29. ALDIZKARIA - 2005eko martxoaren 9a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

E D I K T U A

Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak urriaren 4an eman eta 2004ko irailaren 29ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean (130. zk.) argitaratutako 2294/2004 Ebazpenaren bidez deialdia onetsi du kirolaren eta gazteriaren arloko erdi mailako teknikarien zerrenda bat hauta-proben bidez egiteko, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan eta bere erakunde autonomoetan, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua alde batera utzita, sortzen diren beharren arabera aldi baterako kontratatzeko. Iragarkia.

Ana Urdánoz Gaztelu andreak gora jotzeko errekurtsoa jarri du epaimahaiaren ebazpen baten aurka. Ebazpen horren bidez, deialdiko lehen ariketako behin betiko emaitzak onetsi ziren. Honen berri ematen zaie interesatu guztiei, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 112. eta 59. artikuluei jarraituz, iragarki hau argitaratzen denetik gehienez ere hamar egun balioduneko epean, alegazioak egin ditzaten Erregistro Orokorrean aurkeztuta (Nafarroako Jauregia, Karlos III.aren etorbidea, 2; Iruña).

Aurkeztutako errekurtsoaren kopia interesatuen eskura dago Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiko Araubide Juridikoaren Atalean (Karlos III.aren etorbidea, 2-2. oina; Iruña).

Iruñean, 2005eko otsailaren 28an._Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Alberto Andérez González.

Iragarkiaren kodea: F0503459