29. ALDIZKARIA - 2005eko martxoaren 9a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

GARDE

2005eko karga-tasak

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean ezarritakoari jarraituz, Gardeko Udalak, 2004ko abenduaren 16an egin osoko bilkuran, hau erabaki zuen:

1._Hirilurraren gaineko kontribuzioa ordainarazteko karga-tasa ehuneko 0,1679 izanen da.

2._Landalurraren gaineko kontribuzioa ordainarazteko karga-tasa ehuneko 0,4970 izanen da.

3._Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga ordainarazteko karga-tasa ehuneko 2 izanen da.

4._Hirilurren balio igoeraren gaineko zergari dagokionez, 2/1995 Foru Legearen 175 eta 176. artikuluetan ezarritako gutxieneko portzentajeak aplikatuko dira.

5._Jarduera ekonomikoen gaineko zergaren tarifei 1 indizea aplikatuko zaie.

Erabaki honek 2005eko urtarrilaren 1ean hartuko du indarra eta bere aurka bidezko errekurtsoak ezarri ahalko dira.

Garden, 2005eko otsailaren 3an._Alkatea, José Javier Echandi Sarriés.

Iragarkiaren kodea: L0502477