29. ALDIZKARIA - 2005eko martxoaren 9a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Eskaintza Publikoa, oposizioak eta lehiaketak

ETXAURI

Plantilla organikoa onetsirik

Udal honek, 2004ko abenduaren 22an egin bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

"Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 19. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, 2005eko plantilla organikoa onestea erabaki da:

Funtzionarioak

_Lanpostuaren izena: idazkaria; Ziritza, Etxarri eta Bidaurretako udalekiko zerbitzu bateratua. Buru den udalerria: Etxauriko udala. Lanpostu kopurua: 1. Maila: A. Sarbidea: erregelamenduari jarraituz.

Funtzionarioen izenen zerrenda

_Díaz de Cerio Yániz, Luis María. Antzinatasuna: 1981-09-06. Jardunean. Maila: A. Gradua: 4. Lanpostuko osagarria: ehuneko 36.

Lan-kontratudun finkoak

_Lanpostuaren izena: zerbitzu anitzetako langilea. Lanpostu kopurua: 1. Maila: E. Sarbidea: oposizio-lehiaketa.

_Lanpostuaren izena: administrari laguntzailea. Lanpostu kopurua: 1. Maila: D. Sarbidea: oposizio-lehiaketa.

_Lanpostuaren izena: garbitzailea, lanaldi partzialean. Lanpostu kopurua: 1. Maila: E. Sarbidea: oposizio-lehiaketa.

Lan-kontratudun finkoen izenen zerrenda

_Jáuregui Goñi, David. Antzinatasuna: 1997-02-11. Jardunean. Maila: E. Hitzarmeneko osagarria, E taldekoentzat: ehuneko 15. Lanpostuko osagarria: ehuneko 41,50.

_Sánchez Imaz, Beatriz. Antzinatasuna: 1995-11-15. Jardunean. Maila: D. Hitzarmeneko osagarria, D taldekoentzat: ehuneko 12. Lanpostuko osagarria: ehuneko 25,00.

_Imaz Gallego, Aranzazu. Antzinatasuna: 1999-02-01. Jardunean. E maila. Hitzarmeneko osagarria, E taldekoentzat: ehuneko 15. Lanpostuko osagarria: ehuneko 41,50".

Etxaurin, 2005eko otsailaren 10ean._Alkatea, Luis Baquedano Ros.

Iragarkiaren kodea: L0502278