29. ALDIZKARIA - 2005eko martxoaren 9a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

NOAIN (ELORTZIBAR)

2004ko aurrekontuko aldaketen espedientea behin betikoz onetsirik

Noain-Elortzibarko Udalak, 2004ko abenduaren 7an egin osoko bilkuran, erregelamenduzko quoruma izanik, 2004ko ekitaldiko aurrekontuan egin aldaketen espediente batzuk onetsi zituen hasiera batean.

Erabaki hori 2004ko 156. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, abenduaren 29an.

Iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zenetik hamabortz egun balioduneko epea haren kontrako inolako erreklamaziorik edo/eta alegaziorik egin gabe iragan denez, aho batez erabaki da behin betikoz onestea.

1._Kreditu transferentzia:

"Transferentzia arruntak" izeneko 4. kapituluko kontusail batetik, 9.181,00 euro kapitulu bereko bertze kontusail batera.

2._Kreditu transferentzia:

"Transferentzia arruntak" izeneko 4. kapituluko kontusail batetik, 12.500,00 euro kapitulu bereko bertze kontusail batera.

3._Kreditu transferentzia:

"Transferentzia arruntak" izeneko 4. kapituluko kontusail batetik, 30.000,00 euro kapitulu bereko bertze bi kontusailetara.

4._Kreditu berezia:

"Transferentzia arruntak" izeneko 4. kapituluko bi kontusail berritan, 25.500 euro, Diruzaintzako gerakin likidoaren bidez finantzatuko direnak.

5._Kreditu gehikuntzak:

1. kapitulua. Langileen ordainsariak: 68.000,00 euro.

2. kapitulua. Ondasun arruntetako gastuak: 59.000,00 euro.

3. kapitulua. Finantza-gastuak: 1.500,00 euro.

4. kapitulua. Transferentzia arruntak: 559,03 euro.

6. kapitulua. Inbertsio errealak: 79.617,92 euro.

Aldaketa hauek 208.676,95 euro egiten dute osotara eta Diruzaintzako gastu orokorretarako gerakinaren bidez finantzatuko dira.

Noain-Elortzibarren, 2005eko otsailaren 3an._Alkate udalburua, Miguel Elizari Reta.

Iragarkiaren kodea: L0502427