29. ALDIZKARIA - 2005eko martxoaren 9a

VIII. IRAGARKIAK

8.1. BESTELAKO IRAGARKI OFIZIALAK

B E R A

E D I K T U A

Alkatearen urriaren 29ko 234/2004 Ebazpena jakinarazi ahal izan ez denez, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen da, Administrazio Prozedurari buruzko Legean eta aplikatzekoa den gainerako legerian xedatutakoa bete dadin.

234/2004 Ebazpena, urriaren 29koa, Berako alkateak emana, biztanleen udal erroldan ofizioz bajak emateko espendientea hasten duena.

Ikusirik, Hristov Yuriy Stamenkov-ek bere helbidean bizi ez direnez behean aipatzen diren pertsonei Biztanleen Udal Erroldan ofizioz baja emateko aurkeztutako idatzia:

_Valkov, Vasil Ivanov

Kontuan hartuz, Toki Entitateetako Biztanleriaren eta Lurralde Mugaketaren Erregelamenduaren 72. artikuluarekin bat etorriz, Udalak baja emanen diela, inskripzio okerragatik, aipatutako Erregelamendu horren 54. artikuluan ezarritako baldintzak bete gabe erroldatuak agertzen direnei

Ebatzi dut:

1. Bertan ez bizitzeagatik, herri honetako Biztanleen Udal Erroldan lehen aipatutako pertsonak ofizioz baja emateko espedientea hastea.

2. Ebazpen hau hartu eta hurrengo 15 eguneko epean baja honekin ados dauden ala ez adierazten ahal dutela interesatuei jakinaraztea. Azken kasu honetan, egoki juzkatzen dituzten dokumentu eta justifikazioak aurkez ditzakete.

Beran, 2005eko otsailaren 11n._Alkatea, Helena Santesteban Guelbenzu.

Iragarkiaren kodea: L0502605