29. ALDIZKARIA - 2005eko martxoaren 9a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

I R U Ñ A

Irabazi asmorik gabeko entitateei diru-laguntzak emateko oinarriak onestea, aukera berdintasunaren aldeko programarako. 2005. urtea

Iruñeko Alkatetzak 2005eko otsailaren 17an emandako 3/SS RAL ebazpenaren bidez, irabazi asmorik gabeko elkarte eta entitateei diru-laguntzak emateko oinarriak onetsi dira, 2005. urtean, giza-eskubideei buruzko proiektuak egin ditzaten.

Oinarrien xedea: Aipatutakoa.

Esleitzeko era: Deialdi publikoa.

Aurreikusitako zenbatekoa, gehienez: 105.000,00 euro.

Oinarriak, non: Iruñeko Udalaren Erregistro Orokorrean _Casa Marceliano etxean (Merkatuko kalea, 7 eta 9)_, Erregistro osagarrietan eta Zapateria k., 40-3.ean.

Eskabideak non eta noiz arte aurkeztu: Iruñeko Udalaren Erregistro Orokorrean _Casa Marceliano etxean (Merkatuko kalea, 7 eta 9)_ eta Erregistro osagarrietan, eskatutako agiriekin batera, 30 egun naturaleko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta hortik aitzina.

Iruñean, 2005eko otsailaren 21ean._Gizarte Ekintzako Zinegotzi Delegatua, M.ª Concepción Mateo Pérez.

Iragarkiaren kodea: L0503093