29. ALDIZKARIA - 2005eko martxoaren 9a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

BARAÑAIN

Aurrekontuko 21/2004 aldaketa behin betikoz onetsirik

Barañaingo Udaleko Tokiko Gobernu Batzarrak, 2004ko abenduaren 2ko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Udalaren 2004ko aurrekontu orokorreko 21/2004 aldaketaren espedientea, kreditu transferentzia baten onespenari buruzkoa. Hori, aurrekontua betearazteko oinarrietako 10.ean xedatutakoari jarraituz.

2004ko 9. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean iragarkia argitaratu zen, urtarrilaren 21ean, jendaurreko aldia eta alegazio eta erreklamazioetarako epea irekitzeko. Orobat, iragarki horri behar adina publizitate eman zitzaion, Udaleko iragarki oholean ediktua paratuta.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 276.1 artikuluan eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 214.2 artikuluan, lege bereko 202.1 artikuluarekin bat ezarritako hamabortz eguneko epea alegazio edo erreklamaziorik gabe iragan denez, aipatu aldaketa behin betiko onetsitzat jo da, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan eta Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 276. artikuluaren bukaeran ezarritakoari jarraituz.

Hona hemen behin betiko onetsitako aldaketa:

Kreditu transferentzia.

_Gastu goititua:

Kontusaila: 70 45310 48900. "Bestetako dirulaguntzak". Zenbatekoa: 9.000 euro.

Gastu goititua, osotara: 9.000 euro.

_Gastu beheititua:

Kontusaila: 70 45104 22602. "Kultur ekitaldien publizitatea eta propaganda". Zenbatekoa: 6.000 euro.

Kontusaila: 70 45104 22607. "Kultur ekitaldietako askotariko gastuak". Zenbatekoa: 3.000 euro.

Gastu beheititua, osotara: 9.000 euro.

Aditzera ematen da, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 277.1 artikulua betetzeko asmoz, eta ohartarazten behin betiko onespen honen aurka jotzen ahal dela errekurtso hauetakoren bat paratuz:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, Barañaingo Udaleko Tokiko Gobernu Batzarrari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Auzitegi Nagusiari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita.

Barañainen, 2005eko otsailaren 10ean._Alkate udalburua, Iosu Senosiain Ibáñez.

Iragarkiaren kodea: L0502380