29. ALDIZKARIA - 2005eko martxoaren 9a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

LEHENDAKARITZA, JUSTIZIA ETA BARNE DEPARTAMENTUA. Ediktua.

Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak, urtarrilaren 4an eman eta 2005eko urtarrilaren 19ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean (8. zk.) argitaratutako 4/2005 Ebazpenaren bidez, deialdiak onetsi ditu hauta-proben bidez lanpostuetarako prestakuntzarako zerbitzu berezietan aritzeko erdi mailako tituludunak hartzeko zerrenda bat osatzeko eta erdi mailako tituludunak prestatzeko lau urteko bigarren aldian sartzeko, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko Ekonomia eta Ogasun Departamentuan, departamentu horri atxikirik dagoen Nafarroako Zerga Ogasuna izeneko erakunde autonomoa barne, sortzen diren beharrak betetzearren. Iragarkia.

Luisa Esparza Remirel, María Gloria Esquíroz Villanueva, María Paz Chivite Cornago, María Luz Eraso Ardanaz, María Reyes Flamarique Erice, Miguel Irujo Bengochea, María Isabel Moriones García, María Mercedes Hernández Asirón eta Begoña Zubeldía Erneta jaun-andreek gora jotzeko errekurtsoa jarri dute deialdi horren kontra. Honen berri ematen zaie interesatu guztiei, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 112. eta 59. artikuluei jarraituz, iragarki hau argitaratzen denetik gehienez ere hamar egun balioduneko epean, alegazioak egin ditzaten Erregistro Orokorrean aurkeztuta (Nafarroako Jauregia, Karlos III.aren etorbidea, 2; Iruña).

Aurkeztutako errekurtsoaren kopia interesatuen eskura dago Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiko Araubide Juridikoaren Atalean (Karlos III.aren etorbidea, 2-2. oina; Iruña).

Iruñean, 2005eko otsailaren 28an._Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Alberto Andérez González.

Iragarkiaren kodea: F0503458