29. ALDIZKARIA - 2005eko martxoaren 9a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

AZAGRA

2005eko karga-tasak

Azagrako Udalak, 2004ko abenduaren 21ean egin osoko bilkuran, erabaki hauek hartu zituen aho batez, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean ezarritakoari jarraikiz:

1._2005erako, zerga-tasa hauek onestea:

_E.I.O.Z.: obra gauzatzeko aurrekontuaren % 3,38.

_Hirilurren balio igoeraren gaineko zerga (gainbalioa): karga-tasa, % 18 denbora-tarte guztietarako.

_J.E.Z.: 1,36, gobernuaren tarifen gainean.

_Hirilurren gaineko kontribuzioa: katastroko balioaren % 0,344.

_Landalurren gaineko kontribuzioa: katastroko balioaren % 0,55.

2._Erabakiak 2005eko urtarrilaren 1ean hartuko du indarra, eta indarrean egonen dira harik eta Udalaren osoko bilkuran aldatzeko erabakia hartu arte.

3._Erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Udalaren iragarki oholean argitaratuko da, legez bidezko diren ondorioak izan ditzan. Haren aurka ondoko errekurtso hauetakoren bat paratzen ahalko da, aukeran:

_Berraztertzeko errekurtsoa Udalaren osoko bilkurari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

_Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik aitzina.

_Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Sailari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Azagran, 2005eko otsailaren 10ean._Alkatea, Basilio Sánchez Lasheras.

Iragarkiaren kodea: L0502435