29. ALDIZKARIA - 2005eko martxoaren 9a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Eskaintza Publikoa, oposizioak eta lehiaketak

B E R R I O B E I T I

Berriobeitiko Udalaren plantilla organikoko aldaketa puntuala hasiera batez onetsita

Berriobeitiko Udalak, 2005eko otsailaren 1ean egin osoko bilkura arruntean, jarraian hitzez hitz ematen den erabakia hartu zuen, legez eskatutako quorumarekin:

1._Hasiera batez onestea Berriobeitiko Udalaren 2005eko lan-eskaintza publikoko aldaketa puntuala, administrari-ofizialaren lanpostu bat sartuz, lan kontratu finkoa izanen duena eta lanaldi osoa, Berriobeitiko Udalerriko hamar kontzejuetako administrazio-lanak egiteko. Hori guztia Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 236. artikuluan ezarritakoari jarraituz.

2._Onetsitako aldaketa jendaurrean jartzea 15 egun baliodunetarako, 6/1990 Foru Legearen 276. artikuluan eta hurrengoetan ezarritakoari jarraituz, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Udaleko iragarkien oholean iragarkia jarri ondotik.

3._Udalak, plantilla organikoaren aldaketa puntuala behin betikoz onestearekin batera, deialdia onetsiko du aipatu lanpostua oposizio-lehiaketa bidez betetzeko.

Berriobeitin, 2005eko otsailaren 7an._Alkate udalburua, José María Irisarri.

Iragarkiaren kodea: L0502345