29. ALDIZKARIA - 2005eko martxoaren 9a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

MELIDA

Bikote egonkorren udal erregistroa arautzen duen ordenantza. Hasierako onespena

Melidako Udalak, aurtengo otsailaren 2an egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Bikote egonkorren udal erregistroa arautzen duen ordenantza.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoari jarraituz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesatuek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea alegaziorik gabe iragaten bada, ordenantza behin betiko onetsita egonen da, eta osorik emanen da argitara Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean.

Melidan, 2005eko otsailaren 10ean._Alkatea, Francisco Jaso Martínez.

Iragarkiaren kodea: L0502391