29. ALDIZKARIA - 2005eko martxoaren 9a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

ARANO

Hutetsien dedikazioa eta lansariak

Aranoko Udalak, 2004ko abenduaren 23an egindako osoko bilkuran, honako hau erabaki zuen:

"Kontuan izanik toki entitateetako kideen dedikazio eta ordainsariaiei buruz Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legeko 75 artikuluan xedatua, Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erreglamenduko 13 artikuluarekin bat eginez.

Udalbatzaren 2003ko abenduaren 11ko akordioak, alkatearen dedikazio eta ordainsarien erregimena arautzen du 2004rako. Bertan esaten da, 2003ko abenduaren 11ko akordioa urtero berretsi eta eguneratuko dela.

Udalbatzak aho batez erabakitzen du:

1. Alkatearen dedikazioa eta ordainsariak arautzen duen 2003ko akordioa baldintza berdinetan berrestea, 2005ean aplikatua izan dadin.

2. 2005eko ordainsaria eguneratzea dagokion KPI-ren arabera.

3. Iragarki oholean eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean iragarki hau argitaratzea, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legeko 75.5 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Aranon, 2004ko abenduaren 23an._Alkatea, Iñigo Larrea Perurena.

Iragarkiaren kodea: L0502069