29. ALDIZKARIA - 2005eko martxoaren 9a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.1. Baimen eta lizentziak

CAPARROSO

Jarduera sailkatua

Ingurumena babesteko jarduera sailkatuen kontrolari buruzko abenduaren 5eko 16/1989 Foru Legean eta hura garatzeko otsailaren 15eko 32/1990 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen Erregelamenduan xedatutakoa betez, aditzera ematen da ezen, Caparrosoko alkate udalburuaren 2005eko otsailaren 11ko 109 ebazpenaren bidez, lizentzia eman zaiola ondoko jarduerari:

Eskatzailea: Agropecuaria Savao, S.L. I.F.Z.: G-31 694037. Jarduera: zerri gizendegirako proiektua, 3.120 bururendako proiektu osoa bete arte (honezgero legeztaturik dago 2.000 buruendako obra), eta nabea, biltegitako, aldageletarako eta osasun arloko azpiegituretarako. (paratzea eta legeztatzea). Tokia: Saso Nuevoko alderdia, 2. poligonoko 364. lurzatia. Caparrosoko udal mugapea (Nafarroa).

Caparroson, 2005eko otsailaren 11n._Alkatea, Pedro José Tabar Oneca.

Iragarkiaren kodea: l0502537