29. ALDIZKARIA - 2005eko martxoaren 9a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

I R U Ñ A

Oinarri erregulatzaileak onestea, egoera txarreko etxebizitza desegokietan eta beste hainbat egoeratan bizi diren familiei alokairuak ordain ditzaten laguntzak emateko. 2005. urtea

Iruñeko Udalaren Alkatetzak, 2005/02/11n emaniko RAL (3/SS) ebazpenaren bitartez, oinarri erregulatzaileak onetsi dira, 2005. urtean egoera txarreko etxebizitza desegokietan eta beste hainbat egoeratan bizi diren familiei alokairuak ordain ditzaten diru-laguntzak emateko, ondoko baldintzekin bat:

Oinarrien xedea: Aipatutakoa.

Esleitzeko era: Deialdi publikoa.

Aurreikusitako zenbatekoa, gehienez: 80.000,00 euro

Oinarriak, non: Iruñeko Udalaren Erregistro Orokorrean, Casa Marceliano etxean (Merkatuko kalea, 7-9), Erregistro osagarrietan eta Iruñeko Udalaren auzo unitateetan.

Eskabideak non eta noiz aurkeztu: Gizarte Zerbitzuetako eta Emakumearen Alorraren Auzo unitateetan edo Iruñeko Udalaren Erregistro Orokorrean (Merkatuko kalea 7-9) eta Erregistro osagarrietan, eskatutako agiriekin batera, iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta hortik aitzina, 2005/12/31ra bitarte.

Iruñean, 2005eko otsailaren 15ean._Gizarte Ekintzako Zinegotzi Delegatua, M.ª Concepción Mateo Pérez.

Iragarkiaren kodea: L0502950