29. ALDIZKARIA - 2005eko martxoaren 9a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

DONAMARIA

2005eko aurrekontua, hura betearazteko oinarriak eta plantilla organikoa hasiera batez onetsirik

Udalak, 2005eko urtarrilaren 28an egin bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen, besteak beste:

Ikusirik Donamariako Udaleko aurrekontuen eta plantilla organikoaren 2005eko proiektua,

Lehenbiziko._Hasiera batez onestea Donamariako Udalaren 2005eko aurrekontua, hura betearazteko oinarriak eta plantilla organikoa.

Bigarrena._Espedientea jendaurrean egotea udal idazkaritzan, 15 egun baliodunean, erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara eman eta biharamunetik hasita, interesatuek egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkezteko aukera izan dezaten, hala xedatzen baita Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legeko 202. artikuluan.

Hirugarrena._Aipatutako epeak amaitzen badira inork erreklamaziorik aurkeztu gabe, behin betiko onetsitzat joko dira.

Laugarrena._Aurrekontuaren espedientearen kopia Nafarroako Gobernuko Toki Administrazioko Departamentura igortzea.

Jakinarazten dut, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan, eta ohartarazten erabakiaren aurka errekurtso hauek para daitezkeela:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita, edo

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazten denetik hasita.

Donamarian, 2005eko otsailaren 11n._Alkatea, Rikardo Sagaseta Andiarena.

Iragarkiaren kodea: L0502463