29. ALDIZKARIA - 2005eko martxoaren 9a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.2. Kontratazio administratiboa

284/2004 EBAZPENA, abenduaren 22koa, Komunikazio zuzendari nagusiak emana, 2005. urtean Nafarroako Gobernuarentzako ohiko paperen horniduraren kontratazioa Servicios Gráficos de Navarra, S.L. (Gráficas Arga) enpresari esleitzen diona. Kontratazioa prozedura irekiaren bidez egin da eta esleipena lehiaketa bidez.

Indarra duen legerian xedaturikoa betez, aditzera ematen da Komunikazio zuzendari nagusiak, abenduaren 22ko 284/2004 Ebazpenaren bidez, kontratu hau esleitu duela:

_Xedea: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren ohiko paperen 2005. urterako hornidura kontratatzea.

_Esleitzeko modua: prozedura irekia eta lehiaketaren bidezko esleipena.

_Esleipenaren prezioa: 115.000 euro.

_Esleipen-hartzailea: Servicios Gráficos de Navarra, S.L. (Gráficas Arga).

Iruñean, 2004ko abenduaren 22an._Komunikazio zuzendari nagusia, Joaquín Ortigosa Ocón.

Iragarkiaren kodea: F0502170