29. ALDIZKARIA - 2005eko martxoaren 9a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

A L T S A S U

Ordenantza fiskaletan tarifak 2005erako eguneratzearren aldaketa egiteko espedientea behin betikoz onetsirik

Altsasuko Udalak ordenantza fiskaletan tarifak 2005eko ekitaldirako eguneratzearren aldaketa egiteko espedientea onetsi zuen, hasiera batean, 2004ko azaroaren 26an egin bilkuran.

Onesteko erabakia 2004ko 155. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, abenduaren 27an, eta jendaurreko epean inork ez du alegaziorik aurkeztu. Hortaz, ordenantza hori behin betikoz onetsi da eta osorik ematen da argitara, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

Altsasun, 2005eko otsailaren 4an._Alkatea, Asun Fernández de Garaialde Lazkano Sala.

1. ORDENANTZA

Ur hornidura eta hustuketaren tasak arautzen dituen ordenantza fiskala

A._Arauketa:

"Tarifak" izeneko 5. artikuluan honako hau esaten da: "2004ko ekitaldirako tarifak Ordenantza honen eranskinean ezartzen dira". Artikulua aldatuda eta honela geldituko da: "2005eko ekitaldirako tarifak ordenantza honen eranskinean ezarri dira."

B._2005eko tarifak:

A epigrafea._Kontagailua mantentzeko kuota (hiruhilekoa).

_Erabilera: etxekoa. 2005eko tasak: 0,94 euro.

_Erabilera: merkataritza/ostalaritzakoa. 2005eko tasak: 1,83 euro.

_Erabilera: industria. 2005eko tasak: 2,77 euro.

Beheko solairuetako lokalak, merkataritzakoak ez badira, etxebizitzarako erabilera dutela kontsideratuko da.

B epigrafea._Ur kontsumoaren tasa.

_Tarifa mota: etxekoa:

-Kontsumoa 41 m³ arte m³-aren prezioa 2005ean: 0,33 euro.

-Kontsumoa, 41 m³-tik goiti. m³-aren prezioa 2005ean: 0,38 euro.

_Tarifa mota: merkataritza/ostalaritzakoa. m³-aren prezioa 2005ean: 0,42 euro.

_Tarifa mota: industriakoa. m³-aren prezioa 2005ean: 0,50 euro.

C epigrafea._Kontagailuak/hartunea/hustubideak.

C.1. Kontagailuak:

Kontagailuaren prezioa kalkulatzeko, erosketaren kostuari gehitu behar zaio hura paratzeko Udaleko langileek egin beharreko lanari dagokiona.

C.2. Hartunea:

_Kontzeptua: etxekoa. 2005eko tasa: 49,19 euro.

_Kontzeptua: industriakoa. 2005eko tasa: 82,50 euro.

C.3. Hustubideak.

_Kontzeptua: etxekoa. 2005eko tasa: 49,15 euro.

_Kontzeptua: industriakoa. 2005eko tasa: 82,50 euro.

Obretarako ur tasak, hartunekoak nahiz kontsumoari dagozkionak, Ordenantza honetan industriakoentzat ezarrita daudenen araberakoak izanen dira.

2. ORDENANTZA

Estolderia zerbitzuak emateko tasak arautzen dituen ordenantza

2005eko tarifak (hiruhilekoak).

_Mota (hiruhilekoa): etxekoa. 2005eko tarifa: 4,60 euro.

_Mota (hiruhilekoa): merkataritza/ostalaritzakoa. 2005eko tarifa: 6,90 euro.

_Mota (hiruhilekoa): industriakoa. 2005eko tarifa: 9,20 euro.

Beheko solairuetako lokalak, merkataritzakoak ez badira: etxebizitzarako tarifa.

3. ORDENANTZA

Agiriak luzatu eta izapidatzeko tasak arautzen dituen ordenantza

K O N T Z E P T U A 2005

Urteko ziurtagiriak 1,00

Gainerako ziurtagiriak 1,60

Lanordua/zatikia 7,10

Fotokopiak

A4 0,06

A3 0,37

Behin-behineko instalazioen funtzionamendu liz. 21,30

Hirigintzako txostenak 3,55

Katastroko txostenak 3,55

Hirigintza-zedulak -

Ordenagailuko zerrendak 0,65/orrialdea

Udaltzaingoaren txostenak 3,55

Minusbaliatu-karneta plastifikatzea 1,30

Udaltzaingoaren txostena, argazkia eta guzti 6,55

Atestatuak 30,00

Udal Planaren kopiak, CDetan 9,00

Lurzatien gaineko zedulak 1,00

4. ORDENANTZA

Herri larreen aprobetxamendu ordainduen tasak arautzen dituen ordenantza fiskala

Tarifak: Toki Ogasunei buruzko Foru Legearen 27. artikuluarekin bat:

a) Urtebetetik gorako aprobetxamenduetarako: pleguan finkatutako K.P.I.aren arabera goitituko dira.

b) Nekazaritza, abeltzaintza edo oihangintzako aprobetxamendurako: nekazari edo abeltzainek hartzen dituzten prezioen aldaketaren arabera eguneratuko da saria.

5. ORDENANTZA

Udalaren makineria, ibilgailuak, lanabesak eta bestelako elementuk uzteko prezio publikoak arautzen dituen ordenantza

I. epigrafea._Langileak.

Kontzeptu honengatik aplikatu beharreko tarifak zerbitzua egiten den garaian indarra duten soldatei dagozkienak izanen dira, gehi ehuneko 50, osasun laguntzagatik, Montepioari Udalak egiten dion ekarpenagatik eta pentsioengatik.

II. epigrafea._Materialak.

Kontzeptu honengatik aplikatu beharreko tarifak Udalak erabilitako materialak erosi edo lortu prezioan kitatuko dira, Balio Erantsiaren gaineko Zerga barne, eta hornitzaileen fakturak hartuko dira oinarritzat.

III. epigrafea._Ibilgailuak, makineria.

K O N T Z E P T U A 2005

Kamioi baskulagarria 43,80

Sumila 43,80

Konpresoreak 70,30

Motor ureztatzailea 16,50

Kolektoreetarako moto-bonba 24,80

Pala 37,20

Erratz mekanikoa 35,20

Sega mekanikoa 17,50

Suhiltzaile zerbitzuko mangera 3,70

Dunperra 28,30

Areketako makina 16,00

Ibilgailuak garabiz kentzea 60,10

Zepoak paratu eta kentzea 30,05

IV. epigrafea._Oholtzak eta beste.

Kontzeptu berria sartu da: "Soinu ekipo mugigarriaren alokairua".

A._Oholtza:

147 euro/eguna + 600 euroko fidantza.

B._Soinu ekipo mugigarria:

Fidantza: 60 euro.

Tasa: 60 euro/eguna. (Salbuetsirik daude Altsasun dauden kultur, hezkuntza, kirol edo gizarte entitateak).

VI.epigrafea: Ur biltontziak betetzea.

Tasa finkoa (gutxienez): 33,50 (2005. urtea).

6. ORDENANTZA

Ordezko betearazpenen tasak eta betearazpen aginduenak arautzen dituen ordenantza

A._Kostuak: erabileraren arabera.

7. ORDENANTZA

Erabilera publikoko lurretan zangak egiteko eta eremu publikoaren zoladuran edo espaloietan edozein mugimendu egiteko tasak arautzen dituen ordenantza

I. Epigrafea._Zangak irekitzea:

1.1. Zangaren zabalera metro lineal bat baino txikiagoa bada, metro luze bakoitzak honenbesteko sortzapena du:

_Kontzeptua: harrizko zoladura den lekuetan: 2005eko tasak: 11,40 euro.

_Kontzeptua: zoladura orokorra duen lekuetan: 2005eko tasak: 9,20 euro.

_Kontzeptua: zola eman gabeko lekuetan: 2005eko tasak 5,50 euro.

1.2. Zangaren zabalera metro lineal batekoa edo handiagoa bada, metro luze bakoitzak honenbesteko sortzapena du:

_Kontzeptua: harrizko zoladura den lekuetan: 2005eko tasak: 9,40 euro.

_Kontzeptua: zoladura orokorra duen lekuetan: 2005eko tasak: 9,20 euro.

_Kontzeptua: zola eman gabeko lekuetan: 2005eko tasak: 6,40 euro.

1.3. Zanga irekitzeagatik, dela osorik, dela norabide batean edo bide nahiz zati nagusi batean, ibilgailuei bidea itxi behar bazaie, aurreko epigrafeetako tarifak ehuneko 20 goitituko dira.

II. epigrafea._Ibilgailuen pasabideak, karga-ahoak, aireztapenak, lukanak, kalapatxak egin edo deuseztatzea eta zoladuran edo espaloietan edozein mugimendu egitea.

_Metro lineal bakoitzeko, alderik handienean: 27,50 euro (2005. urtea).

8. ORDENANTZA

Zerbitzu publikoen enpresa ustiatzaileek eremu publikoko eta herrilurretako zoru, hegalkin eta zorupean egiten dituzten aprobetxamendu berezien prezio publikoak arautzen dituen ordenantza

_Tarifak (hitzarmen bidez mantentzen dira).

Zerbitzu publikoen enpresa ustiatzaileei tarifa mota hauek aplikatuko zaizkie: udal mugapearen barnean eskuratzen dituzten dirusarrera gordinen gaineko tasa Iberdrolari (ehuneko 1,5) eta Telefonicari (ehuneko 1,9), eta okupatzen dituen metro linealen araberakoa Enagasi.

9. ORDENANTZA

Eremu publikoko eta herrilurretako zoru, hegalkin eta zorupeko aprobetxamendu berezien prezio publikoak arautzen dituen ordenantza

I. epigrafea._Zoruko aprobetxamendu bereziak.

_Kontzeptua: mahaiak, kadirak eta mahaitxoak. 2005eko tasak: 9,20 euro.

_Kontzeptua: merkatuak eta txosnak, etab.

.Denboraldia:

-Urtea. 2005eko tasak: 321,00 euro.

-1/2. 2005eko tasak: 182,00 euro.

-Eguna: 2005eko tasak: 5,00 euro.

B._Festa eta feria egunetan bide publikoa okupatzeagatik sortzen diren tasei aplikatu behar zaizkie 2004an kobratutako zenbatekoak, gehi ehuneko 4,00, eta Festa Batzordearen esku uzten da zenbatekoak, postu kopurua, motak eta kokalekua aldatzeko aukera.

1-3. Bestelako aprobetxamenduak.

_Kontzeptua: aldamioak, garabiak, edukiontziak, eta abar. 2005eko tasak: 0,08 euro.

_Kontzeptua: olanak: 2005eko tasak: 4,60 euro.

_Kontzeptua: kioskoak. 2005eko tasak: 27,50 euro.

Minusbaliatuak salbuetsirik.

II. epigrafea._Zorupeko aprobetxamendu bereziak.

_Kontzeptua: paraturiko biltontzi bakoitzeko (10.000 litroraino). 2005eko tasak: 45,00 euro.

_Kontzeptua: paraturiko biltontzi bakoitzeko (10.000 litrotik gora). 2005eko tasak: 91,10 euro.

_Kontzeptua: gasa banatzeko sare orokorrak paratu eta aprobetxatzea . 2005eko tasak: 4,60 euro.

_Kontzeptua: gainerako aprobetxamenduak. 2005eko tasak: 0,09 euro.

Gasontziei dagokienez, aurreko tasak aplikatuko dira, metro kubikoak/litroak erlazioari dagokionaren arabera.

IV. epigrafea._Gutxieneko eskubideak.

Aurreko epigrafeengatik ordaindu behar diren tasak gutxieneko zenbateko haietatik beheitikoak badira, honako hauek ordaindu beharko dira:

_Kontzeptua: aldamioak. 2005eko tasak: 18,30 euro.

_Kontzeptua: hesiak. 2005eko tasak: 18,30 euro.

_Kontzeptua: beste aprobetxamendu batzuk. 2005eko tasak: 12,20 euro.

V. epigrafea._Gainerako aprobetxamenduak.

Kuota: 9,20tik 44,60ra.

10. ORDENANTZA

Jarduera sailkatu eta kaltegabeetan aritzeko eta jarduera eskualdatzeko lizentzien gaineko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala

I. epigrafea._Saltokiak, bulegoak, etab.

A._Jarduera espedientea behar dutenak.

_Kontzeptua: 1. baremoa. 2005eko tasak: 10,40 euro.

_Kontzeptua: 2. baremoa. 2005eko tasak: 9,20 euro.

_Kontzeptua: 3. baremoa. 2005eko tasak: 7,80 euro.

_Kontzeptua: 4. baremoa. 2005eko tasak: 6,10 euro.

_Kontzeptua: 5. baremoa. 2005eko tasak: 4,60 euro.

_Kontzeptua: 6. baremoa. 2005eko tasak: 3,20 euro.

B._Jarduera espedientea behar ez dutenak. Aurreko zenbatekoak ehuneko 50 beheititurik.

II. epigrafea._Industriak, lantegiak, biltegiak.

_Kontzeptua: lehen 50 metroak: 2005eko tasak: 5,30 euro.

_Kontzeptua: 50etik 100 metrora. 2005eko tasak: 3,90 euro.

_Kontzeptua: 100dik 200 metrora. 2005eko tasak: 62,60 euro.

_Kontzeptua: 200dik 300 metrora. 2005eko tasak: 1,40 euro.

_Kontzeptua: 300dik goiti. 2005eko tasak: 0,64 euro.

III. epigrafea.

Pertsonen arteko aldaketak, ordainduak diren kasuan: ehuneko 50eko murrizketa.

IV. epigrafea.

Lehengo irekiera lizentziaren egokitzapenak; egokitzapen aurrekontuaren ehuneko 2,4.

11. ORDENANTZA

Ibilgailuak espaloietan barna sartzeko eta eremu publikoa aparkaleku esklusiborako edo edozein salgairen zamalanetarako erreserbatzeko prezio publikoak arautzen dituen ordenantza fiskala

_Tarifak:

Plakaren prezioa: 47,00.

Prezioa aldatzen ahal da, baldin eta Udalari finkatutako zenbateko hori baino gehiago kostatzen bazaio.

B._B kasua. Pasabideko lizentzia.

_Kontzeptua: ibilgailu bakoitzeko. 2005eko tarifa: 4,30 euro.

_Kontzeptua: metro lineal bakoitzeko: 2005eko tarifa: 8,70 euro.

C._Gutxieneko kuotak.

_Kontzeptua: garaje pribatuendako gutxieneko kuota. 2005eko tarifa: 21,70 euro.

_Kontzeptua: tailerrendako gutxieneko kuota. 2005eko tarifa: 43,30 euro.

D._Lekua erreserbatzea.

_Kontzeptua: euro/metroa. 2005eko tarifa: 13,00 euro.

12. ORDENANTZA

Lizentziak eman eta hirigintzako beste jarduketetarako tasak arautzen dituen ordenantza fiskala

I. epigrafea._Antolamendurako plan partzial edo berezien tramitazioa.

Espedienteak tramitatu eta ebazteko tasak plan bakoitzean hartutako lurzoruaren azaleraren arabera likidatuko dira, ondoko eskalaren arabera likidatu ere:

_Kontzeptua: 5 hektea bitarte. 2005eko tasak: 0,04 euro.

_Kontzeptua: 5-10 ha. bitarteko soberakina. 2005eko tasak: 0,04 euro.

_Kontzeptua: 10-25 ha. bitarteko soberakina. 2005eko tasak: 0,03 euro.

_Kontzeptua: 25-50 ha. bitarteko soberakina. 2005eko tasak: 0,03 euro.

_Kontzeptua: 50-100 ha. bitarteko soberakina. 2005eko tasak: 0,02 euro.

_Kontzeptua: 100 ha. baino gehiagoko soberakina. 2005eko tasak: 0,02 euro.

II. Epigrafea._Plan partzial edo berezietako aldaketen eta xehetasun azterlanen tramitazioa.

Aplikatzeko tarifak I. epigrafekoen ehuneko 50 izanen dira.

III. epigrafea._Antolamendurako planen aurrerapen edo aurreproiektuen tramitazioa.

Aplikatzeko tarifak I. epigrafekoen ehuneko 25 izanen dira.

IV. epigrafea._Birzatiketen eta banantzeen tramitazioa.

IV. A) Espediente bakoitza tramitatu eta ebazteko tasak azaleraren edo aprobetxamendu osotik ateratzen den bolumen eraikigarriaren heinean likidatuko dira, tarifa hauei jarraikiz:

_Kontzeptua: m² eraikigarri bakoitzeko. 2005eko tasak: 0,06 euro.

IV. B) Birzatiketen aldaketak tramitatzea:

Tarifak, IV. epigrafean ezarritakoen ehuneko 50 izanen dira. A).

IV. C) Tasak, hirigintzako lurzatiketak, landa finken banantze eta zatiketa tramitatu eta ebazteagatik:

_Kontzeptua: jatorrizko finkatik banandutako metro karratu bakoitzeko. 2005eko tasak: 0,02 euro.

V. epigrafea._Eskatzaileek egindako urbanizazio proiektuen tramitazioa

Tasak proiektuaren kostuaren arabera likidatuko dira, eta karga-tasa ehuneko 1 izanen da.

VI. epigrafea._Obra lizentziak eta finken itxiturak.

Obra lizentziaren tasa, honako tarifa hauen arabera likidatuko da:

.Obra txikiak (lizentzia laburtua):

_Kontzeptua: 6.010,12 euro bitarte. 2005eko tasak: 3,70 euro.

6.010,12tik goiti: ehuneko 0,8, obraren aurrekontuaren arabera, gehieneko zenbatekoa izanik obra handietarako tarte bakoitzean finkatutakoa.

.Obra handiak (obraren kostu egiazko eta efektiboaren arabera).

_Kontzeptua: 120.202,42 euro bitarte. 2005eko tasak: 78,00 euro.

_Kontzeptua: 120.202,42tik 240.404,84 euroraino. 2005eko tasak: 131,00 euro.

_Kontzeptua: 240.44,84tik 601.012,10 euroraino. 2005eko tasak: 182,00 euro.

_Kontzeptua: 601.012,11 eurotik aurrera. 2005eko tasak: 235,00 euro.

Finkak ixtearen eta 3. artikuluko l), m), n) eta ñ) letretan ezarritako jarduketen tasa likidatuko da guztirako kostuaren arabera, haren ehuneko 0,8 izanik karga-tasa.

Tasa ordaintzetik salbuetsirik daude zorupean egindako jarduketak eta lur mugiketei dagozkienak, hartarako lizentzia eskaturik egiten direnak.

VII. epigrafea._Fuel-oil biltontziak edo antzekoak paratzeko lizentzia.

Obra bat egiterakoan, fue-oil biltontzi bat edo antzeko zerbait paratzen bada, aurrekontuaren arabera likidatzen diren tasei gehitu beharko zaizkie kopuru hauek:

_Kontzeptua: 5.000 litro bitarteko biltontziak. 2005eko tasak: 87,00 euro.

_Kontzeptua: 5.001 litrotik 10.000 litrora bitartekoak. 2005eko tasak: 130,00 euro.

_Kontzeptua: 10001 litrotik 15000 litrora bitartekoak. 2005eko tasak: 172,70 euro.

_Kontzeptua: 15.000 litrotik gora, soberako 1.000 litrotik. 2005eko tasak: 8,30 euro.

VIII. epigrafea._Arbolak botatzeko lizentziak.

Obra bat egiteko edo hirigintzako jarduketa bat garatzeko beharrezkoa bada arbolaren bat botatzea, tasei kopuru hauek gehitu beharko zaizkie:

_Kontzeptua: bota beharreko jabetza publikoko zuhaitz bakoitzeko. 2005eko tasak: 37,00 euro.

_Kontzeptua: bota beharreko jabetza pribatuko zuhaitz bakoitzeko. 2005eko tasak: 12,40 euro.

IX. epigrafea._Behin-behineko lizentziak.

Ezarritako tarifa arrunten halako bi egiten duen kopuru bat sortuko dute.

X. epigrafea._Obrak prestatzeko behin-behineko baimenak.

Baimen bakoitzak 14,00 euroko tasa sortuko du urtean (2005). Jakinarazpena aurreratzeko baimenengatik ez da ordaindu beharko. Kasu horietan, eskatuko da aldez aurretik ordaintzeko likidatutako tasak.

XI. epigrafea_Lehen aldiz okupatzeko lizentziak.

_Kontzeptua: 500 m² bitarte lehen aldiz okupatzeko. 2005eko tasak: 0,20 euro.

_Kontzeptua: 500dik 3.000 m²-ra. 2005eko tasak: 0,11 euro.

_Kontzeptua: 3.000 m²-tik gora. 2005eko tasak: 0,09 euro.

XII. epigrafea._Gutxieneko eskubideak.

Aurreko epigrafeengatik ordaindu behar diren tasak gutieneko zenbateko haietatik beheitikoak badira, honako hauek ordaindu beharko dira:

_Kontzeptua: plan partzial edo bereziak tramitatzea: 2005eko tasak: 319,30 euro.

_Kontzeptua: plan partzial edo berezien aldaketen eta xehetasun azterlanen tramitazioa. 2005eko tasak: 160,20 euro.

_Kontzeptua: antolamendurako planen aurrerapen edo aurreproiektuak tramitatzea. 2005eko tasak: 79,00 euro.

_Kontzeptua: lurzatiketak (lurzati bakoitzeko): 2005eko tasak: 37,40 euro.

_Kontzeptua: birzatiketak. 2005eko tasak: 319,30 euro.

_Kontzeptua: lurzatietako itxiturak. 2005eko tasak: 29,10 euro.

_Kontzeptua: lur banantzeak: ondoriozko lurzati bakoitzeko. 2005eko tasak: 38,10 euro.

13. ORDENANTZA

Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga arautzen duen ordenantza fiskala

Tarifak: tasa aldatzea ehuneko 3,22.

14. ORDENANTZA

Hilerriko zerbitzuak egiteko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala

Tarifak: hilerria erabiltzeko tasak arautzen dituen ordenantza fiskalaren eranskina.

_Kontzeptua: nitxoak alokatzeko eskubidea (10 urte). 2005eko tasak: 346,00 euro.

_Kontzeptua: panteoiak eta hilobiak. 2005eko tasak: 34,70 euro.

_Kontzeptua: panteoiaren kontzesioa, 10 urtez. 2005eko tasak: 693,00 euro.

_Kontzeptua: kolunbarioak. 2005eko tasak: 67,00 euro.

15. ORDENANTZA

Haurtzaindegi zerbitzua emateko prezio publikoak arautzen dituen ordenantza fiskala

Haurtzaindegi zerbitzua emateko prezio publikoak arautzen dituen ordenantza fiskalaren eranskina.

Tarifak:

1.1. Nafarroako Gobernuak ezarritakoak finkatzen dira, Gizarte Ongizate Departamentuko Famili Atalarekiko hitzarmenaren ondorioz, 6 ordurako. Zehatz-mehatz:

Zenbatekoa urteko etekin osoa kuota.

ERRENTA GUTXIENEZ GEHIENEZ 2005

- 3.212,77 11,17

3.212,78 5.140,43 26,49

5.140,44 6.425,53 44,32

6.425,54 7.710,66 60,29

7.710,67 8.995,76 68,83

8.995,76 - 86,56

1.2. Eskolaurreko Hezkuntzako ikastetxean bi seme-alaba dituzten familiek ehuneko 50eko deskontua izanen dute bigarren haurragatik dagokien tarifan, 2.1 atalean ezarritako zenbatekoaren arabera. Tarifa hori ikastetxeari dagokion gutxieneko tarifaren parekoa izanen da, gutxienez.

1.3. Eskolaurreko Hezkuntzako ikastetxean 3 seme-alaba edo gehiago dituzten familiek 100eko 50eko beherapena izanen dute bigarren seme-alabaren tarifan, eta ikastetxeari dagokion tarifarik txikiena hirugarren eta hurrengo seme-alabengatik.

1.4. Ebazpen honen ondorioetarako, urteko per capita errenta kalkulatzeko zatiketa eginen da familiaren diru sarrera guztien eta familia osatzen duten kide kopuruaren artean. Pertsona fisikoen Errentaren gaineko Zergaren aitorpenean famili unitateari dagokion zerga oinarria hartuko da diru sarrera gisa.

1.5. Tarifak matrikula egiteko unean ezarriko dira, eta ikasturtean zehar ezin izanen dira berraztertu edo aldatu.

1.6. Ikastetxean matrikulaturik dauden haur guztiek eskolatze kuota ordaindu beharko dute, baita justifikaturiko arrazoiengatik ikastetxera joaten ez badira ere. Matrikula egiteak, borondatezko baja eskatzen den kasuetan izan ezik, ikastetxera joateko eta ikasturtean hamaika kuota ordaintzeko konpromisoa dakar berekin. Matrikula ikasturtea hasita dela egiten bada, haurra ikastetxean hasten den unetik aurrera ordainduko dira tarifak.

2. Matrikulako kuota kendu da.

16. ORDENANTZA

Udal ludotekako zerbitzua erabiltzeko tasa arautzen duena

Tarifak:

A._Ludoteka erabiltzea.

Prezioa: urte bakoitzean aplikatu beharreko tarifak honela xehatuko dira:

_Kontzeptua: izena ematea astean saio baterako, hiruhilekoa. 2005eko tarifa: 7,50 euro.

_Kontzeptua: izena ematea astean bi saiotarako, hiruhilekoa. 2005eko tarifa: 14,00 euro.

Tarifak murriztuko dira bi eta hiru seme-alaba dituzten familiendako.

.2 seme-alaba:

_1 saio/ordaindu beharreko kuota osoa: 13,00 euro.

_2 saio/ordaindu beharreko kuota osoa: 26,00 euro.

.3 seme-alaba:

_1 saio/ordaindu beharreko kuota osoa: 19,50 euro.

_2 saio/ordaindu beharreko kuota osoa: 39,00 euro.

B._Jostailuen mailegua.

1._Bazkideak: dohainik. Nahitaezkoa da kuoten ordainketa eguneratua izatea.

2._Ez bazkideak: 2 euro/jostailua.

18. ORDENANTZA

Lurren balio igoeraren gaineko zerga arautzen duen ordenantza fiskala

Tarifak: 2004koak mantenduko dira, legeak aurreikusten dituen gehienekoak baitira.

19. ORDENANTZA

Udalaren lokalak erabiltzeagatik ordaindu beharreko prezio publikoak ezartzen dituen araua

Oinarria

1. artikulua. Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 28. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoaren babespean ezarri da arau honetako prezio publikoa.

Zergapeko egintza

2. artikulua. Zergapeko egintza da Udalarenak diren lokalak pertsona fisiko zein juridikoek edo Udalak baimendutako erakunde zein entitateek erabiltzea.

Subjektu pasiboa

3. artikulua. Udal lokalak erabiltzen dituzten pertsona fisiko edo juridikoak dira prezio publikoaren subjektu pasiboak.

4. artikulua. Arau honetan aipatzen diren udal zerbitzuak emateko edo jarduerak egiteko, aldez aurretik eskatu egin beharko zaio udal administrazioari. Zerbitzu edo jarduera horiek onetsi direla ulertuko da, baina, betiere, arau honetako prezio publikoak ordaintzen badira; zerbitzu edo jarduera horiek luzatuz gero, prezio publikoa ez ordaintzeak horiek bat batean etetea ekarriko du.

Prezio publikoaren sortzapena eta haren ordainketa

5. artikulua. Prezio publikoaren sortzapena baimena ematen den unean berean gertatzen da, eta ordainketa erabilpenaren aurretik eginen da.

6. artikulua. Kirol instalazioak kirola egiteko erreserbatzen direnean, hilabetea bukatutakoan izanen da prezio publikoaren sortzapena.

7. artikulua. Egindako erreserbak deuseztatzeko eskaerak bakar-bakarrik onartuko dira justifikatzeko arrazoiak egiaztatzen badira idatziz eta betiere egin gogo zen ekitaldiaren data baino hamar egun lehenagotik bederen, kultur instalazioak direnean, eta 15 lehenago, kirol instalazioak direnean..

Erabilera

8. artikulua. Baimena Udalbatzak udal lokalen erabilpenerako onetsitako arauen arabera emanen da.

Tarifak

9. artikulua. Lokalak erabiltzeagatik ordaindu beharreko tarifak arau honen eranskinean agertzen dira, eta Balio Erantsiaren gaineko Zerga beren baitan izanen dute, badagokie.

10. artikulua. Jarduera edo ikuskizunetara sartzeko ordainketa kobratzeak besterik gabe ekarriko du tarifa ordaindu beharra, tarifa berezietan eta salbuespenetan izan ezik.

UDALAREN LOKALEN ERABILERA ARAUTZEN DUEN ORDENANTZAREN TARIFEN ERANSKINA

1._Gure-Etxea eraikineko tarifak.

GELA 11 22 12 23

ERAKUSKETA ARETOA 17 34 18 35

_Salbuespenak:

Altsasun finkaturiko kultur, hezkuntza, kirol edo gizarte entitateek antolatzen dituzten doako jarduerak, instalazioko ohiko ordutegiari egokitzen bazaizkio.

Altsasuko Udalak komenigarri iruditzen zaizkion salbuespenak erabaki ahalko ditu, eskatzaileak kultur, gizarte edo ongintzaren aldetik duen interesari erreperatuta.

2._Iortia kultur etxeko tarifak.

Alokairua mintzaldi, mintegi, muntaia eta gisako jardueretarako, laguntza teknikoa behar ez dutenean. Alokairuaren barnean sartzen da megafonia zerbitzua (gehienez ere mikrofono bat), ikusentzunezko materiala, argien kontrola eta aretoaren garbiketa.

ARETO HANDIA:

GEHIENEZ 4H 161 209

GEHIENEZ 8H 268 348

ARETO TXIKIA:

GEHIENEZ 4H 107 139

GEHIENEZ 8H 182 237

ERABILERA ANITZEKO GELA:

GEHIENEZ 4H 80 107

GEHIENEZ 8H 107 139

_Tarifa bereziak:

a) Altsasun finkaturiko kultur, hezkuntza, kirol edo gizarte entitateek antolatzen dituzten doako jarduerek, instalazioko ohiko ordutegitik kanpora egiten badira, ehuneko 20ko hobaria izanen dute.

b) Altsasun finkaturiko kultur, hezkuntza, kirol edo gizarte entitateek antolatzen dituzten gainerako jarduerek, instalazioko ohiko ordutegitik kanpora egiten badira, ehuneko 25eko hobaria izanen dute.

2.1.2. Salbuespenak.

a) Altsasun finkaturiko kultur, hezkuntza, kirol edo gizarte entitateek antolatzen dituzten doako jarduerak, instalazioko ohiko ordutegiari egokitzen bazaizkio.

b) Altsasuko Udalak komenigarri iruditzen zaizkion salbuespenak erabaki ahalko ditu lokal horretarako.

2.2. Musika edo antzerki emanaldietarako, kontzertuetarako, errezitaldietarako edo gisakoetarako alokairua, soinuztapeneko edo argiztapeneko ekipo teknikoak edota zinea proiektatzekoa behar badute, kamerinoak erabiltzeko eskubidea barne.

2005EKO TARIFAK 2005EKO JAIEGUNAK

ARETO HANDIA:

GEHIENEZ 4 H 311,00 373,00

GEHIENEZ 8 H 454,00 545,00

2.2.1. Tarifa bereziak:

a) Altsasun finkaturiko kultur, hezkuntza, kirol edo gizarte entitateek antolatzen dituzten doako jarduerek ehuneko 20ko murriztapena izanen dute tarifetan.

b) Altsasun finkaturiko kultur, hezkuntza, kirol edo gizarte entitateek antolatzen ituzten gainerako jarduerek ehuneko 25eko murriztapena izanen dute tarifetan.

2.2.2. Salbuespenak:

a) Altsasuko Udalak salbuespenak erabaki ahalko ditu, eskatzaileak kultur, gizarte edo ongintzaren aldetik duen interesari erreperatuta, eta horiek direlarik irabazi asmorik gabeko jarduerak, Altsasun finkaturiko kultur, hezkuntza, kirol edo gizarte entitateek antolatuak.

3._Kirol instalazioak.

K O N T Z E P T U A 2005

ZELANDI KIROLDEGIA:

_ORDUA/PISTA OSOA 21,50

_ORDUA/MODULUA 7,50

_EGUN OSOA 193,50

ZELANDI FRONTOIA:

_ORDUA, ARGIAREKIN 7,50

_ORDUA, ARGIRIK GABE 3,70

_EGUN OSOA 62,50

BURUNDA FRONTOIA:

_ORDUA, ARGIAREKIN 10,70

_ORDUA, ARGIRIK GABE 5,00

_IKUSKIZUNAK 167,50

GARBITOKIKO GIMNASIOA (ORDUA) 6,00

MOJEN GIMNASIOA (ORDUA) 6,00

DANTZALEKUKO HAREAZKO ZELAIA (ORDUA) 30,00

ATLETISMO PISTAK, DUTXA ETA ARGIA ERABILITA (URTEA) 31,00

ATLETISMO PISTAK, DUTXARIK GABE ETA ARGIA PIZTUTA

FUTBOL ENTRENAMENDUAGATIK (EZARRITAKO ORDUTEGIA) DOAN

BELARRETAKO ZELAIAK -

Instalazioak alokatzeko tarifaren barnean ez da sartzen kirol materiala lagatzea, ezta zelaien markatzea ere; aldiz, instalazioak aldagelak baditu, horiek erabiltzeko eskubidea barne da .

_Tarifa bereziak:

Instalazioa denboraldi osorako erreserbatzen duten erabiltzaile berriei ehuneko 20ko deskontua eginen zaie erreserbaren lehen urtean.

Altsasun finkaturiko kirol entitate (klubak) eta kultur entitateei ehuneko 40 merkeago kobratuko zaie ordu eta instalazioen prezioa, beren entrenamendu eta ohiko jardueretarako.

Instalazioa erabiltzen duten 25 urtetik beherakoek ehuneko 20 merkeago ordainduko dute.

Deskontuak ez dira metagarriak.

25 urtetik beherakotzat hartua izateko taldea osatzen duten bi herenek 25 urte baino gutxiago izan beharko dituzte.

_Salbuespenak:

Altsasun finkaturiko kultur, hezkuntza, kirol edo gizarte entitateek antolatzen dituzten doako kirol lehiaketa eta ikuskizunak, instalazioko ohiko ordutegiari egokitzen bazaizkio.

Altsasuko Udalak komenigarri iruditzen zaizkion salbuespenak erabaki ahalko ditu instalazio horiek erabiltzeko.

_Fidantzak, kirolaz besteko erabilera eta ohiz kanpoko kirol erabilera:

Kiroldegia, egun osoa, irabazteko asmoko erabilerarako: 150,00 euro.

Gainerako instalazioen alokairua, irabazteko asmorik gabeko erabilerarako: 90,00 euro.

Gainerako instalazioen alokairua kirolaz besteko ikuskizunetarako, asmoa irabazteko denean: 150,00 euro.

Megafoniaren erabilpena: 90,00 euro.

Markagailu elektronikoaren erabilpena: 90,00 euro.

20. ORDENANTZA

Kamioiendako aparkalekua erabiltzeko prezio publikoak finkatzeko araua eta kontzeptu horren gaineko prezioen ezarpena

Plaza: 223,00 euro urtean.

Aipatu prezioak dagokien BEZarekin igoko dira.

21. ORDENANTZA

Sarrera, izen emate eta/edo matrikulen prezio publikoak, Udalak antolatzen dituen kultur, kirol edo gizarte arloko programa eta jardueretan

1. artikulua. Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 28. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoaren babespean ezarri da arau honetako prezio publikoa.

Arau honen xedea da Udalak antolatzen dituen kultur, kirol edo gizarte arloko zerbitzuak edo jarduerak egitea.

Zergapeko egintza

2. artikulua. Zergapeko egintza da Udalarenak diren espazioak pertsona fisiko zein juridikoek edo Udalak baimendutako erakunde zein entitateek erabiltzea.

3. artikulua. Eranskineko tarifetan zehazturiko kultur jarduerak egitea ere zergapeko egintza da.

Subjektu pasiboa

4. artikulua. Zerbitzuen edo jardueren onura jasotzen duen pertsona fisiko edo juridikoa da prezio publikoaren subjektu pasiboa.

5. artikulua. Arau honetan aipatzen diren udal zerbitzu edo jarduerak egiteko, aldez aurretik eskatu egin beharko zaio udal administrazioari. Zerbitzu edo jarduera horiek onetsi direla ulertuko da, baina, betiere, arau honetako prezio publikoak ordaintzen badira; zerbitzu edo jarduera horiek luzatuz gero, prezio publikoa ez ordaintzeak horiek bat batean etetea ekarriko du.

Prezio publikoaren sortzapena eta haren ordainketa

6. artikulua. Prezio publikoaren sortzapena baimena ematen den unean berean gertatzen da, eta ordainketa erabilpenaren aurretik eginen da.

7. artikulua. Egindako erreserbak deuseztatzeko eskaerak bakar-bakarrik onartuko dira justifikatzeko arrazoiak egiaztatzen badira idatziz eta betiere egin gogo zen ekitaldiaren data baino hamar egun lehenagotik bederen.

Erabilera

8. artikulua. Baimena ematerakoan Iortia kultur etxearen erabilera arautzen duen ordenantzari jarraikiko zaio, Udalbatzak berariaz onetsi baitu ordenantza hori.

9. artikulua. Altsasuko Udalak Iortia kultur etxerako izendatutako enplegatuek zer lan egutegi duten, hartako festa egunak izanen dira festa egunak.

Tarifak

10. artikulua. Lokalak erabiltzeagatik ordaindu beharreko tarifak arau honen eranskinean agertzen dira, eta Balio Erantsiaren gaineko Zerga beren baitan izanen dute, badagokie.

I. epigrafea._Kirol jarduerak.

I.1. Kirol eskolak: 6tik 15 urte bitarte.

Saskibaloia, futbola, atletismoa, irristaketa, txirrindularitza, pilota eta erremontea.

12 URTE ARTEKOAK (KIROL 1) 37,50 32,00

12 URTE ARTEKOAK (2 KIROL) 37,50 32,00

HAURRAK-KADETEAK (KIROL 1) 42,50 37,50

HAURRAK-KADETEAK (2 KIROL) 37,50 32,00

I.2. Jarduerak: 4 urtetik 15 urte bitarte.

TAEK WON DOA 17,00 51,00

GIMNASIA ERRITMIKOA 17,00 51,00

PSIKOMOTRIZITATEA 17,00 51,00

Kirol eskoletan eta jardueretan hileko kuota duten senideei, dagokien deskontua eginen zaie kirol eskoletako kuotan.

I.3. Jarduerak: 16 urtetik gora:

KARIBEKO DANTZAK ADINEKOENTZAT 5,20 15,60

AEROBICA 20,00 60,00

MANTENTZE GIMNASIA 20,00 60,00

KICK BOXINGA 26,00 78,00

KARIBEKO DANTZAK 17,00 51,00

GIMNASIA LEUNA 14,00 42,00

TAEK WON DO HELDUENTZAT 20,00 60,00

I.4. Txapelketak.

_Kontzeptua: helduentzako areto-futbola, 1. mailakoa (epaileekin). 2005eko kuota: 270,50 euro.

_Kontzeptua: 2. mailakoa (epailerik gabe). 2005eko kuota: 167,50 euro.

_Kontzeptua: binakako fronteniseko txapelketa: 2005eko kuota: 28,00 euro.

Fidantza hauek eskatuko dira:

_Areto-futboleko txapelketa: 60 euro.

_Binakako frontenis txapelketa: 10 euro.

I.5. Jarduera bereziak

_Kontzeptua: aerobic maratoia. 2005eko kuota: 5,50 euro.

1.6. Udako kanpaina.

.Igeriketa ikastaroak:

_Kuota: 4-16 urte:

-19,00 euro (hilabete 1).

-34,50 euro (2 hilabete).

_Kuota: senideak badira, 16 urte bete arte:

-17,00 euro (hilabete 1).

-31,00 euro (2 hilabete).

.Helduendako igeriketa ikastaroa:

_Helduak: 21,00 euro.

_Erretiratuak: 9,50 euro.

.Igeriketa eskola:

_Kuota (uztaila eta abuztua): 33,50 euro. Kuota bakarra, bi hilabetekoa.

_Aquaerobica: 20,00 euro.

1.7. Ohar osagarriak.

Halako jarduera batean arrazoi justifikatuak direla-eta handitzen edo murrizten bada eskola ordu kopurua, kuotaren kostua ere halaberean da handituko edo murriztuko.

Jarduera berriak sartuz gero, izen emateko kuoten erreferentzia ezarriak dauden antzeko jardueren kuotak izanen dira.

Kirol jarduera guztietan aritzeko, kirol instalazioak erabiltzeko barne araubidearen erregelamenduko V. kapituluari jarraituko zaio.

Kirol eskoletan izena epez kanpo emanez gero, 3 euroko errekargua ordaindu beharko da.

II. epigrafea._Kultur jarduerak.

II.1. Zinema.

_Sarreraren prezioa, oro har: 4,00 euro.

_Haurrendako zinearen prezioa: 2,50 euro.

_Zine klubeko saioen prezioa: 3,00 euro.

II.2. Zuzeneko ikuskizunak.

_Ikuskizun profesionalen sarreraren prezioa: 2 eurotik 30 eurora bitarte.

_Ikuskizun amateur edo hirugarrenek antolatuen sarreraren prezioa: 0 eurotik 30 eurora bitarte.

III. epigrafea._Emakumea.

_Ikastaroa: intentsiboa (10 orduraino). Matrikularen prezioa 2005ean: 16 eurotik 21 bitarte.

_Ikastaroa 20 orduraino. Matrikularen prezioa 2005ean: 21 eurotik 26 bitarte.

_Ikastaroa 50 orduraino. Matrikularen prezioa 2005ean: 36,50 eurotik 41,50 bitarte.

_Ikastaroa: 50 ordu baino gehiago. Matrikularen prezioa 2005ean: 52 eurotik 62,50 bitarte.

Iragarkiaren kodea: L0501959