29. ALDIZKARIA - 2005eko martxoaren 9a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.2. Kontratazio administratiboa

339/2005 EBAZPENA, otsailaren 18koa, Ingurumen zuzendari nagusiak emana, Aralar-Larraun sistemaren ur baliabideak eta ingurumenean dituzten ondorioak aztertzeko kontratazio-espedientea onesten duena.

Ingurumen, Lurralde Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuak lizitazio deia egin du ondokoa kontratatzeko. Hona hemen baldintza orokorrak:

_Kontratuaren xedea: Aralar-Larraun sistemaren ur baliabideak eta ingurumenean dituzten ondorioak aztertzeko lana kontratatzea.

_Esleitzeko modua: esleipena lehiaketaren bidez eginen da.

_Hasierako prezioa: hasierako prezioa, gehienez ere, 98.492,00 euro izanen da, BEZa barne.

_Egiteko epea: 7 hilabete.

_Proposamenen aurkezpena: proposamenak iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta hurrengo hogeita seigarren egun naturaleko 14:30 arte aurkezten ahal dira, Nafarroako Gobernuko Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuaren Erregistroko bulegoetan (Alondegi kalea, 12.a).

_Aurkeztu beharreko agiriak: klausula administratibo eta partikularren agirian aipatzen direnak. Agiriek jatorrizkoak edo kopia kautotuak izan beharko dute.

_Proposamenak jendaurrean irekitzeko tokia eta eguna:

.3. kartazala, proposamen ekonomikoa biltzen duena: proposamenak aurkezteko epea bukatu ondoko hamazazpigarren egun naturalean.

Klausula administratibo eta partikularren eta baldintza teknikoen agiriak Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuko Idazkaritza Teknikoan, Iruñeko Armada etorbideko 2an, eta interneteko helbide honetan:

http://www.navarra.es/home-es/Catalogo+de+servicios/Contrataciones/

Iruñean, 2005eko otsailaren 18an._Ingurumen zuzendari nagusia, Juan José Grau Lasheras.

PROPOSAMEN EREDUA

Hau sinatzen duena, ........... J/A, adinez nagusia, ....... NAN, .......(e)ko ........... kaleko ..... zk.an bizi dena, bere izenean (edo ......... ordezkatuz, ....... IFZ, ........(e)ko ........ kalea), ........ lanak lehiaketa bidez esleitzeko prentsan argitaratu iragarkiaren eta lizitazio hori arautzen duten klausula tekniko eta administratibo partikularren pleguen jakinaren gainean dago eta hitz ematen du lan horiek burutu eginen dituela aipatu agiriei segituz eta ................. (zenbakiz adierazi) ............... euroren truke.

(Eguna eta izenpea)

Iragarkiaren kodea: F0502987