29. ALDIZKARIA - 2005eko martxoaren 9a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

NOAIN (ELORTZIBAR)

Noaingo Etxe Zaharra Kultur Patronatuaren 2004ko aurrekontuko aldaketak behin betikoz onetsirik

Noaingo Etxe Zaharra Kultur Patronatuak, 2004ko azaroaren 23an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen, legezko eta erregelamenduzko quoruma zuela, 2004ko ekitaldiko aldaketen zenbait espediente. Espediente horrek Noain-Elortzibarko Udalaren ikus-onetsia bildu zuen, 2004ko abenduaren 7an egin bilkuran.

Erabaki hori 2004ko 156. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, abenduaren 29an.

Iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zenetik hamabortz egun balioduneko epea haren kontrako inolako erreklamaziorik edo/eta alegaziorik egin gabe iragan denez, aho batez erabaki da behin betikoz onestea.

1. Kreditu gehikuntzak:

_4. kapitulua "Transferentzia arruntak", 6.000,00 euro, honela finantzatuak: 2003ko abenduaren 31n dagoen diruzaintzako gerakina.

Noain-Elortzibarren, 2005eko otsailaren 3an._Alkate udalburua, Miguel Elizari Reta.

Iragarkiaren kodea: L0502426