29. ALDIZKARIA - 2005eko martxoaren 9a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

O L A Z T I

Iragarkia

Udalak, 2005eko otsailaren 3an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi du 2005erako aurrekontu orokorra, bere baitan hartzen dituena Udalaren beraren aurrekontua eta Musika Eskolako Udal Patronatuaren erakunde autonomoarena.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legeko 202. artikuluan eta lege hori bera aurrekontuen eta gastu publikoaren arloan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuko 18. artikuluan xedatutakoa betez, jendaurrean egonen da, honako zehaztasun hauekin:

a) Non dagoen: Idazkaritza-Kontu hartzailetza bulegoan.

b) Aztertzeko eta erreklamazioak aurkezteko epea: hamabost egun baliodun, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta hurrengo egun baliodunetik aurrera.

c) Nork aurkezten ahal dituen erreklamazioak: Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legeko 204. artikuluan aipatzen diren herritar eta interesatuak, hartutako erabakiaren kontra botoa eman duten Udalbatzako kideez gainera.

d) Aurka egiteko arrazoiak: aipatutako Legearen 204. artikuluan aipatzen direnak.

e) Aurkezteko tokia: Udalaren sarrera erregistroa, goizeko bederatzietatik arratsaldeko hirurak bitarte.

f) Zein organori zuzentzen zaion erreklamazioa: Udalaren osoko bilkura.

Jendaurreko epea amaitzen bada inork erreklamazio edo oharrik aurkeztu gabe, aurrekontu orokorra behin betiko onetsitzat hartuko da, beste erabaki bat hartu beharrik izan gabe.

Olaztin, 2005eko otsailaren 10ean._Alkatea, Blanca Arza Bergerandi.

Iragarkiaren kodea: L0502404