29. ALDIZKARIA - 2005eko martxoaren 9a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

I R U Ñ A

Diru-laguntzen deialdi publikorako oinarriak, larrialdietarako gizabidezko jarduketak egiteko. 2005. urtea

Iruñeko Udaleko Alkatetzak 2005eko otsailaren 15ean emandako 3/SS RAL ebazpenaren bitartez, oinarri erregulatzaileak onetsi dira, larrialdietarako gizabidezko jarduketak egiteko. 2005. urtea.

Oinarrien xedea: Aipatutakoa.

Esleitzeko era: Deialdi publikoa.

Aurreikusitako zenbatekoa, gehienez: 88.000,00 euro.

Oinarriak, non: Iruñeko Udalaren Erregistro Orokorrean, Casa Marceliano etxean (Merkatuko kalea, 7 eta 9), Erregistro osagarrietan eta Zapateria kalea, 40-3. solairuan.

Eskabideak non eta noiz aurkeztu: Iruñeko Udalaren Erregistro Orokorrean, Casa Marceliano etxean (Merkatuko kalea 7 eta 9) eta Erregistro osagarrietan, betiere eskatutako agiriekin batera, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta hortik aitzina, 2005eko azaroaren 1era arte.

Iruñean, 2005eko otsailaren 17an._Gizarte Ekintzako Zinegotzi Delegatua, M.ª Concepción Mateo Pérez.

Iragarkiaren kodea: L0502946