29. ALDIZKARIA - 2005eko martxoaren 9a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

BARAÑAIN

Behin betikoz onetsirik Barañaingo udalerrian arriskutsu gerta daitezkeen animaliak edukitzeko lizentzien tasak arautzen dituen ordenantza fiskala

Barañaingo Udalak, 2004ko azaroaren 25ean egin osoko bilkura arruntean, erabaki zuen, legeak eskatzen duen quoruma zuela, hasiera batean onestea "Barañaingo udalerrian arriskutsu gerta daitezkeen animaliak edukitzeko lizentzien tasak arautzen dituen ordenantza fiskala".

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1.b) artikuluan, maiatzaren 31ko 35/2002 Foru Legeak ematen dion idazketan, xedatutakoari jarraikiz, erabaki hori 2005eko 2. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, urtarrilaren 5ean, baita Barañaingo Udalaren iragarki oholean ere.

Jendaurrean egoteko legezko aldia iragan baita inork inolako alegaziorik, kexarik edo oharrik aurkeztu gabe, eta aipatu Foru Legearen 325.1.c) artikuluaren bukaerako aginduen ondorioz, ordenantza behin betikoz onetsitzat jotzen da, eta haren testu osoa argitaratuko da, behar diren ondorioak izan ditzan, Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 326. artikuluari jarraikiz.

Argitara ematen da agindua betetzeko asmoz, eta ohartarazten da behin betiko onespen honen kontra egiteko hauetako bideren bat erabil daitekeela:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, Barañaingo Udaleko osoko bilkurari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Auzitegi Nagusiari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita.

Barañainen, 2005eko otsailaren 10ean._Alkate udalburua, Iosu Senosiain Ibáñez.

I. ERANSKINA BARAÑAINGO UDALERRIAN ARRISKUTSU GERTA DAITEZKEEN ANIMALIAK EDUKITZEKO LIZENTZIEN TASAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA FISKALA

Oinarria

1. artikulua. Ordainarazpen hau ezarri da Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Legearen Lehenengo Tituluko IV. kapituluko 7. atalean xedatutakoaren arabera eta lege bereko 12. artikuluan jasotzen den baimenari jarraituz.

Zergapeko egintza

2. artikulua. Zergapeko egintza da zerbitzu tekniko edo administratiboak egitea, arriskutsu gerta daitezkeen animaliak edukitzeko lizentziak emateko.

Tasen sortzapena

3. artikulua. Arriskutsu gerta daitezkeen animaliak edukitzeko lizentziak emateko tasa sortuko da eskaera aurkezten den unean, eta lizentzia ez da tramitatu aldez aurretik tasa hori ordaintzen ez bada.

Subjektu pasiboak

4. artikulua. Ordenantza honetan aipatzen diren lizentziak emateko tasak ordaindu beharko dituzte arriskutsu gerta daitekeen animaliaren baten jabe edo edukitzaile diren guztiek, betiere Udalaren osasunari buruzko ordenantzan Barañaingo udalerrian animaliak edukitzeari buruz egiten den sailkapenaren arabera.

Tarifak

5. artikulua. Kasu bakoitzean aplikatu beharreko tarifak ordenantza honen eranskinean heldu direnak dira.

Kudeaketa eta dirubilketa arauak

6. artikulua. Arriskutsu gerta daitezkeen animaliak edukitzeko lizentziak emateko tasak, ordenantza honetan aipatzen direnak, Udalaren dirubilketa bulegoan ordaindu beharko dira, Udaletxean baitago, edo udaltzaingoan edo banku bidez ordaintzeko aukeran ematen diren bestelako bideak erabiliz.

TARIFEN ERANSKINA

I. epegrafea_Arriskutsu gerta daitezkeen animaliak edukitzeko lizentziak ematea.

_Tarifa, lizentzia bakoitzeko: 33 euro.

Iragarkiaren kodea: L0502390