29. ALDIZKARIA - 2005eko martxoaren 9a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

I R U Ñ A

Dirulaguntzen deialdi publikorako oinarriak, garapen bidean dauden herriekin lankidetza proiektuak garatzeko, 2005. urtean

Iruñeko Udaleko Alkatetzak 2005/02/16an emandako 3/SS ebazpenaren bitartez, Dirulaguntzen deialdi publikorako oinarriak onetsi dira, garapen bidean dauden herriekin lankidetza proiektuak garatzeko, 2005. urtean, ondoko baldintza orokorrekin bat:

Oinarrien xedea: Aipatutakoa.

Esleitzeko era: Deialdi publikoa.

Aurreikusitako zenbatekoa, gehienez: 1.052.763 euro.

Oinarriak, non: Iruñeko Udalaren Erregistro Orokorrean _Casa Marceliano etxean (Merkatuko kalea, 7 eta 9)_, eta Zapateria kaleko 40-3.ean.

Eskabideak non eta noiz arte aurkeztu: Iruñeko Udalaren Erregistro Orokorrean _Casa Marceliano etxean (Merkatuko kalea, 7-9)_, edo Erregistro osagarrietan, betiere galdatutako agiriekin batera. Eskabideak aurkezteko epea 30 egun naturalekoa izanen da, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina (epemuga egun baliogabea izanez gero, hurrengo egun baliodunean ere aurkeztu ahalko dira eskabideak).

Eskabideak aurkezteko epea 2005eko ekainaren 30era bitarte luzatuko da, 5b klausularekin bat aurkeztutako proiektuen kasuan.

Iruñean, 2005eko otsailaren 18an._Gizarte Zerbitzuetako eta Emakumearen Zinegotzi Delegatua, Concepción Mateo Pérez.

Iragarkiaren kodea: L0502944