29. ALDIZKARIA - 2005eko martxoaren 9a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Eskaintza Publikoa, oposizioak eta lehiaketak

265/2005 EBAZPENA, otsailaren 9koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko Ogasuneko teknikari izateko 10 lanpostu huts lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onesten duena.

Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak, abenduaren 20ko 2889/2004 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko Ogasuneko teknikari izateko 10 lanpostu huts lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdia onetsi zuen. Deialdia 2005eko urtarrilaren 10eko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, 4. zenbakian.

Eskabideak aurkezteko epea bukaturik eta izangai bat ere baztertu ez denez, lanpostuak betetzeko Erregelamenduko 36. artikuluko 4. idatz-zatian xedaturikoarekin bat, bidezko da izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda zuzenean onestea.

Bidezko da, halaber, Langileen Batzordeak epaimahaia osatzeko proposaturiko kideak izendatzea.

Horrenbestez, eta Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariak abuztuaren 5eko 55/2003 Foru Aginduaren bidez emandako eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko Ogasuneko teknikari izateko 10 lanpostu huts lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onestea. Zerrenda eranskinean dago.

2. Langile Batzordeak epaimahaian izateko proposatu dituen ordezkariak izendatzea: Nieves Pueyo Mendívil andrea, kide titular, eta Santos Sastre Herrero jauna, ordezko.

3. Ebazpen honen berri mahaikideei ematea eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2005eko otsailaren 9an._Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Alberto Andérez González.

E R A N S K I N A

Onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda

Onartuak:

BERMEJO GARDE, CARLOS

TELLECHEA ERLANZ, ALFONSO

Baztertuak: inor ez.

Iragarkiaren kodea: F0503028