29. ALDIZKARIA - 2005eko martxoaren 9a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

MORENTIN

Oihan enkantea

Udalak, Nafarroako Gobernuak behar bezala baimendurik, plegu itxien bidezko enkante publikoa eginen du honako oihan aprobetxamendu hau saltzeko:

1. lotea: 940 makal, 674,60 metro kubiko zur egiten dutenak. Hasierako prezioa: 24.285 euro.

Proposamenak Morentingo Udaletxean aurkeztu beharko dira iragarki honen bukaeran dagoen ereduari jarraikiz eta behar bezala beteak, lotearen hasierako prezioaren % 4 Morentingo Udaleko Diruzaintzan, Nafarroako Rural Kutxak Lizarran duen bulegoan, ordaindua dagoela erakusten duen egiaztagiriarekin batera, eta Enpresaren Sailkapen Agiriaren jatorrizkoa edo fotokopia konpultsatua. Aurkezteko epea 2005eko apirilaren 6an bukatuko da, arratsaldeko ordu batean. Ondorik, pleguak irekiko dira, Udaletxean.

Enkanteko baldintzak Morentingo Udaletxeko idazkaritzan daude ikusgai (asteazkenetan, 9-14) interesatuen eskura.

Enkantea egin eta lotea eman gabe geratuz gero, beste lizitazio batzuk eginen dira 2005eko apirilaren 13an eta 20an, hasierako prezioa % 10 eta % 20 beheraturik, hurrenez hurren, eta hasierako enkanteko baldintza beretan, finkatutako hasierako prezioa izan ezik.

Morentinen, 2005eko otsailaren 16an._Alkatea, Dionisio Pérez Sanz.

PROPOSAMEN EREDUA

Izena: ........................... N.A.N.: (inor ordezkatuz gero, haren izena: ...........), bizilekua: ......, helbidea: Honako hau eskaintzen dut:

_1. loteagatik: ................. (letraz eta zenbakiz) ...............

Betiere Morentingo Udalak eta Nafarroako Gobernuak jarritako baldintzei jarraikiz, ezagutu eta onartzen baititut.

(Eguna eta izenpea)

Iragarkiaren kodea: L0502646