29. ALDIZKARIA - 2005eko martxoaren 9a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

NOAIN (ELORTZIBAR)

Ibilgailuak espaloian barna sartzeko tasa (pasabideak)

Honen bitartez Noain-Elortzibarko herritarrei aditzera ematen zaie Pasabidea izateko tasa, 2005. urtekoa, borondatez ordaintzeko epea hurrengo 2005ko martxoaren 1ean hasiko dela eta bukatu, berriz, 2005eko martxoaren 31n.

Epe hori bukatuta, hilabetez, zerga hori % 10eko errekarguarekin kobratuko da. Epe hori iragandakoan, ordainagiriak Derrigorrezko Dirubilketako Agentziara igorriko dira hark premiamendu bidez kobra ditzan, aldez aurretik jakinarazi gabe.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Noain-Elortzibarren, 2005eko otsailaren 14an._Alkate udalburua, Miguel Elizari Reta.

Iragarkiaren kodea: L0502615