29. ALDIZKARIA - 2005eko martxoaren 9a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

EUGI

2005eko aurrekontu orokorra hasiera batez onetsita

Eugiko Kontzejuko Batzordeak (Esteribar), 2004ko abenduaren 27an egin osoko bilkuran, Kontzejuaren 2005eko aurrekontua onetsi zuen hasiera batez.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 276. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, onetsitako aurrekontua idazkaritzan egonen da ikusgai, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesatuek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Eugin, 2005eko urtarrilaren 18an._Batzordeko burua, José Gregorio Seminario Zamarreño.

Iragarkiaren kodea: L0502408