29. ALDIZKARIA - 2005eko martxoaren 9a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

U L T Z U R R U N

Lurzatia salgai

Ultzurrungo Kontzejuak, 2005eko otsailaren 3an, honako erabaki hau hartu zuen: salgai jartzea, ahozko posturen bidezko enkante publikoan eta baldintzen pleguari jarraikiz, 1. azpieremuko 6. poligonoko 161. lurzatia, 845 metro karratukoa, bertan etxebizitza eraikitzeko dagoena.

Prezioa: 71.039,15 euro, gehi BEZa.

Behin-behineko fidantza: 1.648,108 euro.

Enkantearen eguna: 2005eko maiatzaren 7an, Ultzurrungo Kontzeju Etxean, 13:00etan.

Baldintzen plegua interesatuen eskura dago, Ollarango Udalaren bulegoetan.

Ulzurrunen, 2005eko otsailaren 8an._Kontzejuburua, Blanca Solano Arratibel.

Iragarkiaren kodea: L0502275