29. ALDIZKARIA - 2005eko martxoaren 9a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

ARGUEDASKO, VALTIERRAKO, VILLAFRANCAKO, MILAGROKO ETA CADREITAKO GIZARTE ZERBITZU OINARRIZKOEN MANKOMUNITATEA

Famili langilearen izendapena

Arguedasko, Valtierrako, Villafrancako, Milagroko eta Cadreitako Gizarte Zerbitzu Oinarrizkoen Mankomunitateko famili langile izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdiko (2004ko 137. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, azaroaren 15ekoa) 9. oinarrian xedatutakoa betetzeko, Mankomunitate honetako Batzar Orokorrak honako erabaki hau hartu zuen, 2005eko otsailaren 1ean eginiko bilkuran:

1. Deialdiko epaimahaiaren proposamenez, Nieves Villafranca Lumbreras andrea Mankomunitatearen zerbitzuko famili langile izendatzea, bera izan baita deialdiko probetan puntuaziorik handiena lortu duen izangaia.

2. Erabaki hau argitaratzea Mankomunitatearen iragarki oholean eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Cadreitan, 2005eko otsailaren 16an._Mankomunitateko burua, Javier Fernández García.

Iragarkiaren kodea: L0502830