29. ALDIZKARIA - 2005eko martxoaren 9a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

D E I E R R I

Alkateordeen izendapena

Alvaro Nicuesa Santamaría Deierriko Udaleko alkate udalburuak, 2005eko urtarrilaren 24an, ebazpena eman zuen toki entitate honetako alkateordeak izendatzeko. Hona hemen xedapen zatia:

Lehenbizikoa._Raúl Lezáun Etxalar Deierriko Udaleko lehenengo alkateorde izendatzea, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 23.3 artikuluarekin bat.

Bigarrena._Ramiro Urra Marcotegui entitate honetako bigarren alkateorde izendatzea, aipatu aginduaren babesean.

Hirugarrena._Egindako izendapenek indarra hartzeko, onartu beharko dituzte zinegotzi interesatuek. Onartutzat hartuko dira, hiru egun baliodunen buruan, behar den jakinarazpena egiten denetik, kontrakorik espresuki adierazten ez badute.

Laugarrena._Nafarroako Toki Korporazioen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua onesten zuen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 46.1 artikuluaren hondar aldea betez, ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

Aritzalan, 2005eko otsailaren 8an._Alkate udalburua, Alvaro Nicuesa Santamaría.

Iragarkiaren kodea: L0502225