29. ALDIZKARIA - 2005eko martxoaren 9a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

I R U Ñ A

Familia ugarien seme-alabei diru-laguntzak emateko oinarri erregulatzaileak, eskolako jantokietan bazkal dezaten, 2005eko urtarrila-ekaina eta iraila-abendua aldietan

Iruñeko Udalaren Alkatetzak 2005/02/15ean emaniko 4/SS ebazpenaren bitartez, Iruñeko familia ugarien seme-alabei diru-laguntzak emateko oinarri erregulatzaileak onetsi dira, eskolako jantokietan bazkal dezaten, 2005eko urtarriletik ekainera eta irailetik abendura bitarteko aldietan, ondoko baldintza orokorrekin bat:

Oinarrien xedea: Aipatutakoa.

Esleitzeko era: Deialdi publikoa.

Aurreikusitako zenbatekoa, gehienez: 104.856 euro.

Oinarriak, non: Iruñeko Udalaren Erregistro Orokorrean _Casa Marceliano etxean (Merkatuko kalea, 7 eta 9)_, eta Zapateria kaleko 40-3.ean.

Eskabideak non eta noiz arte aurkeztu: Iruñeko Udalaren Erregistro Orokorrean _Casa Marceliano etxean (Merkatuko kalea, 7-9)_, edo Erregistro osagarrietan, betiere galdatutako agiriekin batera. 2005eko urtarriletik ekainera bitarteko aldirako eskaera berriak hamabost egun naturaleko epean aurkeztuko dira, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta hortik aitzina. Baldin eta gehieneko epea egun baliogabe batean amaitzen bada, eskabideak hurrengo egun baliodunean ere aurkeztu ahalko dira.

2004ko irailaren 1etik 30era bitarte aurkeztu eta diru-laguntza eskuratu duten eskaerak baliodunak dira, ikasturte honetarako, baldin eta ikastetxeak edo familiak ez badute jakinarazten adingabeak zerbitzua erabiltzeari utzi diola, edo familiak deialdi honek arautzen duen diru-laguntzari uko egiten ez badio, betiere kontuan harturik aurreko egoeran gerta daitekeen edozein aldaketaren berri jakinarazteko betebeharra duela.

2005eko iraila-abendua eskola-aldirako eskaerak aurkezteko epea 2005eko irailaren 1etik 30era egonen da irekita, bi egun horiek barne.

Iruñean, 2005eko otsailaren 17an._Gizarte Zerbitzuetako eta Emakumearen Zinegotzi Delegatua, Concepción Mateo Pérez.

Iragarkiaren kodea: L0502938