29. ALDIZKARIA - 2005eko martxoaren 9a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

G A L O Z E

Udal ordenantzako aldaketa behin betiko onetsirik

148. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, 2004ko abenduaren 10ean, argitara eman zen ur horniduraren eta saneamenduaren ordenantza fiskaleko aldaketa hasiera batean onesteari buruzko iragarkia.

Jendaurreko epea bukatu eta inork ez du erreklamazio, kexa edo oharrik aurkeztu. Hortaz, behin betiko onetsita gelditu dira, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legeko 325. artikuluan xedatuarekin bat, eta osorik ematen dira argitara ordenantzan egindako aldaketak.

ORDENANTZA, UR HORNIDURAREN TASAK ARAUTZEN DITUENA

5. artikulua. Hauek izanen dira ur horniduraren tasak:

_Etxeetan erabiltzeko horniduragatik: 90,15 euro urtean, gehi Nilsako tasa, gehi arauzko BEZa.

_Enpresendako horniduragatik, Izizeko Industrialdean daudenendako: 120,20 euro urtean, gehi Nilsako tasa, gehi arauzko BEZa.

_Prezio horren barnean sartzen da 180 m³ bitarteko kontsumoa urtean; kopuru horretatik goiti, 0,60 euro igorpenduko da kontsumituriko m³ bakoitzeko, gehi BEZa.

Ordenantza honek Galozen eta Izizeko industrialdean du indarra, ez beste inon.

Aldaketaren edukiak indar hartuko du eta ondorio juridiko osoak izanen, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean testua oso-osorik argitara ematen denean, eta nolanahi ere, 2005eko urtarrilaren 1etik aitzina izanen ditu ondorioak.

Galozen, 2005eko urtarrilaren 12an._Alkate udalburua, Antonio Arrese Jáuregui.

Iragarkiaren kodea: L0502204