29. ALDIZKARIA - 2005eko martxoaren 9a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

I R U Ñ A

Familiei diru-laguntzak emateko oinarriak onestea, 2005. urteko urtarriletik abendura bitartean, ikastetxeetako jantokietarako

Iruñeko Udaleko Alkatetzak 2005/02/15ean emandako 7/SS ebazpenaren bitartez, familiei diru-laguntzak emateko oinarriak onetsi dira, 2005. urteko urtarriletik abendura bitartean, ikastetxeetako jantokietarako.

Oinarrien xedea: Aipatutakoa.

Esleitzeko era: Deialdi publikoa.

Aurreikusitako zenbatekoa, gehienez: 280.000,00 euro.

Oinarriak, non: Iruñeko Udalaren Erregistro Orokorrean _Casa Marceliano etxean (Merkatuko kalea, 7 eta 9)_, Erregistro osagarrietan eta Zapateria kalea, 40-3.ean.

Eskabideak non eta noiz arte aurkeztu: Iruñeko Udalaren Erregistro Orokorrean _Casa Marceliano etxean (Merkatuko kalea 7 eta 9)_, eta Erregistro osagarrietan, betiere eskatutako agiriekin batera, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta hortik aitzina, 2005eko apirilaren 27ra bitarte, 2005eko urtarrila-ekaina aldirako eskabideen kasuan, eta 2005eko azaroaren 8ra bitarte, 2005eko iraila-abendua aldirako eskabideetarako.

Iruñean, 2005eko otsailaren 17an._Gizarte Ekintzako Zinegotzi Delegatua, M.ª Concepción Mateo Pérez.

Iragarkiaren kodea: L0502954