionak izanen dira.

Aipatu aitorpen horretan tasaren zenbatekoa kalkulatu beharko da, arau honetan ezarritakoaren arabera.

11. artikulua. Aitorpena aurkeztearekin batera, enpresek dagokien tasaren zenbatekoa Udaletxean berean edo horretarako ezarri erakundean sartu beharko dute.

UDALAREN HAUR ESKOLAKO ARRETA ETA LAGUNTZA ZERBITZUAK EMATEKO PREZIO PUBLIKOAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA

12. ordenantza

Oinarria.

1. artikulua. Ordainarazpen hau Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen Lehen tituluko III. kapituluaren 2. sekzioko 2. azpisekzioan xedatutakoari jarraikiz ezarri da, eta haren 28. artikuluko baimenaren babesean.

Ordaindu beharra.

2. artikulua. Udal Haurtzaindegiko zerbitzuez baliatzen diren adin txikikoen gurasoak, tutoreak edota legezko ordezkariak daude prezio publikoa ordaintzera behartuak.

Kudeaketa eta dirubilketa arauak.

3. artikulua. Hilabete osoetan eta aurretik ordaindu beharko da prezio publikoa, eta Udal Haurtzaindegian onartua izateko nahitaezko baldintza izanen da ordainagiria erakustea.

Tarifak aplikatzea.

4. artikulua. Zerga-oinarriaren zehaztapena:

a) Zerbitzuaren onura hartzen duen haur bakoitzaren kuota kalkulatzeko, ikasturtea hasi aurreko urteko P.F.E.Z.ren (aitaren, amaren eta adingabeko senideena) zerga-oinarria osatzen duten dirusarrerak hartuko dira kontuan.

P.F.E.Z. egitera beharturik ez bada, denboraldi horretan kontzeptu guztiengatik jasotako dirusarrera garbiak hartuko dira, eta horien behar adinako justifikazioa aurkeztu beharko da.

b) Dirusarrerak aurreko lerroaldean adierazi moduan aterata, kontutan hartu diren kide kopuruaren artean eginen da zatiketa.

5. artikulua. Tarifen kalkulua abuztuan eginen da, ikasturtea hasi baino lehen, eta haren iraupen osoan zehar aplikatuko dira (11 hilabete).

6. artikulua. Azken errenta aitorpena edo izandako dirusarrera gordin eta garbien agiriak aurkezten ez dituztenei, Udalak askietsita, Haur Eskolako kuota gorena aplikatuko zaie.

7. artikulua. Ordaindu beharreko kuotak (2004/2005 ikasturterako):

a) Haur bakoitzak hilean ordaindu beharko dituen kuotak, gehienez, honako hauek izanen dira:

_Eskola: 93,18 euro.

_Jantokia: 82,16 euro.

b) Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuak per capita errentako tarte bakoitzarentzat edota famili egoerarentzat ezartzen dituen hobariak aplikatuko dira.

c) Aurreko bi ataletako kuota horiek eguneratu eginen dira eskola urte bakoitzaren hasieran, Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuak ezartzen duenari jarraikiz.

ZERBITZUAREN ONURADUNAK HAUTATZEKO APLIKATU BEHARREKO BAREMOA

A._Lan egoera.

a) 20 puntu ondoko egoera hauetakoren batean daudenentzat:

_Halako familiak non aitak eta amak lanaldi osoan lan egiten duten (lanaldi erdia baino gehiago).

_Halako familiak non gurasoetako batek lan egiten duen lanaldi osoan eta bertzea ikasketa arautuak egiten ari den, lehentasuneko dedikazioa behar duen eguneko ordutegian, eta dedikazioa behar bezala frogaturik badago, edota langabezian baldin badago (egitan lan bila ari bada), hori ere behar bezala frogaturik izanik.

_Halako familiak non gurasoak, biak, ikasketa arautuak egiten ari diren, lehentasuneko dedikazioa behar duen eguneko ordutegian, eta dedikazio hori behar bezala frogaturik badago.

b) 15 puntu, ondoko egoera hauetako batean daudenentzat:

_Arestiko a) egoeran zehaztutako egoerak, baina dedikazio partziala izanik.

_Halako familiak non gurasoetako bat lanaldi osoan lanean edo ikasten ari den eta bertzea lanaldi partzialean.

c) 10 puntu, ondoko egoera hauetako batean daudenentzat:

_Aita edo ama lanean ari ez diren familiak.

B._Familiaren egoera ekonomikoa.

_12 puntu A: 0-2.249,99 euro urtero kide bakoitzetik.

_11 puntu B: 2.250-2.891,99 euro urtero kide bakoitzetik.

_10 puntu C: 2.892-3.525,99 euro urtero kide bakoitzetik.

_9 puntu D: 3.526-4.176,99 euro urtero kide bakoitzetik.

_8 puntu E: 4.177-4.819,99 euro urtero kide bakoitzetik.

_7 puntu F : 4.820-5.461,99 euro urtero kide bakoitzetik.

_6 puntu G: 5.462-6.739,99 euro urtero kide bakoitzetik.

_5 puntu H: 6.740-8.032,99 euro urtero kide bakoitzetik.

_4 puntu I: 8.033-9.317,99 euro urtero kide bakoitzetik.

_3 puntu: 9.318-10.602,99 euro urtero kide bakoitzetik.

_2 puntu: 10.603-11.887,99 euro urtero kide bakoitzetik.

_puntu 1 L: 11.888 pezetatik goiti urtero kide bakoitzetik.

C._Familiaren osaketa.

_6 puntu: tokia eskatzen den ikasturtean haur eskola berean senideren bat duten haurrak.

_5 puntu: 2 senide edo gehiagorendako tokia eskatzen bada.

_4 puntu: familia larria bada.

D._Aitaren edo amaren etxearen edo lantokiaren hurbiltasuna (gehienez ere 25 puntu).

_25 puntu: Antsoainen bizi diren eta erroldan sartuta dauden familiak (famili unitateak).

_5 puntu: aita edo ama Antsoainen lanean ari diren familiak.

E._Salbuespen egoerak.

_15 puntu (gehienez): Osasun eta Gizarte Zerbitzuen Batzordean kontuan hartuko dira egoera sozial larriak.

1. oharra: puntuazio berdina ateraz gero, lehentasuna emanen zaio per capita errenta tikiena duenari.

2. oharra: aita edo ama, eszedentzian egonik, 2004ko urriaren 15a baino lehen laneratzen denean ere lantzat hartuko da.

UDA-NEGUETAKO IGERILEKUAK, GUNE HIDROTERMALA ETA INSTALAZIO OSAGARRIAK ERABILTZEKO PREZIO PUBLIKOA ARAUTZEN DUEN ORDENANTZA

13. ordenantza

Oinarria.

1. artikulua. Ordainarazpen hau Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen Lehen tituluko III. kapituluaren 2. sekzioko 3. azpisekzioan xedatutakoari jarraikiz ezarri da, eta haren 28. artikuluko baimenaren babesean.

Ordaindu beharra.

2. artikulua. Igerilekuak, gune hidrotermala eta instalazio osagarriak erabiltzen dituztenak daude ordaintzera beharturik.

Ordaindu beharra.

3. artikulua. Igerilekuetarako, gune hidrotermalerako edo instalazio osagarrietarako sarbidea ematen duen sarrera edo udal baimena eskuratzen denean sortzen da ordaindu beharra.

Tarifak.

4. artikulua. Aplikatu beharreko tarifak ordenantza honen 1. eta 2. eranskinetan agertzen dira.

Kudeaketa arauak.

5. artikulua. Egun bateko balioa duten txartel edo sarrerak instalazioetan sartzeko unean luzatuko dira. Horretarako arau berezia izanen da instalazioetako dirubilketa zerbitzuei ordaintzea prezioa. Haiek luzatuko dituzte txartelak, ordainketaren frogagiriak izanen direnak.

6. artikulua. Instalazioak abonu bitartez erabili nahi dituztenek, abonu hori denbora mugarik gabekoa ala denboraldikoa izan, Udalak finkatzen duen moduan eta baldintzetan eskuratuko dute.

7. artikulua. Urtero Udalak erabakiko du noiz hasi eta noiz bukatuko den igerilekuen denboraldia, baita instalazio bakoitza zein ordutan ireki eta itxi ere. Instalazioak itxirik egonen dira urtean 15 egunetan, ikuskapen teknikoetarako.

Erabiltzeko arauak.

8. artikulua. Instalazioen barrenean diren bitartean, erabiltzaileek aldean eraman beharko dituzte txartelak eta arduradunei erakutsi eskatutakoan, bertzenaz kanpora bidaliko baitituzte.

9. artikulua. Instalazioetan sartzen diren guztiek men egin beharko diete funtzionamendu arauei; horiek ikusgai daude zentro bakoitzean. Beraz, instalazioen erabiltzaileek uneoro bete beharko dituzte portaera arauak eta instalazioa erabiltzekoak, ikusgai baitaude.

10. artikulua. Instalazioetan sartu ahal izateko nahitaez eduki beharko dira ordainduta tarifen eranskineko kuotak.

Udalak, ofizioz, baja ematen ahalko die instalazioen erabilpenean zortzi ordainagiri baino gehiago ordaindu ez dituzten erabiltzaileei, baja beraiek eskatu ez badute. Horrek ez du kenduko bajaren eguna arte sortu diren kuotak ordaintzeko beharra.

Arau-hausteak eta zehapenak.

11. artikulua. Las infracciones se tipifican en faltas leves, graves y muy graves.

12. artikulua. Arau-hauste arinak:

_Honako hauek dira arau-hauste arinak:

1. Esparruko instalazioak zuzen ez erabiltzea.

2. Behar bezalako zapatak ez erabiltzea bai berdeguneetan bai igerilekuen esparruan.

3. Jatea edo edatea horretarako eremuetatik kanpora.

4. Paperontziak, hautsontziak eta instalazioa garbi edukitzeko gainerako elementuak ez erabiltzea.

5. Esparrura sartzea bizikleta, triziklo, patin eta abarrekin, eta berdegunetara aulkiekin, aulkitxoekin eta niniendako kotxetxoekin, baimen espresurik izan ezean.

6. 7 urtetik beheitiko haurrak zaindu gabe edukitzea, arrisku egoerei kasurik egin gabe, hala nola ondoan heldurik ez dutela palastakoak ez diren igerilekuetan bainatzea.

7. Gune hidrotermalean 14 urtetik beheitiko haurrak zaindu gabe edukitzea.

8. Igerilekuan edo eremu hezeetan dutxatu gabe sartzea.

9. Urean hegatsak, uretako betaurrekoak eta flotagailu handiak erabiltzea. Orobat, jaurtitzen diren zerekin edo bertzeei traba egiten dietenekin jostatzea.

10. Neguko igerilekuan eta gune hidrotermalean bainatzeko txanorik gabe bainatzea.

11. Helduak palastako igerilekuan premiarik gabe gelditzea.

12. Palastako igerilekuan bainujantzirik edo pixoihalik gabe sartzea.

13. Palastako igerilekuaren barnean jatea edo jatera ematea.

14. Aldageletan edo igerilekuen esparruan erretzea.

15. Gainean gauzak ezarriz mahaiak eta aulkiak berehala erabiltzeko asmorik gabe okupatzea.

16. Aire zabaleko jantokia erabili ondoan zikin uztea.

17. Instalazioko langileek (begiraleek, sorosleek, udal langileek eta oro har mantentze lanetakoek) erabilera dela-eta egiten dituzten oharrei kasurik ez egitea.

18. Instalazioko edozein arau ez betetzea, arau-hauste larria edo oso larria ez denean.

13. artikulua. Arau-hauste larriak.

_Hauek dira arau-hauste larriak:

1. Kreditazio txartelaren titularra ez denak hura erabiltzea, hura galdu edo galtzeagatik salaketa dagoenean izan ezik. Txartelaren titularra izanen da arau-hauste honen erantzulea.

2. Egun berean bi arau-hauste arin egitea.

3. Instalazioan animaliak sartzea, zakur gidariak izan ezik.

4. Bainu hartzaileei traba egitea.

5. Basakerietan aritzea.

6. Horditurik edo edozein drogaren eraginpean bainatzea.

7. Bertze edozein arau ez betetzea, bertze erabiltzaileen edo arau-hauslearen beraren segurtasunari eragiten ahal badio, bereziki igerilekuak, bainu turkiarrak, hidromasajea, terma, presioko dutxak, jacuzzia eta aldagelak oker erabiltzeari dagozkion guztietan.

8. Instalazioko edozein higigarri edo higiezini kalte egitea.

9. Instalazioaren barnean ordena publikoa asaldatzea dakarren edozer egitea edo ez egitea.

10. Langile arduradunak eta instalazioan lan egiten dutenak iraintzea edo mendratzea.

11. Instalazioetan hordi itxura nabarmenean edo drogen eraginpean sartzea.

12. Eguneko erabilpenaren ondotik takilla itxirik uztea.

14. artikulua. Arau-hauste oso larriak.

1. Hutsegite larrien errepika.

2. Instalazioaren barnean bizikidetzari, ordenari eta segurtasunari bereziki eragiten dioten arau-hauste larriak.

3. Instalaziora sartzeko txartel edo giltzak faltsutzea.

4. Instalazioko materiala edo bertzeen ondasunak lapurtzea eta ebastea.

5. Instalazioaren erabiltzaileei edo bertako langileei erasotzea.

6. Instalazioaren barnean drogak saldu edo kontsumitzea.

7. Inor instalaziora edozein arma mota daramala sartzea.

8. Instalaziora sartzea horretarako aurreikusitako sarbideak erabili gabe.

Zehapenak.

15. artikulua. Arau-hausteak honela zehatuko dira:

a) Arinak:

_Lehen hutsegite arina, idatziz kargu hartzea.

_Bigarren hutsegite arina urte berean, egun baterako bidaltzea.

_Hirugarren hutsegite arina urte berean, aste baterako bidaltzea.

_Laugarren hutsegite arina urte berean arau-hauste larritzat hartuko da.

b) Larriak:

_Lehen hutsegite larria, hamabortz egunerako bidaltzea.

_Bigarren hutsegite larria urte berean, hogeita hamar egunerako bidaltzea.

_Hirugarren hutsegite arina urte berean arau-hauste oso larritzat hartuko da.

c) Oso larriak:

_Lehen hutsegite oso larria, hiru hilabeterako bidaltzea.

_Bigarren hutsegite oso larria urte berean, abonua galtzea.

TARIFEN 1. ERANSKINA

(Uda-neguetako igerilekua)

I. Epigrafea._Denbora mugarik gabe inskribatzen diren erabiltzaileen tarifak.

Molde honetara inskribaturiko jendeen kopuru handia dela-eta, Antsoaingo bizilagunek baizik ez dute eskatzen ahal erabiltzaile gisa inskribatzeko.

_Ondoko A eta B ataletako kuotak ordainduko dituzte:

A atala.

A.1. Banako inskripzio kuotak:

_18 urtetik goiti: 152,00 euro.

_14-17 urtekoak eta erretiratuak eta pentsiodunak: 114,00 euro.

_4-13 urtekoak: 76,00 euro.

A.2. Inskripzio kuota murriztuak (26 urtetik beheitiko familiako hirugarren kidetik aitzina)

_18 urtetik goiti.

-3. kidea: 114,00 euro.

-4. kidea: 76,00 euro.

-5. kidea eta hurrengoak: 38,00 euro.

_14-17 urtekoak.

-3. kidea: 85,50 euro.

-4. kidea: 57,00 euro.

-5. kidea eta hurrengoak: 28,50 euro.

_4-13 urtekoak.

-3. kidea: 57,00 euro.

-4. kidea: 38,00 euro.

-5. kidea eta hurrengoak: 19,00 euro.

B atala.

B.1. Urteko kuotak igerilekua erabiltzeko (banakoak):

_18 urtetik goiti: 131,04 euro.

_14-17 urtekoak eta erretiratuak eta pentsiodunak: 112,70 euro.

_4-13 urtekoak: 93,60 euro.

B.2. Urteko kuotak igerilekua erabiltzeko (murriztuak) (26 urtetik beheitiko 3. kidetik aitzina).

_18 urtetik goiti.

-3. kidea: 98,28 euro.

-4. kidea: 65,52 euro.

-5. kidea eta hurrengoak: 32,76 euro.

_14-17 urtekoak.

-3. kidea: 84,52 euro.

-4. kidea: 56,35 euro.

-5. kidea eta hurrengoak: 28,18 euro.

_4-13 urtekoak.

-3. kidea: 70,20 euro.

-4. kidea: 46,80 euro.

-5. kidea eta hurrengoak: 23,40 euro.

III. Epigrafea._Denboraldiko abonuak.

_18 urtetik goiti.

-Udako denboraldia: 78,00 euro.

-Neguko denboraldia: 186,10 euro.

_14-17 urtekoak, erretiratuak eta pentsiodunak.

-Udako denboraldia: 62,40 euro.

-Neguko denboraldia: 154,90 euro.

_4-13 urtekoak.

-Udako denboraldia: 46,80 euro.

-Neguko denboraldia: 123,70 euro.

III. Epigrafea._Eguneko sarrerak.

_18 urtetik goiti: 7,80 euro.

_14-17 urtekoak eta erretiratuak eta pentsiodunak: 5,20 euro.

_4-13 urtekoak: 3,20 euro.

IV. Epigrafea_Bertzelako zerbitzuak.

_Gimnasioa, urtean: 181,50 euro.

_Sauna, saio bakoitzeko: 0,70 euro.

_Karnetak luzatzea (galdu edo hondatzeagatik): 6,50 euro.

I. EPIGRAFEKO TARIFAK APLIKATZEKO ARAUAK

1. Erabiltzaile bakoitzak aipatu epigrafeko A eta B ataletatik dagozkion kuotak ordainduko ditu, ondoko arauei jarraituz.

2. Inskripzio kuotak behin bakarrik ordainduko dira, lehendabiziko 8 hiruhileko naturaletan.

3. Ezinbertzekoak salbu, oso-osorik ordainduko dira nahiz eta erabiltzailea baja izan ordaintzeko 8 epeak iragan baino lehen.

4. Inskripzio kuota ordainduta edukitzeak lehentasuna emanen du instalazioak erabiltzeko igerilekuen edukiera beteko balitz.

5. Igerilekuak erabiltzeko kuotak 4 epetan ordainduko dira, urteko 4 hiruhileko naturaletan.

Inskripzioa urtean zehar eskatzen bada, inskribatzeko unean ordainduko da hiruhileko horren kuota eta, gainerakoak, hiruhiletik behin.

Adin tarte bakoitzeko tarifetan agertzen diren kuotak dagokion adina betetzen den hiruhileko beretik hasiko dira osorik ordaintzen.

6. Betiere nahitaezko betebeharra izanen da banku batean helbideratzea behar diren kuotak kobratzeko.

7. Kuota murriztuak izateko baldintzak:

_Kuota murriztuak 26 urtetik beheitikoei aplikatuko zaizkie, bi baldintza hauek betetzen badituzte:

a) Berarekin bizi diren familiako 2 kide igerilekuko ohiko erabiltzaile izatea, banako kuotak ordaintzen dituztenak murrizketarik gabe.

b) Familiako aipatu kideak gurasoak edo 26 urtetik beheitiko anai-arrebak izatea.

_26 urtetik goitiko anai-arrebek ez dute murrizketarako eskubiderik sortzen, eta ez dute kuota murrizturako eskubiderik.

_Udalak edozein unetan frogatzen ahalko ditu murrizketarako eskubidea sortzen duten egoera familiarrak, eta urtero berrikusiko dira.

_Inskripzioa eginik, edo hiruhileko ordainagiria luzaturik inguruabar familiarrak aldatzen badira, ez dira hurrengo urte arte kontuan hartuko.

8. Erretiratuek eta pentsiodunek gizarte sektore horretarako ezarritako kuota izan dezaten, lanbidearteko gutieneko soldata gainditzen ez duen dirusarrera dutela beharko dute frogatu, famili unitatearen per capita errenta kontuan hartuz.

TARIFEN 2. ERANSKINA

(Gune hidrotermala)

I. Epigrafea._Denbora mugarik gabe inskribatzen diren erabiltzaileen tarifak

_Ondoko A eta B ataletako kuotak ordainduko dituzte:

A atala.

A.1. Inskripzio kuota orokorra:

_200 euro, 8 epetan ordaintzekoak lehenbiziko 8 hiruhileko naturaletan.

A.2. Inskripzio kuota uda-neguetako igerilekuetan ere inskribaturik daudenentzat:

_80 euro, 8 epetan ordaintzekoak lehenbiziko 8 hiruhileko naturaletan.

B atala.

B.1. Kuota orokorra:

Erabiltzeko hautatutako ordutegiari dagokion kuota ordainduko da, lauki honetan adierazten den bezala:

_Erabiltzeko ordutegia: 8:30etatik 10:30etara. Hiruhileko kuota: 48,00 euro.

_Erabiltzeko ordutegia: 10:30etatik 12:30etara. Hiruhileko kuota: 60,00 euro.

_Erabiltzeko ordutegia: 12:30etatik 14:30etara. Hiruhileko kuota: 60,00 euro.

_Erabiltzeko ordutegia: 14:30etatik 16:30etara. Hiruhileko kuota: 48,00 euro.

_Erabiltzeko ordutegia: 16:30etatik 18:30etara. Hiruhileko kuota: 60,00 euro.

_Erabiltzeko ordutegia: 18:30etatik 20:30etara. Hiruhileko kuota: 90,00 euro.

_Erabiltzeko ordutegia: 20:30etatik 22:30etara. Hiruhileko kuota: 75,00 euro.

_Erabiltzeko ordutegia: lanaldi osoa. Hiruhileko kuota: 112,00 euro.

B.2. Erabiltzeko kuota murriztua, ehuneko 55 merkeagoa, uda-neguetako igerilekuetan ere inskribaturik daudenentzat: Erabiltzeko hautatutako ordutegiari dagokion kuota ordainduko da, lauki honetan adierazten den bezala:

_Erabiltzeko ordutegia: 8:30etatik 10:30etara. Hiruhileko kuota: 21,60 euro.

_Erabiltzeko ordutegia: 10:30etatik 12:30etara. Hiruhileko kuota: 27,00 euro.

_Erabiltzeko ordutegia: 12:30etatik 14:30etara. Hiruhileko kuota: 27,00 euro.

_Erabiltzeko ordutegia: 14:30etatik 16:30etara. Hiruhileko kuota: 21,60 euro.

_Erabiltzeko ordutegia: 16:30etatik 18:30etara. Hiruhileko kuota: 27,00 euro.

_Erabiltzeko ordutegia: 18:30etatik 20:30etara. Hiruhileko kuota: 40,50 euro.

_Erabiltzeko ordutegia: 20:30etatik 22:30etara. Hiruhileko kuota: 33,75 euro.

_Erabiltzeko ordutegia: lanaldi osoa. Hiruhileko kuota: 50,40 euro.

B.1 eta B.2 atal bi-biendako oharrak:

1. Erabiltzeko hautatutako ordutegia 15 minutu aitzinatzen ahal da instalazioetara sartzean eta 30 minutu gibelatu ateratzean.

2. Aipatu kuotak ez dira murrizten ahal, eta hiruhileko natural bakoitzaren lehen egunean sortuko dira edo, bertzenaz, instalazioetan alta egiten den hiruhileko egunean. Orobat, bajek, noiz egiten diren, ondoko hiruhilekoan izanen dute indarra.

3. Sarreraren eta irteeraren artean pasatzen den denborak hitzartutako ordutegitik goiti egiten badu, 6 euroko errekargua ezarriko da dagokion kuotan atzerapena gertatzen den aldiro.

4. Betiere nahitaezko betebeharra izanen da banku batean helbideratzea behar diren kuotak kobratzeko.

II. epigrafea._Eguneko sarrerak.

Erabiltzeko hautatutako ordutegiari dagokion kuota izanen da eguneko sarreren prezioa, lauki honetan adierazten den bezala:

_Erabiltzeko ordutegia: 8:30etatik 10:30etara. Laneguneko sarrerak: 14 euro. Larunbat eta jaiegunetako sarrerak: 18 euro.

_Erabiltzeko ordutegia: 10:30etatik 12:30etara. Laneguneko sarrerak: 14 euro. Larunbat eta jaiegunetako sarrerak: 18 euro.

_Erabiltzeko ordutegia: 12:30etatik 14:30etara. Laneguneko sarrerak: 14 euro. Larunbat eta jaiegunetako sarrerak: 18 euro.

_Erabiltzeko ordutegia: 14:30etatik 16:30etara. Laneguneko sarrerak: 14 euro. Larunbat eta jaiegunetako sarrerak: 18 euro.

_Erabiltzeko ordutegia: 16:30etatik 18:30etara. Laneguneko sarrerak: 14 euro. Larunbat eta jaiegunetako sarrerak: 18 euro.

_Erabiltzeko ordutegia: 16:30etatik 20:30etara. Laneguneko sarrerak: 14 euro. Larunbat eta jaiegunetako sarrerak: 18 euro.

_Erabiltzeko ordutegia: 20:30etatik 22:30etara. Laneguneko sarrerak: 14 euro. -Larunbat eta jaiegunetako sarrerak: 18 euro.

III. epigrafea._Bertzelako zerbitzuak.

III.1. Gimnasioa:

Kuota murriztezina, 90,75 euro seihilekoan.

Oharrak:

1. Alta eskatzeko beharrezkoa da igerilekuen uda-neguetako abonuaren edo gune hidrotermalarenaren jabe izatea.

2. Kuota seihileko naturalaren lehen egunean sortuko da edo, bertzenaz, alta egiten den egunean. Orobat, bajek, noiz egiten diren, ondoko seihilekoan izanen dute indarra.

III.2. Karnetak luzatzea, galdu edo hondatzeagatik: 6,50 euro.

AUTOTAXIEN ETA ALOKATZEKO DIREN GAINERAKO IBILGAILUEN TASAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA FISKALA

14. ordenantza

Oinarria.

1. artikulua. Ordainarazpen hau ezarri da Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Legearen Lehenengo Tituluko IV. kapituluko 7. atalean xedatutakoaren arabera eta lege bereko 12. artikuluan jasotzen den baimenari jarraituz.

Zergapeko egintza.

2. artikulua. Kontzeptu hauek dira zergapeko egintza:

1. Lizentziak eman eta luzatzea.

2. Antsoaingo Autotaxien Zerbitzu Publikoaren Arautegiaren 14. artikuluan aurreikusi kasuetan lizentziak eskualdatzeko baimena.

3. Ibilgailuak zerbitzuan sartu aurreko azterketa eta baimena.

Ordaindu beharra.

3. artikulua. Ordaindu beharra sortzen da:

1. Lizentziak eman eta luzatzean.

2. Lizentziak eskualdatzean.

3. Ibilgailuak zerbitzuan sartu aitzin azterketa eta baimen zerbitzuak ematea. Subjektu pasiboak

4. artikulua. Honako pertsona fisiko eta juridiko hauek ordaindu behar dute:

1. Lizentziak eman eta luzatzean, lizentzia nori eman eta titular hori.

2. Lizentziak eskualdatzean, eskualdatzea noren alde baimendu eta pertsona hori.

3. Ibilgailuak zerbitzuan sartu aitzin azterketa eta baimen zerbitzuak ematean.

Tarifak.

5. artikulua. Zerga kontzeptu bakoitzagatik ordainarazi beharreko tarifak ordenantza honen eranskinean azaltzen dira.

Kudeaketa arauak.

6. artikulua. Ordenantza honetan ezarritako kontzeptu bakoitzari dagokion pagamendua honela eginen da:

1. Lizentziak eman eta luzatzea: lizentzia eman dela jakinarazi eta biharamunetik aitzina, hamabortz egun baliodunean, eta betiere hura eman baino lehenago.

2. Baimenak, lizentziak eskualdatzeagatik: eskualdatzeko baimena eman dela jakinarazi eta biharamunetik aitzina, hamabortz egun baliodunean. Eskualdatze hori indarrik gabe geldituko da, aipatu epean ez badira tasak ordaintzen.

3. Azterketa zerbitzuak: azterketak egin baino lehenago.

Arau-hausteak eta zehapenak.

7. artikulua. Arau-hausteei eta zehapenei dagokien orotan, Ordenantza fiskal orokorrean xedatutakoari jarraituko zaio.

TARIFEN ERANSKINA

Ordenantza honetan ezarritako kontzeptu bakoitzagatik aplikatu beharreko tarifak hauek dira:

I._Autotaxi lizentziak ematea: 4.500,00 euro.

II._Lizentzien eskualdaketa: 3.100,00 euro.

III._Revisiones previas a la puesta en servicio de vehículos: 230,00 euro.

UDAL ORDENANTZA ETA ERABAKIETAN AURREIKUSITAKO IKUSKAPENENGATIK ORDAINDU BEHARREKO TASAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA

15. ordenantza

Oinarria.

1. artikulua. Ordainarazpen hau ezarri da Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Legearen Lehenengo Tituluko IV. kapituluko 7. atalean xedatutakoaren arabera eta lege bereko 12. artikuluan jasotzen den baimenari jarraituz.

Zergapeko egintza.

2. artikulua. Zergapeko egintza Udalaren ikuskatze lana da, udal langileek egina, Osasungintzari buruzko ordenantzetan ezarritako arauak zorrotz betetzen diren egiaztatzeko, bai eta jarduera sailkatuei dagokienean ere, eta Udalaren gainerako ordenantza eta erabakietan ezarritakoan, ustez izan daitezkeen arau-hausteak edo haien betetzerik eza direla medio.

3. artikulua. Ikustaldiak bide hauei jarraikiz egin daitezke:

a) Ofizioz, arauek hala ezartzen dutenean.

b) Parte batek hala eskaturik, edo inork egindako salaketen ondorioz.

4. artikulua. Pertsona natural edo juridiko orok Alkatetzaren aitzinean salatu ahal izanen ditu jarduera sailkatuen, Osasungintzakoen eta emaniko gainerako arauen arloan egindako arau-hausteak, arau horietan ezarritako baldintzak betetzen baditu.

5. artikulua. Udal administrazioak ikustaldiak noiznahi egin ahal izanen ditu, kasuan kasuko arauak betetzen direla egiaztatzeko.

Tasaren sortzapena.

6. artikulua. Tasa sortzen da kasuan kasuko espedienteari edo jarduerari atxikitako udal langileek egindako ikustaldiaren eta egiaztatzeren ondorioz, ondoko arau hauek osaturik:

a) Tasa ezartzeko, ikustalditzat joko da ikuskatzaileek egindako joan-etorria, ikuskatu beharreko lekura iristerik ez badute ere.

b) Irekitzeko lizentzia duten jarduerei dagokienean, lokalaren neurri zuzentzaileak eta segurtasunezkoak betetzen diren egiaztatzeko egiten den lehenbiziko bisitaldiak ez du inolako tasarik sortuko.

Subjektu pasiboak.

7. artikulua. Ordaintzera beharturik daudenak

a) Ikuskapenaren xede den jardueraren pertsona natural edo juridiko titularrak.

b) Ikuskatzen diren eraikin, establezimendu, zentro, lokal eta gainerakoen jabeak, arau-haustearekin zerikusia baldin badute.

c) Arau-haustea egiten duten pertsonak.

d) Salaketa kasuetan, ausartegi justifikatu gabea edo argi eta garbi funtsik gabekoa dela jotzen bada, txosten teknikoaren arabera, salatzailearen gain geratuko dira ikuskapenak sortzen dituen tasak.

e) Halaber, higiezinaren jabeak ordaindu beharko ditu tasak, aurri espedienteen ondorioz egiten diren ikuskapenetan.

Tarifak.

8. artikulua. Kargaren tarifak ordenantzaren eranskinean agertzen dira.

Tasaren kudeaketa.

9. artikulua. Ikuskatzaileek bisitaldia egin izanaren berri emanen diote behar den departamentuari, likidazioa egiteko beharrezkoak diren datuekin batera, eta salaketa, kasuan kasu, ausartegi edo arrazoitu gabetzat hartzen den adieraziz, eta horrek kasuari dagokion likidazioa eginen du, horri, egoki joz gero, zehapena gehituz, eta behar den organoari onesteko proposatuko dio.

Onetsitakoan, pertsona behartuari jakinaraziko zaio, eta kuota jakinarazpenaren ondoko hilabetearen barnean ordaindu beharko da. Ordaintzen ez bada, bertzelako oharrik gabe, premiamendu bidez kobratzeari ekinen zaio.

Arau-hausteak eta zehapenak.

10. artikulua. Arau-hausteei eta zehapenei buruzko orotan, ordenantzan xedatutakoari jarraikiko zaio.

TARIFEN ERANSKINA

Ikuskapenek sortzen dituzten tasak honako tarifa honetan ageri dira:

Tarifak

I. epigrafea._Ikustaldiak, jarduera sailkatuen arloan eta gainerako ordenantza eta erabakietan ezarritakoaren arabera, bai eta udal ondarean sortutako kalteengatik ere egindakoak:

_Ikuskapen agertaldi bakoitzagatik: 67,50 euro.

II. epigrafea._Eraikinen azterketa, beren segurtasun baldintzei dagokienez, eta ikuskapenak aurri espedienteetan:

_Gutieneko ikuskapena: arkitekto edo aparejadore baten 1,5 orduko lanagatik: 67,50 euro.

_Lan gehiago behar bada, ordu bakoitzeko: 33,75 euro.

KONTRIBUZIO BEREZIAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA FISKALA

16. ordenantza

Oinarria.

1. artikulua. Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen lehenbiziko tituluko IV. kapituluaren 8. ataleko 109tik 120ra bitarteko artikuluetan, biak barne, xedatutakoaren babesean ezarri da ordainarazpen hau.

Zergapeko egintza. 2. artikulua. Kontribuzio berezien zergapeko

egintza hau da: subjektu pasiboak onura bat edo bere ondasunen balio gehitze bat erdiestea Udalak herri lanak egitearen ondorioz edo beren esparruan zerbitzu publikoak ezarri edo handitzearen ondorioz.

3. artikulua. 1. Hauek hartuko dira udal mailako obra eta zerbitzutzat:

a) Udalak bere eskumenen esparruan esleitu zaizkion eginkizunak betetzeko egiten dituenak, salbu eta bere ondareko ondasunen jabe titular gisa egiten dituenak.

b) Udalak bertze entitate publikoren batek esleitu edo eskuordetuta egiten dituenak eta legeari jarraikiz titulartasuna bere gain hartu dituen zerbitzuak.

c) Udalak dirulaguntza emanik bertze entitate publikoren batek edo haien kontzesiodunek egiten dituztenak.

2. Aurreko zenbakiko a) letran sartzen direnak Udalaren esparruko lan edo zerbitzutzat joko dira nahiz eta haien egileak izan kapital soziala osorik Udalarena duten erakunde autonomo edo merkataritza elkarteak, edo Udalak dirulaguntza emandako kontzesiodunak edo zergadunen administrazio elkarteak.

4. artikulua. Kontribuzio berezien aldera bildutako kopuruek eskatzeko arrazoia izan zuten obra edo zerbitzuko gastuak berdintzea izanen dute helburu zilegi bakarra.

Subjektu pasiboa.

5. artikulua. 1. Hauek dira kontribuzio berezien subjektu pasiboak: unitate ekonomiko edo ondare berezia osatu eta kontribuzio eginbidea sortzen duten obra egiteak edo toki mailako zerbitzuak ezarri edo handitzeak onura berezia ekartzen dien pertsona fisiko zein juridikoak eta nortasun juridikorik gabeko entitateak.

2. Onura bereziaren hartzailetzat hauek hartuko dira:

a) Kontribuzio berezia delarik ondasun higiezinak ukitzen dituzten obrak egiteagatik edo zerbitzuak ezarri edo handitzeagatik, ondasun higiezin horien jabeak.

b) Kontribuzio berezia sortzen bada enpresa ustiapenen ondoriozko obrak edo zerbitzuak egitetik, ezartzetik edo handitzetik, ustiategiaren jabe diren pertsonak edo entitate titularrek.

c) Kontribuzio berezia delarik su itzaltze zerbitzuak zabaldu edo hobetzeagatik, ondasun ukituen jabeez gain, arlo hartan lanean aritzen diren aseguru konpainiak, udalerrian.

d) Kontribuzio berezia delarik lurpeko galeriak egiteagatik, haiek erabili behar dituzten hornidura enpresak.

3. Jabetza horizontaleko kasuetan, jabeen komunitateko ordezkaritzak Udal Administrazioari emanen dizkio jabekideen izenak eta komunitate horretan bakoitzak duen parte hartzearen koefizientea, banako kuotak igor ditzan. Horrela egiten ez bada, kuota bakarra igortzea onartzen dela ulertuko da, eta komunitateak berak eginen duela banaketa.

Zerga-oinarria.

6. artikulua. 1. Gehienez ere, lanak egiteagatik edo zerbitzuak ezarri edo handitzeagatik Udalak jasaten duen kostuaren ehuneko 90ek osatuko du kontribuzio berezien zerga oinarria. Udalak, ordenatzeko erabakia hartzerakoan, kasu bakoitzean aplikatu beharreko portzentaia finkatuko du.

2. Kostu hori honako kontzeptu hauek osatuko dute:

a) Peritu lan, proiektu idazte eta lan zuzentze, plan eta egitarau teknikoen kostu benetakoa.

b) Egin beharreko lanen edo zerbitzu ezartze edo zabaltzearen zenbatekoa.

c) Lan edo zerbitzuek etenik gabe okupatu behar dituzten lurren balioa, non eta erabilera publikoko ondasunak ez diren, edo Udalari dohainik eta nahitaez emandako lurrak edo Estatuak nahiz Nafarroako Foru Komunitateak Udalari emandako eraikinak.

d) Eraikinak lurreratu eta laborantzak, obrak edo instalazioak desegiteagatik ordaindu behar diren kalte-ordainak, baita lurreratu edo okupatu beharreko ondasunen errentariei dagozkienak ere.

e) Zerbitzu eta obretan inbertitu den kapitalaren korritua, Udalak kreditura jo behar duenean kontribuzio bereziek ez dutelako kostu osoa berdintzen edo berdinduta ere kontribuzioak orokorki zatikaturik daudelako.

3. Obra edo zerbitzuetarako aurrekontuak jarritako kostu osoa aurreikuspen hutsa izanen da. Benetako kostua handiagoa edo txikiagoa izatera, hura hartuko da dagokion kuota kalkulatzeko.

4. Obra edo zerbitzuak direlarik 3.1 c) artikuluak aipatzen dituenetakoa, edo artikulu horrexetako 2) zenbakiak aipatzen dituenetakoa, Udalak dirulaguntza emanda kontzesiodunek egindakoa alegia, kontribuzio berezien zerga oinarria finkatzeko, dirulaguntza horien zenbatekoa hartuko da kontuan; horrek ez du galarazten bertze administrazio publikoek lan edo zerbitzu horrexentzat beste kontribuzio batzuk jartzerik. Dena dela, artikulu honen lehen zenbakiak aipatzen duen muga begiratuko da, ehuneko 90 alegia.

5. Zerga oinarria finkatzeko, hauxe adituko da udal administrazioak bere gain hartutako kostuaz: osotarako kostuaren zifrari udal administrazioak edozein pertsona edo entitate publiko nahiz pribatutatik erdiesten dituen dirulaguntzak kenduz ateratzen den zenbatekoa.

6. Dirulaguntza edo laguntza hori kontribuzio bereziaren subjektu pasibo batek emana delarik, haren zenbatekoak pertsona edo entitate horren kuota konpentsatzea izanen du aurreneko helburua. Dirulaguntzaren edo laguntzaren zenbatekoak kuotari gainez egiten badio, gaindikina, hainbana partiturik, bertze subjektu pasiboen kuotak gutitzeko erabiliko da.

Kuota.

7. artikulua. 1. Kontribuzio berezien zerga-oinarria subjektu pasiboen artean banatuko da, obra eta zerbitzuak zer motatakoak eta nolakoak diren kontuan hartuz eta arau hauei jarraikiz:

a) Kasu guztietarako, batera nahiz bereiz, partitze modulutzat ezarriko dira eraikinen fatxadako metro linealak, haien azalera, haien bolumen eraikigarria eta Lurralde kontribuziorako duten balio katastrala.

b) Su-itzaltze zerbitzua ezarri edo zabaldu beharra delarik eta jabeekin batera aseguru entitateak agertzen badira, ezarpena egin beharreko udalerrian arriskua estaltzen dutenak, denak ere subjektu pasibo gisa, orduan zilegi izanen da entitate horiei dagokien kuota zatia haien artean partitzea aurre-aurreko urtean bildutako primen zenbatekoaren proportzioan. Subjektu pasibo bakoitzari eskatzeko zaion kuota baldin bada berak bildutako primen ehuneko 5 baino gehiagokoa, gaindikina hurrengo ekitaldietara pasako da erabat amortizatu arte.

c) Ordenantza honetako 5. artikuluko 2. zenbakiko d) idatz-zatian aipatzen dituen obren kasuan, kontribuzio bereziaren zenbateko osoa, haiek erabili behar dituzten konpainia edo enpresen artean partituko da, bakoitzari erreserbatzen zaion espazioaren arabera edo haien osotarako sailarekiko proportzioan, nahiz eta berehala erabiltzekoak ez izan.

8. artikulua. Lege edo hitzarmen nazioartekoek onura fiskalak ematen badituzte, onuradunei tokatuko zaizkien kuotak ez dira partituko bertze zergadunen artean.

9. artikulua. Ordaindu beharreko kuota finkatu delarik, Udalbatzak zilegi izanen du, subjektu pasiboak hala eskatuta, kuota zatikatu edo gerokotu dadin agintzea gehienez bortz urtez.

Tributuaren sortzapena.

10. artikulua. 1. Kontribuzio bereziak obrak burutu diren unean sortuko dira edo zerbitzua ematen hasi denean. Obrak zatikatzea zilegi baldin bada, tarte edo zatiki bakoitza burutu denetik izanen da sortzapena subjektu pasibo bakoitzarendako.

2. Aurreko zenbakian xedatu dena galarazi gabe, ezartzeko eta ordenatzeko erabaki konkretua hartu delarik, Udalak zilegi izanen du eskatzea aurrez ordain daitezela kontribuzio bereziak hurrengo urterako aurreikusten den kostuaren arabera. Aurrerakina zer obratarako eskatu zen, horiek burutu ez badira ez da zilegi izanen bertze urtealdi bat aurreratzeko eskatzea.

3. Kontribuzio bereziak sortzeko momentua kontuan hartuko da ordaintzera nor beharturik dagoen finkatzeko 5. artikuluaren arabera, nahiz eta ordenatzeko erabaki konkretua bertze subjektu pasibo bat agertu, hura onetsi zen datan hala zena alegia, eta kuoten ordainketa berak aurreratu bazuen ere, artikulu honetako bigarren zenbakiak xedatzen duenarekin bat. Antolatzeko erabaki zehatzean subjektu pasibo gisa ageri den pertsonak jakinaren gainean egon eta ezarpena sortzen duten ondasun edo ustiapenen gainean dituen eskubideak eskualdatzen baditu, erabaki hori onestetik hasi eta sortzapena gertatu arteko epean, egin den eskualdatzearen berri eman beharko dio Udalari eskualdatzearen datatik hasi eta hilabeteko epean, eta hala egiten ez badu, administrazio horrek zilegi izanen du kobratzeko ekintza espediente horretan subjektu pasibo gisa ageri zenaren kontra zuzentzea.

4. Obrak osorik nahiz partez bururatu direlarik, edo zerbitzua ematen hasi, seinalatuko dira subjektu pasiboak. Oinarria eta kuota indibidualizatu behin betikoak, tokatzen diren likidazioak jiratuz eta konturako entrega gisa konpentsatuz egin diratekeen ordainketa aurreratuak. Udalak eginen du behin betiko seinalamendu hori, delako tributua kasuan kasuko obra edo zerbitzua egiteko tributua ordenatzeko erabaki zehatzeko arauetara egokituz.

5. Ordainketa aurreratuak egin dituztenak tributua sortu zen egunean subjektu pasibo ez diren pertsonak badira, edo berez tokatzen zaien kuota indibidual behin betikoaz gora joaten badira, Udal Administrazioak bere kabuz eginen du behar den itzulketa.

Ezarpena eta ordenazioa.

11. artikulua. 1. Kontribuzio bereziak ordainarazteko aurrez kasu konkretu bakoitzean ezarpen erabakiak hartuta beharko du.

2. Ez da zilegi izanen obra bat egiteari edo kontribuzio berezien bidez dirutu beharreko zerbitzu bat ezarri nahiz zabaltzeari buruzko erabakia betearaztea, harik eta kontribuzio berezien ordenazio konkretua onetsi ez den arte

3. Ordenatzeko erabakia nahitaez hartu beharrekoa izanen da eta obra eta zerbitzuen kostu zenbatetsia finkatu beharko du, eta bai onuradunen artean partitu beharreko zenbatekoa eta partitze irizpideak ere. Ordenatzeko erabaki zehatzak ordenantza honi eginen dio aipua.

4. Behin kontribuzio bereziak ordenatzeko erabaki zehatza hartu delarik eta ordaindu beharreko kuotak finkatu, subjektu pasibo bakoitzari emanen zaizkio aditzera kuota horiek, baldin eta subjektua edo haren helbidea ezaguna bada, eta, bertzenaz, ediktu bidez. Interesatuek zilegi izanen dute errekurtsoa paratzea, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen Bederatzigarren Tituluko II. Kapituluak aurreikusten duen moduan.

12. artikulua. 1. Udal mailako eskumenen menpeko obrak eta zerbitzuak Udalak bertze toki entitate baten laguntzarekin egiten dituenean, eta baldin kontribuzio bereziak ezartzen badira foru arauetan xedatzen denaren arabera, obra egitea edo zerbitzuak ezartzea bere gain hartzen duen entitatea arduratuko da kontribuzio horiek kudeatu eta biltzeaz, nahiz horrek ez duen galarazten entitate bakoitzak dagokion eskumena atxikitzea ezartze eta ordenatze erabakiei dagokienez.

2. Entitate horietako batek onesten ez badu ordenatzeko erabaki konkretua, ekintza unitatea baliogabetuko da eta haietako bakoitzak bakarka hartuko ditu behar diren erabakiak.

Herritarren laguntza.

13. artikulua. 1. Lanek ukitutako jabe edo titularrek Zergadunen Elkarte Administratiboa sortzen ahal dute, Udalak lanak egin edo zerbitzuak paratu edo zabaldu ditzan sustatzeko, konpromisoa hartuz, lana edo zerbitzua zein izan, dagokien zatia ordaintzeaz gain, Udalaren finantza egoera larria denean, hari dagokion zatia ere ordaintzekoa.

2. Orobat, Udalak sustatutako lanek edo zerbitzuen paratze edo ezarpenek ukitzen dituzten jabe edo titularrek ere Zergadunen Elkarte Administratiboak sortzen ahal dituzte, kontribuzioak ordenatzeko erabakia jendaurrean egon artean, Udalak aurretik erabakitakoa medio eginen den lana edo zerbitzua egitean parte hartzeko.

3. Zergadunen Elkarteen funtzionamendu eta eskumenak haien estatutuetan xedatzen direnak izanen dira. Estatutuak Udalak onetsi beharko ditu. Nolanahi dela ere, zergadunen elkarteak erabateko gehiengoaz hartuko dituen erabakiak, ukitutako jabetzaren bi herenak biltzen baldin badituzte, lotesleak izanen dira gainerakoentzat. Elkarteak, behar den quoruma bildurik, zuzendaritza batzordea izendatzen baldin badu, horrek hartutako erabakiak lotesleak izanen dira interesatu guztientzat.

14. artikulua. Aurreko artikuluak aipatzen dituen zergadunen elkarte administratiboak sortu ahal izateko, ukitutakoen erabateko gehiengoaz hartu beharko da erabakia, betiere, ordaindu beharreko kuoten bi herenak biltzen baldin badira edo, kuotak zehaztu gabe izanez gero, ukitutako jabetzaren bi herenak biltzen baldin badira.

EZKONTZA ZIBILAK EGITEKO TASAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA FISKALA

17. ordenantza

Oinarria.

1. artikulua. Ordainarazpen hau ezarri da Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Legearen Lehenengo Tituluko IV. kapituluko 7. atalean xedatutakoaren arabera eta lege bereko 12. artikuluan jasotzen den baimenari jarraituz.

Zergapeko egintza.

2. artikulua. Zergagaia ezkontza zibilak egiteko zerbitzu publikoa ematean datza, Kode Zibilaren aldaketari buruzko abenduaren 23ko 35/1994 Legearen babesean.

Ordaindu beharra.

3. artikulua. Ezkontza zibila egiten den unean berean sortuko da ordaindu beharra. Udal bulegoetan ezkontza zibila egin izanaren eguna eta ordua zehazten dituen udal agiria, tasa ordaindu ondoren luzatuko da.

Subjektu pasiboari egotzitako arrazoiengatik Ordenantza honetan aurreikusitako zerbitzu publikoa ematen ez bada, ordaindutako dirua ez da itzuliko.

Nork ordaindu behar.

4. artikulua. Tasa ordaintzera beharturik daude, zergadunak diren aldetik, ordenantza honen xede den zerbitzua eskatzen duten edo haren onuradunak diren pertsonak.

TARIFEN ERANSKINA

I. epigrafea._Tarifak.

Ezkontza bakoitzetik 69,50 euro kobratuko dira.

UDALAK HEZKUNTZA, KULTURA, KIROL EDO GIZARTE ARLOETAN ANTOLATZEN DITUEN IKASTARO ETA JARDUERETAKO SARRERA, IZEN-EMATE EDO MATRIKULETAKO PREZIO PUBLIKO ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA FISKALA

18. ordenantza

Oinarria.

1. artikulua. Ordainarazpen hau Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen Lehen tituluko III. kapituluaren 2. sekzioko 2. azpisekzioan xedatutakoari jarraikiz ezarri da, eta haren 28. artikuluko baimenaren babesean.

Kontzeptua.

2. artikulua. Prezio publikoak galdatuko dira, Udalak hezkuntza, kultura, kirol edo gizarte arloetan urtean antolatzen dituen programa, jarduera edo ikastaroetan parte hartu edo horietara joateko eskubidea ematen duten sarrera, matrikula edo gisako bertze edozein kontzeptu dela eta, prezio publikoak aplikatzeko bertze ordenantzetan sartuta ez daudenean.

Kudeaketa eta dirubilketa arauak.

3. artikulua. Prezio publikoa ordaindu beharko da sarrera hartu edo izen ematea edo matrikula egitean.

4. artikulua. Prezio publikoak ikastaroa edo jarduera antolatzeko oinarriek kasu bakoitzerako ezarritako moduan eta tokian ordainduko dira.

5. artikulua. Prezioa ordaintzera behartuta dagoenari leporatu ezin zaizkion arrazoiak direla eta, ikastaroa edo jarduera egiten ez bada, dagokion zenbatekoa itzuliko zaio.

Tarifak.

6. artikulua. Arau honetan azaltzen diren tarifak aplikatuko dira, edo kasuan-kasuan ezartzen direnak, betiere garatu behar den jarduerari egokituak, eta, hala bada, Balio Erantsiaren gaineko zergaren kuota ere eramanen du.

TARIFEN ERANSKINA

(2004/2005 ikasturtea)

I. epigrafea._Umeendako kirol jarduerak.

I.1. Kirol eskolak:

_6tik 14 urte bitarte, biak barne: 26,00 euro/ikastaroa.

I.2. Umeendako igeriketa ikastaroak:

a) 3tik 14 urte bitarte, biak barne: 56,00 euro/hiruhilekoa.

II. epigrafea._Gazte eta helduendako kirol jarduerak.

II.1. Lehiaketa federatuak eta ez-federatuak:

_15etik 17 urte bitarte, biak barne: 36,30 euro/denboraldia.

II.2. Lehiaketa federatuak eta ez-federatuak:

_18 urtetik goiti: 45,80 euro/denboraldia.

II.3. Aerobica:

_Bi saio astean, ordubetekoak: 39,00 euro/hiruhilekoa.

II.4. Yoga:

_Bi saio astean, ordu eta erdikoak: 46,30 euro/hiruhilekoa.

II.5. Mantenimenduko soinketa:

_Hiru saio astean, ordubetekoak: 32,00 euro/hiruhilekoa.

II.6. Erretiratu eta pentsiodunendako soinketa:

_Hiru saio astean, ordubetekoak: 26,00 euro/ikastaroa.

II.7. Helduendako igeriketa ikastaroak:

_15 urtetik goiti: 75 euro/hiruhilekoa.

III. epigrafea._Umeendako kultur jarduerak.

III.1. Ludotekak: 26,00 euro/ikastaroa.

III.2. Uda txokoak: 13,75 euro/ikastaroa.

III.3. Gitarra:

_2 saio astean, ordubetekoak: 28,60 euro/hiruhilekoa.

III.4. Euskal dantzak:

_2 saio astean, ordubetekoak: 26,00 euro/ikastaroa.

III.5. Musika tailerrak eta musika hizkuntza:

_Saio bat astean, ordubetekoa: 14,50 euro/hiruhilekoa.

IV. epigrafea._Gazte eta helduendako kultur jarduerak.

IV.1. Euskal dantzak: 36,30 euro/ikastaroa.

IV.2. Aretoko dantzak:

_Saio bat astean, 90 minutukoa: 38,30 euro/hiruhilekoa.

IV.3. Eskulanak:

_2 saio astean, 2 ordukoak: 58,50 euro/hiruhilekoa.

IV.4. Erretiratuendako eskulanak:

_2 saio astean, 2 ordukoak: 12,50 euro/hiruhilekoa.

V. epigrafea._Bertzelako jarduerak.

V.1. Udalekuak (astebeteko iraupena):

_Antsoaingo bizilagunak: 104,00 euro.

_Antsoaingo bizilagun ez direnak: 112,00 euro.

V.2. Helduen futbol txiki txapeketa: 147,96 euro.

V.3. Erretiratuen eguneko ateraldiak: 18,72 euro.

VI. epigrafea._Alokairuak.

VI.1. Kiroldegia eta pilotalekua:

_Antsoaingo bizilagunak, argirik gabe: 18,00 euro/ordua.

_Antsoaingo bizilagunak, argiarekin: 24,00 euro/ordua.

_Antsoaingo bizilagun ez direnak, argirik gabe: 24,00 euro/ordua.

_Antsoaingo bizilagun ez direnak, argiarekin: 33,00 euro/ordua.

VII.1. Futbol zelaia: 32,00 euro/partida.

VII. epigrafea._Antzekirako sarrerak.

VII.1. Haur eta adin guztietakoentzat:

_Zinema, antzerkia eta bertzelakoak: 2,00 euro/saioa.

VII.2. Helduentzat:

_Zinema: 3,00 euro/saioa.

_Antzerkia eta bertzelakoak: 3,50 euro/saioa.

_Ikuskizun bereziak: 6,00 euro/saioa.

Iragarkiaren kodea: L0503958