29. ALDIZKARIA - 2005eko martxoaren 9a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

B E R A

Oihan enkantea Meatzgorrieta parajean

Berako Udalak plegu itxiaren bidezko enkante irekian salgai jarriko du oihan probetxamendu hau:

1._Intsinis pinua, matarrasa, oin kopurua: 1.592, 3.648 m³ zur, 366 m³ egur; hasierako prezioa: 180.799,38 euro (zuraren prezioa: 179.460,44 euro; egurraren prezioa: 1.318,93 euro); parajea: Meatzgorrieta.

2._Intsinis pinua, matarrasa, oin kopurua: 277; 218 m³ zur, 17 m³ egur; hasierako prezioa: 845,93 euro (zuraren prezioa: 786,32 euro; egurraren prezioa: 59,62 euro); parajea: Meatzgorrieta.

Proposamenak aurkeztea:

Proposamenak, ondoren doan eredu ofizialaren araberakoak, baldintza pleguaren 2. oinarrian eskatzen diren agiriekin batera, Udaleko Idazkaritzan aurkeztuko dira, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara eman eta biharamunetik hasita hamabosgarren laneguneko eguerdiko ordu bata baino lehen. Azken egun hau larunbatarekin suertatzen bada, astelehena arte luzatuko da aipatutako epea.

Proposamen ekonomikoak jendaurrean irekitzea:

Epea bukatu eta hurrengo egunean, eguerdiko ordu batean. Egun hau larunbatarekin suertatzen bada, hurrengo astelehenean irekiko dira.

_Baldintza teknikoak eta klausula administratiboen plegua Udal Idazkaritzan ikusgai egongo dira.

Beran, 2005eko otsailaren 16an._Alkatea, Helena Santesteban Guelbenzu.

PROPOSAMEN EREDUA

........................... J/Ak, helbidea .........................................., telefonoa ......................, N.A.N ....................., Enpresa Kalifikazio Agiria ............................., (Aldizkariaren data) .......garren Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean salgai dagoela iragartzen den oihan lotea esleitua izan dakion eskatzen du, eta horretarako balorazio teknikoa eta gainerako baldintzak onartu eta ............... (zenbakiz eta letraz) ................... euro ordaintzea eskaintzen du.

Iragarkiaren kodea: L0502832