29. ALDIZKARIA - 2005eko martxoaren 9a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

D E I E R R I

Murelu-Deierriko 12. poligonoko 28. lurzatiko xehetasun azterlana hasiera batez onetsita

Alkateak honako ebazpen hau eman du 2005eko otsailaren 10ean:

"Ikusirik Construcciones Pérez Solak aurkeztutako xehetasun azterlana, Murelu-Deierriko 12. poligonoko 28. lurzatiarena.

Ikusirik udal zerbitzuek luzatutako txosten teknikoak, haietan ezartzen baita etxebizitzen aurrean proposatutako sarbide berriak, egungo kaletik abiatzen denak, 6 metroko zabalera izan beharko duela, hain zuzen ere Kontzejuan eginen diren kale berrien zabalera bera.

Hobetu beharko da egungo kalearekiko lotura, norabide batean angelu zorrotza baitago.

Lurzatiaren iparraldean dagoen lur zerrenda, lagatzea aurreikusi dena, malda handia duen ezponda da. Ondarreko eremua da eta ezin denez erabili berdegunea izateko arrazoirik ez du. Beraz, eremu pribatu gisa mantendu beharko litzateke, nahiz eta Murelu-Deierriko Kontzejuak horri buruz zer iritzi duen jakin beharko den.

Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen 7/1985 Legearen (apirilaren 21eko 11/99 Legeaz aldatu zen hartako) 21.1.j) artikuluak ematen dizkidan eskumenak erabiliz.

Kontuan izanik, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 62, 74 eta 76. artikuluetan xedatua.

Ebatzi dut:

Lehenbizikoa._Hasiera batez onestea 12. poligonoko 28. lurzatiko xehetasun azterlana, Construcciones Pérez Sola, S.L.k sustatua.

Jendaurreko epean, behin betiko onetsi aurretik, sustatzaileak aurkeztu beharko du bide publikoa 6 metrotaraino zabaltzeko behar den dokumentazioa, bai eta haren ondoko berdegunearena ere.

Bigarrena._Kontzejuari jakinaraztea xehetasun azterlanean proposatutako berdegunearen inguruabarrrak, iritzia eman dezan jabari publiko hori lagatu edo jabari pribatu gisa mantentzearen inguruan.

Hirugarrena._Espedientea jendaurrean edukitzea hogei egunez, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Nafarroan egiten diren egunkarietan iragarkia paratuta, eta, halaber, ukitutako jabeei eta Kontzejuari jakinaraztea, nahi duenak aztertu eta egoki iruditzen zaizkion alegazio edo oharrak aurkez ditzan".

Argitara ematen da, jende orok jakin dezan.

Aritzalan (Deierri), 2005eko otsailaren 10ean._Alkate udalburua, Alvaro Nicuesa Santamaría.

Iragarkiaren kodea: L0502456