29. ALDIZKARIA - 2005eko martxoaren 9a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

ARAS

2005eko ekitaldiko zerga-tasak eta tasak onetsirik

Arasko Udalak, 2004ko abenduaren 29an egin osoko bilkuran, ondoko erabakia hartu zuen, 2005ean indarra izanen duten karga-tasa eta tasen gainean:

Karga-tasak

1. Beren hartan uztea, 2005eko ekitaldirako, 2004an indarra izan zuten karga-tasak:

_Hirilurraren gaineko kontribuzioa: % 0,45.

_Landalurraren gaineko kontribuzioa: % 0,80.

_Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga: % 5.

_Gainbalioa: urteko indizea: 2,2; karga tasa: % 15.

_Jarduera ekonomikoen gaineko zerga: 1,4 indizea.

Tasak

2. Hilerriko zerbitzua egiteko tasak aldatzea, honela geldituko baitira:

1._Ehorzketak.

A) Arasen erroldatuak eta/edo bertan sortuak, haien senar-emazteak eta gurasoak, seme-alabak, senideak eta aitatxi-amatxiak: 150,25 euro.

B) Bertze pertsona batzuk, A) atalean bildu gabeak: 360,60 euro.

3. Ur horniduraren tasak, bai etxean bai industrian erabiltzekoak, Jurramendiko Mankomunitateak 2005erako onesten dituenak izanen dira.

Nilsaren kanona izanen da Nafarroako Gobernuak 2005erako onesten dituen tarifak.

4. Erabaki hauek jendaurrean edukitzea hogeita hamar egunean, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta iragarki oholean iragarri ondotik, egokitzat jotzen diren erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez daitezen.

Arasen, 2004ko abenduaren 31n._Alkatea, José Manuel Sáenz Quintero.

Iragarkiaren kodea: L0502445