29. ALDIZKARIA - 2005eko martxoaren 9a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.5. Estatutuak eta lan hitzarmen kolektiboak

129/2005 EBAZPENA, otsailaren 9koa, Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan Departamentuko Lan zuzendari nagusiak emana, Nafarroako "Eraikuntza eta herri lanak" sektorerako Lan Hitzarmen Kolektiboaren 2004ko lansarien aldaketari buruzko akordioa erregistratu, gorde eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea erabakitzen duena (espediente zenbakia: 13/2005).

Ikusirik Nafarroako "Eraikuntza eta herri lanak" sektorerako lan hitzarmen kolektiboaren 2004ko lansarien aldaketari buruzko akordioaren testua (espediente zenbakia: 13/2005).

Gertakariak:

1. Departamentu honetan 2005eko otsailaren 2an sartu da 2004ko lansarien aldaketari buruzko akordioa, negoziazio batzordeak hitzarmen hartan xedaturikoa betez izenpetu eta onetsia (hasierako espedientearen zenbakia: 71/2002).

2. Espediente hau izapidatzean aplikatu beharreko legezko eta arauzko manuak bete dira.

Zuzenbideko oinarriak:

1. Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan Departamentu honek bere esku du lan hitzarmen kolektiboak erregistratu, gorde eta argitaratzea, martxoaren 24ko 1/1995 Legegintzako Errege Dekretuaren 90. artikuluan ezarrita dagoen bezala eta Lan zerbitzuak Estatuko Administraziotik Nafarroako Foru Komunitatera eskualdatzen dituen apirilaren 11ko 937/1986 Errege Dekretuarekin bat, bai eta irailaren 23ko 334/1996 Foru Dekretuarekin ere, Departamentu honi Estatutik transferitutako lan zerbitzuak esleitzen dizkionarekin, alegia.

2. Maiatzaren 22ko 1040/1981 Errege Dekretuaren bigarren artikuluak agintzen du Langileen Estatutuaren III. tituluan ezarritakoaren arabera egindako hitzarmenak hitzarmen kolektiboen erregistroan inskribatu behar direla.

3. Hitzarmen kolektiboak gordetzea, erregistratu ondoren, Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan Departamentu honen eskumena da, zuzenbideko oinarrietako lehenbizikoan aipatutako manuen arabera.

Horrenbestez, Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan kontseilariak uztailaren 14an eman eta 2003ko 92. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, uztailaren 18an, argitaraturiko 105/2003 Foru Aginduaren bidez eman dizkidan ahalmenez baliaturik,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako "Eraikuntza eta herri lanak" sektorearen (kodea: 3102805) lansarien aldaketari buruzko akordioa erregistratzea, Lan Hitzarmen eta Akordio Kolektiboak Erregistratu eta Gordetzeko Bulegoan horretarako bereziki prestaturik dagoen liburuan, eta bertako administrazio unitatean testua eta dokumentazioa gordetzea. Hori guztia negoziazio batzordeari jakinaraziko zaio.

2. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea.

Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez daiteke, Nafarroako Gobernuari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

Ebazpen honen berri ematea interesatuei, behar diren ondorioak sor ditzan.

Iruñean, 2005eko otsailaren 9an._Lan zuzendari nagusia, José María Roig Aldasoro.

NAFARROAKO "ERAIKUNTZA ETA HERRI LANAK" SEKTOREKO INDUSTRIEN LAN HITZARMEN PROBINTZIALA

A K T A

2005eko urtarrilaren 31n, arratsaldeko 6etan, Iruñean, Nafarroako "Eraikuntza eta herri lanak" sektoreko industrien lan hitzarmen kolektiboko batzorde mistoa elkartu zen, Alejandro Lara Piñero jauna lehendakari zuela, indarra duen hitzarmen kolektiboko 4. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, hitzarmenaren indarraldiko hirugarren urteko lansarien aldaketa egiteko (2004-01-01etik 2004-12-31ra bitartekoa), erantsitako tauletan ageri bezala. Bileran ordezkari hauek egon ziren:

Enpresaburuen ordezkariak:

A.C.P.: Elena Modrego Ochoa andrea eta Francisco Javier Alejandre García jauna. ANECOP: José De Diego Chuvieco jauna.

Langileen ordezkariak:

UGT: Severo García Pesquera jauna. CC.OO.: José Luis Calvelhe jauna eta José Ramón Ibáñez Amillo jauna.

Lehendakariak bilkurari hasiera eman ondoren, honako hau erabaki da aho batez:

1._Hitzarmen kolektibo horretako 4. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, lansarien aldaketa egitea, 2004ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitarteko ondorioekin.

Aldaketen ondorioz, kontzeptu hauetan % 1,2ko igoera egonen da: oinarrizko soldata, aparteko eskersariak, oporrak, hitzarmeneko osagarria, soldataz kanpoko plusa.

Aldaketa horiek oinarri hartuta 2005eko soldaten taula prestatuko da.

2._Eranskinean ageri diren soldaten taulak osorik onestea.

Bertaratutakoek akta irakurri eta adostasuna adierazi ondoren, lehendakariak eta gainerako ordezkariek arestian aipatutako lekuan eta egunean sinatu dute. A.C.P.: Elena Modrego Ochoa andrea eta Francisco Javier Alejandre García jauna. ANECOP: José De Diego Chuvieco jauna. UGT: Severo García Pesquera jauna. CC.OO.: José Luis Calvelhe jauna eta José Ramón Ibáñez Amillo jauna.

LANSARIEN TAULA URTEAN LAN EGINDAKO ORDU BAKOITZEKO URTEKO LANALDIA: 1.740 LANORDU (2004-01-01ETIK 2004-12-31RA BITARTEKOA) SOLDATEN ALDAKETA

VI. 1. mailako delineatzailea 6,23011 1,73484 0,31761 8,28256

VII. Kapataza 6,11796 1,72390 0,31761 8,15947

VIII. 1. mailako ofiziala 5,98210 1,73655 0,31761 8,03626

IX. 2. mailako ofiziala 5,26255 1,58242 0,31761 7,16258

X. Espezialista 4,95417 1,53109 0,31761 6,80287

XI. Peoi espezializatua 4,86971 1,54006 0,31761 6,72738

XII. Peoi arrunta 4,69928 1,51686 0,31761 6,53375

XIII. Adm. izangaia 3,34059 1,07977 0,31761 4,73797

XIV. Prestakuntza:

16-17 urte bitartekoak: 1. urtea 2,89439 0,87033 0,31761 4,08233

16-17 urte bitartekoak: 2. urtea 3,15751 0,94941 0,31761 4,42453

18-21 urte bitartekoak: 1. urtea 3,42062 1,02856 0,31761 4,76679

18-21 urte bitartekoak: 2. urtea 3,68380 1,10765 0,31761 5,10906

NAFARROAKO ERAIKUNTZA ETA HERRI LANETAKO HITZARMENAREN LANSARI GORDINEN TAULA (2004-01-01ETIK 2004-12-31RA BITARTEKOA). IGOERA: % 5,0. SOLDATEN ALDAKETA

II. Goi mailako tituluduna 1.611,65 426,20 50,24 2.088,09 2.657,99 2.657,99 2.657,99 30.942,96

III. Erdi mailako tituluduna 1.322,56 358,11 50,24 1.730,91 2.203,10 2.203,10 2.203,10 25.649,31

IV. Arduradun nagusia 1.280,61 347,67 50,24 1.678,52 2.142,70 2.142,70 2.142,70 24.891,82

V. 2. mailako adm. burua 1.148,80 314,64 50,24 1.513,68 1.931,67 1.931,67 1.931,67 22.445,49

VI. 1. mailako delineatzailea 985,49 274,42 50,24 1.310,15 1.670,57 1.670,57 1.670,57 19.423,36

VII. Kapataza 967,75 272,69 50,24 1.290,68 1.644,27 1.644,27 1.644,27 19.130,29

VIII. 1. mailako ofiziala 946,26 274,69 50,24 1.271,19 1.618,02 1.618,02 1.618,02 18.837,15

IX. 2. mailako ofiziala 832,44 250,31 50,24 1.132,99 1.440,07 1.440,07 1.440,07 16.783,10

X. Espezialista 783,66 242,19 50,24 1.076,09 1.366,08 1.366,08 1.366,08 15.935,23

XI. Peoi espezializatua 770,30 243,61 50,24 1.064,15 1.349,73 1.349,73 1.349,73 15.754,84

XII. Peoi arrunta 743,34 239,94 50,24 1.033,52 1.309,64 1.309,64 1.309,64 15.297,64

XIII. Adm. izangaia 528,42 170,80 50,24 749,46 949,98 949,98 949,98 11.094,00

XIV. Ikastunak:

16-17 urte bitartekoak: 1. urtea 457,84 137,67 50,24 645,75 792,04 792,04 792,04 9.479,37

16-17 urte bitartekoak: 2. urtea 499,46 150,18 50,24 699,88 864,04 864,04 864,04 10.290,80

18-21 urte bitartekoak: 1. urtea 541,08 162,70 50,24 754,02 936,05 936,05 936,05 11.102,37

18-21 urte bitartekoak: 2. urtea 582,71 175,21 50,24 808,16 1.008,05 1.008,05 1.008,05 11.913,91

NAFARROAKO ERAIKUNTZA ETA HERRI LANETAKO HITZARMENAREN LANSARI GORDINEN TAULA (2004-01-01ETIK 2004-12-31RA BITARTEKOA) SOLDATEN ALDAKETA (IGOERAK)

II. Goi mailako tituluduna 18,42 4,87 0,57 23,86 30,38 30,38 30,38 353,60

III. Erdi mailako tituluduna 15,12 4,09 0,57 19,78 25,18 25,18 25,18 293,12

IV. Arduradun nagusia 14,64 3,97 0,57 19,18 24,48 24,48 24,48 284,42

V. 2. mailako adm. burua 13,13 3,60 0,57 17,30 22,07 22,07 22,07 256,51

VI. 1. mailako delineatzailea 11,26 3,14 0,57 14,97 19,09 19,09 19,09 221,94

VII. Kapataza 11,06 3,11 0,57 14,74 18,79 18,79 18,79 218,51

VIII. 1. mailako ofiziala 10,82 3,14 0,57 14,53 18,49 18,49 18,49 215,30

IX. 2. mailako ofiziala 9,52 2,86 0,57 12,95 16,46 16,46 16,46 191,83

X. Espezialista 8,96 2,77 0,57 12,30 15,61 15,61 15,61 182,13

XI. Peoi espezializatua 8,80 2,78 0,57 12,15 15,42 15,42 15,42 179,91

XII. Peoi arrunta 8,49 2,74 0,57 11,80 14,97 14,97 14,97 174,71

XIII. Adm. izangaia 6,04 1,95 0,57 8,56 10,85 10,85 10,85 126,71

XIV. Ikastunak:

16-17 urte bitartekoak: 1. urtea 5,23 1,58 0,57 7,38 9,05 9,05 9,05 108,33

16-17 urte bitartekoak: 2. urtea 5,71 1,71 0,57 7,99 9,87 9,87 9,87 117,50

18-21 urte bitartekoak: 1. urtea 6,18 1,86 0,57 8,61 10,70 10,70 10,70 126,81

18-21 urte bitartekoak: 2. urtea 6,66 2,00 0,57 9,23 11,52 11,52 11,52 136,09

LANSARIEN TAULA URTEAN LAN EGINDAKO ORDU BAKOITZEKO URTEKO LANALDIA: 1.740 LANORDU. (2004-01-01ETIK 2004-12-31RA BITARTEKOA) SOLDATEN ALDAKETA (IGOERAK)

VI. 1. mailako delineatzailea 0,07118 0,01985 0,00360 0,09463

VII. Kapataza 0,06992 0,01966 0,00360 0,09318

VIII. 1. mailako ofiziala 0,06841 0,01985 0,00360 0,09186

IX. 2. mailako ofiziala 0,06018 0,01808 0,00360 0,08186

X. Espezialista 0,05664 0,01751 0,00360 0,07775

XI. Peoi espezializatua 0,05563 0,01757 0,00360 0,07680

XII. Peoi arrunta 0,05367 0,01732 0,00360 0,07459

XIII. Admin. izangaia 0,03818 0,01233 0,00360 0,05411

XIV. Prestakuntza:

16-17 urte bitartekoak: 1. urtea 0,03306 0,00999 0,00360 0,04665

16-17 urte bitartekoak: 2. urtea 0,03610 0,01081 0,00360 0,05051

18-21 urte bitartekoak: 1. urtea 0,03907 0,01176 0,00360 0,05443

18-21 urte bitartekoak: 2. urtea 0,04210 0,01264 0,00360 0,05834

Iragarkiaren kodea: F0502429