29. ALDIZKARIA - 2005eko martxoaren 9a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

T U T E R A

Kredituak sortzeko espedientea, Castel Ruiz Kultur Etxearen 2004ko aurrekontuan. Behin betiko onespena

Tuterako Udalak, 2004ko azaroaren 29an egin osoko bilkuran, Castel Ruiz Kultur Etxearen 2004ko aurrekontuan kredituak sortzeko espedientea onetsi zuen; osotara 696,00 euro dira.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 214.2 artikuluaren arabera, delako espedientea aurrekontuak bezala tramitatu eta onetsi behar da, informazioari, erreklamazioari eta publizitateari buruzko tramite eta beharkizunei dagokienez. Aipatutako lege bereko 202. artikuluan xedatutakoari jarraituz, 2005eko urtarrilaren 21eko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen Udalak 2004ko azaroaren 29ko osoko bilkuran onetsitako espedientearen hasierako onespenaren iragarkia.

Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, delako espedientea behin betiko onetsita dago eta, 202.3 artikuluari jarraituz, aipatu kreditu sorreren iragarkia argitaratzen da, kapituluka laburturik:

Gastuetako bajak:

a) Eragiketa arruntak:

2._Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 696,00 euro.

Gastuetako altak:

a) Eragiketa arruntak:

2._Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 696,00 euro.

Argitara ematen da orok jakin dezan, eta ohartarazten da behin betiko onespen honen kontra hauetako bideren bat erabil daitekeela:

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Auzitegi Nagusiari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita.

Tuteran, 2005eko otsailaren 8an._Ogasuneko zinegotzi delegatua, José María Navarro Fandos.

Iragarkiaren kodea: L0502474