29. ALDIZKARIA - 2005eko martxoaren 9a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

G A R E S

Hasiera batean onetsirik ordenantza fiskaletako aldaketak eta 2005eko ekitaldiko tasa eta prezio publikoak ezartzea

Garesko Udalak, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legean ezarritakoari jarraikiz, boz batez erabaki hau hartu zuen bertzeak bertze, 2004ko abenduaren 29an egin osoko bilkuran:

1. Hasiera batean onestea karga-tasak eta ponderazio indizeak, udal zergei dagokienez, baita tasen eta prezio publikoen zenbatekoak ere, espedientean jasota dauden bezala.

2. Erabakia jendaurrean edukitzea hogeita hamar (30) egun baliodunean, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Udaleko iragarki oholean iragarkia jarri ondotik, herritarrek eta bidezko interesa dutenek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

3. Denboraz eta moduz erreklamaziorik aurkeztu ezean, espedientea behin betikoz onetsitzat joko da.

Garesen, 2004ko abenduaren 29an._Alkatea, Eva Erro Ochoa.

Iragarkiaren kodea: L0502257