29. ALDIZKARIA - 2005eko martxoaren 9a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

MELIDA

Udal Planeko aldaketa xehekatua hasiera batez onetsirik

Melidako Udalak, 2005eko otsailaren 2ko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Udal Planeko U.C.-2.4 unitatean egin beharreko aldaketa xehekatu bat, Udalak berak sustatua eta ondoko lurzatiak ukituko dituena: Melidako 1. poligonoko 259, 331 eta 332. lurzatiak.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesatuek bidezko juzgatzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten.

Melidan, 2005eko otsailaren 4an._Alkatea, Francisco Jaso Martínez.

Iragarkiaren kodea: L0502212